Makina bateko segurtasunaren oinarrizko egiaztapenak

Segurtasun-ikasgaiak
Makina bateko segurtasunaren oinarrizko egiaztapenak

Makinen erabilera horiek erabiltzen dituzten langileentzako arrisku iturrietako bat da. Urtero lan istripu ugari ematen dira, horietako batzuk oso larriak, eta horrek agerian uzten du mota honetako ekipoekin jarduten dutenek kontu handiz egin behar dutela. Horregatik ezinbestekoa da segurtasunaren oinarrizko egiaztapen batzuk egitea.

Makinen erabilera horiek erabiltzen dituzten langileentzako arrisku iturrietako bat da. Urtero lan istripu ugari ematen dira, horietako batzuk oso larriak, eta horrek agerian uzten du mota honetako ekipoekin jarduten dutenek kontu handiz egin behar dutela. Horregatik ezinbestekoa da segurtasunaren oinarrizko egiaztapen batzuk egitea.

Ezin da zalantzan jarri makinen fabrikatzaileek egindako aldaketei esker, prestazio hobeak eta seguruagoak lortu ahal izan direla. Horiek ere legeek izandako bilakaera baten ondorioz iritsi dira, estatu mailan zein Europar Batasuneko mailan. Erkidegoko araudiak prebentzioa lortu nahi du makina bakoitza diseinatzen den une bertatik. Helburua merkatura ateratzen diren makina berri guztiek segurtasun alorreko estandar batzuk bete ditzaten da.

Legeek ere betebehar berriak ekarri dituzte.  Lege horiek eguneratu baino askoz lehenago diseinatu eta abian jarri ziren makinei ere aplikatzen zaie. Era honetan, segurtasunez erabiltzeko egokitu behar izan diren edo behar diren ekipo sorta zabala hartuko luke barne. Eta enpresa jabea izango da gailu bakoitzak segurtasun arauekin bat egiten duela ziurtatu behar duena, bere lan-taldearen eskutan utzi baino lehen. Hura egin ez badu, istripua izateko arriskua areagotu ez ezik, legeak hautsiko lituzke.

Makina bat erosteko eta zerbitzuan jartzeko prozesua, bere jatorria edozein izanda ere, horrenbestez, enpresaren prebentzio jardueretan erabat integratuta egon behar da. Horretarako, prebentzio teknikarien taldeko ezagutzak oinarri hartu behar dira.

Arriskuak identifikatzeko helburuarekin, fabrikatzaileak bermatu beharko du makinaren arriskuen ebaluazio bat burutuko dela. Eta prozesuan, gailua ohiko moduan erabiltzen den egoerak kontuan hartu ez ezik, B plan bat ere eduki behar da, erabilera egokia ez bada. Horri prebenitu daitezkeen ez ohiko egoerak deritzo, alegia; eman daitekeen okerreko erabileretatik eratortzen direnak.

Nolanahi ere, eta edozein zalantza dela eta, araudia da jarraitu beharreko bidea markatzen duena. Premisatzat fabrikatzailearen informazioa eta langilearen erabiltzeko eta haren eskura jartzeko baldintzak kontutan hartzen delarik.

 

Buletinera harpidetu