Izan Aladino bezalakoa: inoiz zure alfonbrarik gabe

Segurtasun-ikasgaiak
Izan Aladino bezalakoa: inoiz zure alfonbrarik gabe

Izaera fantastikoa bazterrean utzita, ipuinaren protagonistarena bezala, segurtasun alfonbrek benetako istripu asko saihesten dituzte.

Alegia; edukiz gero, lanera joan zinen egoera berdinean etxera itzultzea eragozten dituzten istripu horiek. Beraz, Alandino zintzoak horiek aukeratzen baldin bazituen leku batetik bestera mugitzeko, zuk ez dituzu baztertu behar lan inguruan.

Segurtasun alfonbrek, zehazki, litsak eta koloreak alde batera uzten dituzte eta pvc, altzairuko elementuak, plaka isolatzaileak, marrazki ez labaingarriak, itsaspena hobetzen duten erliebeak edo bigungarri ergonomikoak hautatzen dituzte. Alfonbra hauek zonalde arriskutsuak estaltzeko edo norbaitek zutik denbora luze emango duen leku batean ipintzen dira. Ohikoak dira, adibidez, pasagunetan, prentsak babesteko edo inguru hezeetan.

‘Apaintzeko’ erabiltzen diren bere lehengusinen kasuan bezala, alfonbra mota ugari existitzen dira eta bakoitza bere gainean egingo den lanera egokitzen da. Horrenbestez, ez labaintzeko alfonbrak aparteko trakzioa emateko diseinatuta daude euren azalera agresiboari eta ehundura desberdinei esker; beste batzuk olioarekiko erresistenteak dira eta elementu lirdingatsu horretan labaintzea ekiditen dute; soldadurazkoak iraupen luzeko eta sutea atzeratzen duen kautxuz osatuta daude; drainatze alfonbren diseinua irekia da eta horri esker likidoak eta hondakinak bota daitezke eta zapaltzeko leku segurua hornitzen dute, hala ere.

Bestalde, alfonbra elektroestatikoek deskarga elektroestatiko desatseginak saihesten dituzte eta lan ekipoak babesten dituzte, ez eroaleek, berriz, langilea babesten dute deskarga elektrikoa izanez gero. Muturreko tenperaturak, dardarak edo zarata dagoen lekuetan, alfonbra isolatzaileak erabiltzea gomendatzen da, eragozpenak saihesteaz gain, ongizatearen sentsazio orokorra hobetzen baitute. Beste modelo batzuk gain hartuko duten zama motara egokitzen dira.

Neke aurkakoa

Neke aurkako segurtasun alfonbrek oinen presioa arintzen dute, odol zirkulazioa estimulatzen dute eta estresa murrizten laguntzen dute bizkarreko beheko aldean, hanken artikulazioetan eta gihar talde nagusietan. Denbora luzez ibiltzen diren, zutik dauden edo zamak gainean hartzen dituzten langileentzat bereziki diseinatuta dauden gailuak dira.

Alfonbra hauen bigungarriari esker, gorputza modu naturalean eta hautemanezinean kulunkatu daiteke. Horrek hanketako giharrak eta zangarrak zertxobait mugitzea eragiten du, odol fluxua bideratuz eta odola sainetan geratzea saihestuz. Hitz gutxitan, nekea murrizten dute. Horrez gain, bestelako arazoen kaltea arintzen laguntzen dute, besteak beste, oin-zolen faszitiisa edo oinetako beste gaixotasun larriak, eta baita bizkarreko arazoak murrizten ere.

Nabaria da, nekea murrizteaz gain, istripuak gertatzeko aukera ere murrizten duela. Agian ez dira etxeko egongelakoa bezain polita, baina inor ez da segurtasun alfonbrak baino eraginkorragoa.

Buletinera harpidetu