Azalaren zainketa lanean

Segurtasun-ikasgaiak
Azalaren zainketa lanean

Azala giza gorputzeko organo garrantzitsuenetako bat izateaz gain, luzeena ere bada. Funtsezko hainbat funtzio egiteaz arduratzen da, adibidez, infekzioen aurka babestea. Kanpoko girotik babesten gaituen hesi bat bezala jokatzen du, eta horrela, substantzia eta mikrobioak gure barruan sartzea saihesten da. Horregatik, berau zaindu eta osasuntsu mantendu behar dugu.

Azala giza gorputzeko organo garrantzitsuenetako bat izateaz gain, luzeena ere bada. Funtsezko hainbat funtzio egiteaz arduratzen da, adibidez, infekzioen aurka babestea. Kanpoko girotik babesten gaituen hesi bat bezala jokatzen du, eta horrela, substantzia eta mikrobioak gure barruan sartzea saihesten da. Horregatik, berau zaindu eta osasuntsu mantendu behar dugu.

Asko dira gure larruazalak lan-eremu batzuetan dituen erronkak, jarduera eta lanpostuen dibertsitatearen arabera: osasun-langileak, garbiketa, ile-apaindegiak, laborategiak, lantegi mekanikoak, arotzeriak, baratzezainak, etab. Horregatik, larruazalaren afekzioak gaixotasun profesional ohikoenen taldea dira lesio osteo-muskularreko lesioen ondoren.

Lan egiten den bitartean azala baldintza onean mantentzea ezinbestekoa da etorkizunean arazoak saihesteko. Dermatitis okupazionala arazo larria izan daiteke, baldin eta tratatzen ez bada edo garaiz prebenitzen ez bada, baliteke larruazalean gaixotasun kronikoak garatzea.

Gaixotasun dermatologikoak sortu dezaketen hainbat eragile aurki genitzake (produktu kimikoak, hotzaren eraginpean egotea, beroa edo eguzkia, etengabeko marruskadura erremintekin, onddoekin, birus edo bakterioekin kontaktua, etabar.)

Zure azala leun, osasuntsu eta salbu mantentzen lagunduko dizuten prebentzio-neurri batzuk erraztuko dizkizugu :

1.- Lanean erabiltzen dituzun substantziei eta materialei buruzko informazio zehatza ezagutzea, baita ere zer-nolako arriskuak dakartzaten ere. Arrisku horiek saihesteko hartu behar dituzun neurriak jakitea, eta larruazalarekin harremanetan jartzearen kasuan nola jardun behar duzun jakitea.

2- Norberaren higienea zaintzea. Aldian-aldian eskuak eta faktore oldarkorrekin harremanetan dauden aldeak garbitzeak, produktuarekin edo material kutsatzailearekin kontaktuan egoteko denbora gutxitzen dute eta beste ingurune batzuetara garraiatzea eragozten dute: helbidea, garraiobideak … Lan askotan lanaldiaren ondoren enpresan bertan egunero dutxa bat hartzea beharrezkoa da. Horretarako, eskuzkoak ez diren irekidura-sistemez hornitutako dutxa eta garbigailuak dituzten instalazioak beharrezkoak dira.

3- Azala behar bezala garbitu. Behar den xaboi-kantitatea bakarrik erabili, hondoan igurtzi, lehendabizi urik gabe eta gero gutxi. Bukatu, ur ugarirekin bustiz.

4- Garbitze-mota egokia hautatu, adierazitako zikinkeriaren arabera. Orokorrean, ura eta xaboia nahikoak dira. Zikinkeria arinerako hoberena pH neutroko garbitzaile bat da, disolbatzailerik gabe eta %10 tentsioaktibo baino gutxiagorekin; eta batez besteko zikinkeriarentzat, pH-detergente alkalinoa izango da disolbatzailerik gabe koipea izatearen kasuan eta %30a baino gutxiagoko disolbatzaileak kolak eta pintura zikinkeriarentzat.

5. Larruazala garbitzeko produktu urratzaileak saihestea: zerrautsa, harea edo xaboi hautsa, eta xaboi-pastillak, zikinkeria itsatsita geratzen delako. Hobe da garbitzaile likido biodegradagarriak erabiltzea.

6- Beharrezko babes-neurriak ezarri. Larruazala babesteko jantziak (eskularruak, botak, kapelak, mazelak, karetak, etab.) eta/edo berariazko produktu babesgarriak (kremak edo pomadak).

7 – Lan bakoitza hasi aurretik eta atsedena hartu ondoren, krema babesleak ezarri behar dira, bereziki hatz eta azazkalen artean. Baina ez dira zabaldu behar alterazio motaren bat jasaten duten larruen gainean, ezta ere latexezko eskularruak gainean eraman behar badituzu, izan bere, kasu horretan dermatologia-arazoa larriagotu egin daiteke.

8- Latexezko eskularruak behar denean bakarrik jarri. Gehiegizko erabilerak edo material horrekiko luzaroko esposizioak, erreakzio alergikoak edo gaixotasunak eragin ditzake larruazalean. Beste hainbat materialekin txandakatzea komeni da.

Buletinera harpidetu