Atera etekina zure segurtasun eta osasun ikuskapenari

Segurtasun-ikasgaiak
Atera etekina zure segurtasun eta osasun ikuskapenari

Ikuskapena, gehienoi beldurra ematen digun hitz hori.

Ikuskapena erregistroa, azterketa, presioa, aurpegia ematea, arazoak, etab. adierazten omen du, baina ez da horrela, bereziki lan arriskuen prebentzioaren esparruan. Izan ere, enpresa baten lan segurtasunaren egoera ezagutzeko erremintarik hoberenetariko bat da, bere jarduera eremua edozein izanda ere.

Testu legalek honela definitzen dute ikuskapena: “azterketa sistematiko bat, hainbat jarduerek eta horien emaitzak planifikatutakoa betetzen duten ala ez eta ea hura eraginkortasunez ezarri den ala ez zehazteko, eta baita ere konpainiaren politika eta helburuak betetzeko egokia den ala ez zehazteko”. Ebaluazio sistematikoa, dokumentatua eta objektiboa izan behar da. Bestelako kudeaketa sistemetan bezala (kalitatea edo ingurumena) ikuskapenari heltzen zaio sistemaren eraginkortasuna eta egokitasuna egiaztatzeko. Kanpoko entitate pribatuen eskutik garatu behar dira Lan Agintaritzaren oniritziarekin.

Perspektiban egindako ikuspegi batek baldintza legal hauei buruz honako ondorio soila dakarkigu: lan arriskuen inguru egindako ikuskapen bat enpresaren zerbitzura dagoen kudeaketa tresna bat da, bere prebentzio sistema hobetzeko. Hala ere, oraindik ere, enpresa ugarik, nahiz eta legalki horretara derrigortuta egon, ez dute bere prebentzio sistemaren inguruko ikuskapenik egin edo obligazio edo kostu hutsa eta erabilgarritasun gutxikoa dela iruditzen zaie.

Baina hori ez da horrela. Ondo egindako eta aprobetxatutako ikuskapen bat oso erreminta erabilgarria da prebentzioa hobetzeko eta mugatutako baliabideak eskuragarri jartzeko, jarduera kritikoetarantz orientatzen baititu. Zera du helburu: enpresa bera langileek aurre egin behar dizkieten arriskuak eraginkortasunez identifikatzeko eta kontrolatzeko gai izatea ziurtatzea. Beraz, erabilgarritasun gutxikoa? Inolaz ere.

Ikuskapena prebentzio jardueraren eraginkortasuna hobetzeko erabilgarritasuna lau faktoreen araberakoa da: ikuskapena egindako enpresaren prebentzio sistemaren garapen maila; enpresak ikuskapenari aurre egiteko adierazitako espiritua; ikuskatzailearen profesionaltasuna eta ikuskapenaren aldizkakotasuna.

Prebentzio sistema eraginkorra eta enpresan integratua ezarri duten konpainiek profesional sinesgarri bat aukeratuko dute eta ikuskapena aldian-aldian burutzeko eskatuko dute. Ikuskapena lehenengo aldiz egiten bada, edo gutxi garatutako sistema bat duen enpresa batean, ikuskapenari esker segurtasun arloan jarraitu beharreko bidea definitu ahal izango da, lehentasunezko jarduera arloak, arduradunak eta epeak identifikatuz.

Izapide legal bat baino gehiago

Bete beharreko izapide legal hutsa dela pentsatzen dutenak oker daude. Ekartzen dituen abantailak haratago baitoaz. Hari esker betetze legala egiaztatu daiteke, egia da eta, horrek, lehenik eta behin enpresaren segurtasun juridikoa areagotzen du. Horrez gain, arazoak konpontzeko bidea errazten du, prebentzio sistema hobetzeko aukera ematen du eta langileen ezbehar-tasa murrizten du. Taldeko asebetetzea hobetzen du, halaber, bezeroekin eta hornitzaileekin lan arriskuak murrizteko konpromisoa hitzartzen du.

Bazterrean utzi behar da ikuskapen bat eginez gero, enpresan esku hartzen dela, pertsonen edo enpresaren beraren eraginkortasuna ikuskatzen edo kontrolatzen dela. Bertan geratzeak bere benetako balioa alde batean uztea suposatzen du, alegia; konpainia kudeatzeko laguntza solidoa eta eraginkorra izatearena.

Buletinera harpidetu