Larrialdi kimikoa, nola jardun behar dugu?

Segurtasun-ikasgaiak | 17/09/2018
Larrialdi kimikoa, nola jardun behar dugu?

Lan inguruan, inpaktu handiena eragiten duen alarmetako bat larrialdi kimiko batek eragindakoa da. Istripu kimiko baten ondorioak faktore desberdinen arabera baldintzatuta daude eta, horietaz gain, kontuan hartu behar da ondorio horiek arintzeko hartzen diren neurrien eraginkortasuna. Horregatik, geure segurtasuna nola kudeatu ezagutzea azkar jarduteko ezinbestekoa da.

Produktu kimikoak erabiltzen dituen enpresa batek larrialdi bat jasan dezake produktu horiek manipulatzen diren zonalde desberdinetan. Hau da, prozesu plantetan, biltegiratze zonaldetan eta hodietan edo rack-etan, azalekoetan zein lurpekoetan.

Istripuak oso bestelakoak izan daitezke: produktu sukoiak biltzen edo manipulatzen dituen instalazio batean eragindako suteetatik hasita, gar handiak eta ke ugari eraginez, gasen leherketetara iritsiz,  kristalak haustea, egitura kaltetzea edo baita zatiak jaurtitzea ere eraginez. Kapitulu honetan hodei toxiko bat osatu dezaketen gasen eta lurrunen ihesa toxikoak ere hartzen dira barne. Horiek bestelakoak izan daitezke eguraldiaren edo lurraldeko morfologiaren arabera, besteak beste.

Hauetako egoeretako bat emanez gero, garrantzitsua da nola jardun jakitea. Etxetik kanpo baldin bagaude, arnas bideak babestu behar dira zapi batekin edo arroparekin. Era berean, gomendatzen da leku seguru batean lehenbailehen sartzea, barruko gela batean, esaterako. Barruan sartu ondoren, ateetako kanporako irekierak zigilatu behar dira hezeak dauden zapiekin edo zinta isolatzailearekin. Garrantzitsua da irratiarekin konektatzea edo informatuta mantentzea mugikorraren bidez. Jarduteko aholkuei buruzko informazio ofiziala 112ko Twitter ofizialean edo Twitter Seguridad Kimika estekan argitaratzen da.

Nola jardun jakitea bezain garrantzitsua da zer ez den egin behar jakitea. Beraz, ez da aire egokitua jarri edo aireztatu behar. Erretzea, sua piztea edo elektrizitatea behar baino gehiago erabiltzea ere, ez da gomendagarria. Telefono mugikorra zerbait garrantzitsurako bakarrik erabili behar da: laguntza taldeekin kontaktatzeko, hain zuzen ere. Horrez gain, burura etortzen zaigun lehenengo gauza izan arren, funtsezkoa da umeen bila eskolara ez joatea, ezta senitartekoen edo lagunen bila zentro publikoetara ere. Bertan, ondo ezagutzen dute larrialdia izanez gero jarduteko protokoloa eta salbu egongo dira. Nolanahi ere, ez da kalera atera behar larrialdia amaitu arte. Agintariek abisatuko dute arriskua desagertu denean megafoniaren, sirenen edo irratiaren bidez.

Buletinera harpidetu