Egiaztatzearen balioa eta checklist-a Lan Arriskuen Prebentzioan

Segurtasun-ikasgaiak
Egiaztatzearen balioa eta checklist-a Lan Arriskuen Prebentzioan

Egunerako jarduerak eta behin eta berriro errepikatzen eta estandarizatzen diren lanak batzuetan kaltegarriak izan daitezke. Gure oroimenak edo arretak huts egin dezake, geure buruak arriskuan jarriz. Checklist edo osatu beharreko puntuen zerrenda bat erabiltzea lagungarria izan daiteke, erabat!

Egunerako jarduerak eta behin eta berriro errepikatzen eta estandarizatzen diren lanak batzuetan kaltegarriak izan daitezke. Gure oroimenak edo arretak huts egin dezake, geure buruak arriskuan jarriz. Checklist edo osatu beharreko puntuen zerrenda bat erabiltzea lagungarria izan daiteke, erabat!

Benetan hain garrantzitsuak dira check list-ak Lan Arriskuen Prebentzioko arloan? Bai horixe, horiei esker akatsak non gertatzen diren aztertu edo analizatu daitezkeelako, horien kausak egiaztatu, arriskuak identifikatu eta datuak bildu daitezkeelako ondoren aztertzeko.

Nola egin checklist-ak? Orokorrak izaten dira eta modu errazean erantzun daitezkeen galderek osatzen dituzte (oro har, bai edo ez, betetzen du edo ez du betetzen, egia edo gezurra). Baina, zertarako balio dute? Lan arriskuak aztertzeko erabilitako metodoei esker arrisku faktoreak zehaztu eta horien ondorioak balioetsi daitezke. Hartara prebentzio neurri egokiak hartu daitezke.

Metodo hauen artean, enpresa arloan gehien erabiltzen direnak kualitatiboak dira eta, oro har, gehien erabiltzen direnak, hain zuzen ere, checklist-ak edo egiaztatze zerrendak dira. Hala ere, gaur egun, metodoek haratago egiten dute eta smartphone edo tabletekin erabiltzeko aplikazioak daude. Horiek, neurri handian, errebisio edo mantenu horietatik lortutako informazioaren ekarpena arintzen dute.

Ezagutzen edo irakurri al duzu Checklist efektua  liburua? Azpitituluak argi eta garbi azaltzen du: “Nola egiaztapen zerrenda soil batek akatsak ezabatzen eta bizitzak salbatzen dituen”. Liburuaren egileak, Atul Gawande, konplexutasun tekniko handiko eta kalte izugarriak jasan ditzaketen eremu profesionalak ikertu ditu (hegazkintza, etxe orratzen eraikuntza, etab.) eta honela, saiatu da egiaztapen zerrendek (checklist) arazoak konpontzen eta kalteak saihesten laguntzen dutela egiaztatzen. Interesgarria, ezta?

Zein da checklist bat erabiltzeko unerik egokiena eta non aplikatu daitezke? Zalantzarik gabe, lanaldiari edo zeregin bati heldu baino lehen. Komenigarria da erabiliko dituzun tresna edo erreminta guztiak egiaztatzea, baldintza egokietan daudela ikusteko. Hauek dira checklist bat aplikatu daitekeen arloetako batzuk: garbiketa, babes pertsonaleko ekipoa, suteen prebentzioa, makinak, hondakinen erabilera, kalitate arloak, arrisku handiko lanak, esaterako, altueran egiten diren lanak.

Ikusten duzun bezala, checklist-ak hamaika prozesutan aplikatu daitezke eta horrek kontrol orokor ona edukitzen lagunduko dizu. Eta garrantzitsuena: horiek erabiliz gero segurtasunari beti lehentasuna emango diogu.

Buletinera harpidetu