Bisitak segurtasunez jaso

Segurtasun-ikasgaiak
Bisitak segurtasunez jaso

Hainbat enpresek lantoki berberean bat egiten dutenean, bai euren jarduera leku berberean garatzen dutelako, edo bai lantokiko enpresa titularrak beste enpresa bat azpi kontratatu duelako jarduerarekin berarekin zerikusia duten lanak garatzeko edo kanpoko zerbitzuak gauzatzeko,  lantoki horretan egoera desberdinak sor daitezke, eta horiek ebaluatu eta koordinatu behar dira segurtasun eta arrisku prebentzio arloari dagokionez.

Hainbat enpresek lantoki berberean bat egiten dutenean, bai euren jarduera leku berberean garatzen dutelako, edo bai lantokiko enpresa titularrak beste enpresa bat azpi kontratatu duelako jarduerarekin berarekin zerikusia duten lanak garatzeko edo kanpoko zerbitzuak gauzatzeko,  lantoki horretan egoera desberdinak sor daitezke, eta horiek ebaluatu eta koordinatu behar dira segurtasun eta arrisku prebentzio arloari dagokionez.

Lan guztiak lantoki berberean garatzen dituzten enpresa guztiak, establezimenduaren titulartasuna batena edo bestearena izanda, bildutako enpresak dira eta guztiei lankidetza betebeharra dagokie.  Denek beste enpresak kaltetu ditzaketen jardueraren arriskuen berri eman behar dute, bereziki, jarduera bat baino gehiago biltzeagatik, okerrera jo edo aldatu eraldatu daitezkeen arriskuak. Horrez gain, aipatutako egoerak eta enpresa bakoitzak hartu beharreko prebentzio jarduerak batera baloratu eta elkarri jakinarazi behar zaizkio.

Hala ere, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legeak, Enpresa jardueren koordinazioari dagokionez, zera dio: beste enpresak, lanen gauzatzea edo euren lantokietan berberetan garatzen diren zerbitzuak  kontratatzen edo azpi kontratatzen dituzten enpresa titularrak direnean, enpresa horiek zaindu behar dute kontratista eta azpi kontratista horiek betetzen ari direla lan arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzen ari direla.

Halaber, enpresaburu titularrak prebentzioa sartu behar du enpresaren kudeaketaren barne, bere enpresaren tamaina eta jarduera kontuan hartuta.  Horretaz gain, aintzat hartu behar du kanpoko pertsonak bertaratzeko aukera, sor daitekeen larrialdi egoerak aztertu beharko ditu eta beharrezko neurriak hartu beharko ditu lehen laguntza, suteen aurkako borroka eta hustuketari dagokionez.

Baina, zer gertatuko da bisitekin, edozein bezero, bisitari edo erabiltzaile lantoki batean sartzen denean? Horrelakoetan, kontratatu edo azpi kontratatu dituen enpresak ez direnez, enpresa titularrek ez dute zertan  enpresen jarduerak koordinatu behar.

Pertsona hauek instalazioetara sartzeko, larrialdia izanez gero jarraitu beharreko jarduerei buruzko informazioa eskuratu besterik ez dute egin beharko, azalpenak, liburuxkak, hustuketa planoen eta jarraibideen bidez, harrera edo itxarote lekuetan ipinita,  beharrezkoak direnez gain  lantokitik zehar banatutakoak.

Enpresak egokitzat jotzen dituen bestelako informazioak edo jarraibideak edo lantokira segurtasun eta osasun baldintza egokietan sartu ahal izateko exijitu ditzakeen betebeharrak alde batera utzi gabe. Esate baterako,  bisitak zarata-maila handiak igortzen dituzten makinak eta instalazioak dituzten produkzio zonalde batean sartu behar dutenean eta belarrietarako babesak nahita nahiez erabili behar dituztenean.

Enpresak bakoitzak erabakiko du bisitariari informazioa nola jakinarazi, instalazioen tamaina eta mota, enpresa jarduera, pertsonak hauek sartzeko zonaldea, edo bertan izatearen arrazoia eta iraupenenaren arabera.

Horrez gain, lantokitik kanpoko pertsonak hauek bertan izatea kontuan hartu beharko da, larrialdi egoeretarako aurreikusitako dagozkien neurrietan.

Buletinera harpidetu