Behaketa Prebentiboak edo istripuei aurre nola hartu

Segurtasun-ikasgaiak
Behaketa Prebentiboak edo istripuei aurre nola hartu

Hainbat lan istripu sortzen dira jarrera edo ekintza axolagabeek eraginda. Lan arriskuen benetako prebentzio kultura ezarri nahi badugu, hura lortzeko eskuragarri ditugu erreminta guztiak erabili behar ditugu. Segurtasuneko Behaketa Prebentiboak (SBP) eta  prebentzio kultura ezartzea oso erreminta eraginkorrak dira istripu-tasa murrizteko.

Hainbat lan istripu sortzen dira jarrera edo ekintza axolagabeek eraginda. Lan arriskuen benetako prebentzio kultura ezarri nahi badugu, hura lortzeko eskuragarri ditugu erreminta guztiak erabili behar ditugu. Segurtasuneko Behaketa Prebentiboak (SBP) eta  prebentzio kultura ezartzea oso erreminta eraginkorrak dira istripu-tasa murrizteko.

Segurtasun eta osasun kultura baten helburua jokabide seguruak lortzea da, alegia; zehatz-mehatz eta modu seguruan ondo definitutako jokabideak, eta denek bereganatzen dituzten jokabideak. Langileek euren zereginak burutzen dituztenean, erakusten dituzten jokabideak behatzeak eta behar bezalako jarraipena eta ebaluazioa egiteak ondo ari garen ala ez jakiten lagunduko digu, normalean burutzen ari diren segurtasunik gabeko praktiken berri emango digu eta, horrez gain, langileengandik zuzenean lehenengo eskuko informazioa biltzeko aukera emango digu. Horrek guztiak enpresaren eguneroko errealitatea enpresaren buruzagiei edo zuzendariei gerturatzen lagunduko digu.

Aipatutako jokabideak identifikatuta eta behatuta  segurtasunik gabeko jokabideekiko kontzientzia areagotuko da eta jokabide seguruen alde modu eraginkorrean egin daiteke, komunikazioaren eta etengabeko prestakuntzaren bidez.

Horrela, segurtasunik gabeko ekintzak zer nolako maiztasunarekin ematen diren ezagututa, era eraginkorragoan aurreikusi ahal izango dugu istripu edo istripu larri bat eragiteko aukera eta hari aurre hartu ahal izango diogu.

SBP eraginkorrak izan daitezen, plan edo planifikatutako programa baten bidez burutu daitezke, zeinek hobetu daitezkeen jokabideak behatzen dituen jokabide bakoitzaren alderdi garrantzitsuak aztertzen dituen, ekintza bakoitzaren ondorioak barne hartuta.

Lan prozeduren premiak edo ezak egiaztatu ondoren, eta baita euren egokitasuna ere, lekuan bertan lan egin behar da, egokiak ez diren jokabideak zuzentzeko, inplikatutako taldearekin hitz eginez eta jokabide arriskutsu horiek hobetzeko konpromisoa bilatuz.

Behaketak erregistratu, neurtu eta aztertu ondoren, langileen segurtasuna hobetzea xede duten hainbat ondorioetara iritsi behar da. Horretarako, hobekuntza plan bat osatu behar da, non egindako behaketa bakoitzetik eratorritako jarduera prebentiboak edo zuzentzaileak definitzen diren joerak identifikatzen eta gehien zabalduko diren jarduerak sustatzen dituen. Segurtasun eta osasun arloko langile guztiak barne hartzen dituen eta guztiei bertan parte hartzeko aukera eskaintzen dien plan bat.

 

Buletinera harpidetu