Muturreko tenperaturetan lan egiteko prebentzio neurriak

Segurtasun-ikasgaiak
Muturreko tenperaturetan lan egiteko prebentzio neurriak

Muturreko tenperaturetan lan egiteak, bai bero handiegiarekin eta bai hotz handiegiarekin (kanpoaldeko lanak edo galdaketa labeetan, sukalde industrialetan, biltegi hotzetan, hozkailuetan, etab. egindakoak) osasun arazo larriak eragin eta istripua jasateko arriskuak areagotu ditzake.

Muturreko tenperaturetan lan egiteak, bai bero handiegiarekin eta bai hotz handiegiarekin (kanpoaldeko lanak edo galdaketa labeetan, sukalde industrialetan, biltegi hotzetan, hozkailuetan, etab. egindakoak) osasun arazo larriak eragin eta istripua jasateko arriskuak areagotu ditzake.

Horregatik, arrisku horiei aurre hartu behar zaie eta prebenitu behar dira, bai horietatik eragindako lan istripuak, eta bai muturreko tenperaturetan lan egiteak eragin ditzakeen osasun arazo anitzak saihesteko.

Lehenik eta behin, jarduteko plan berezi bat osatu behar da, estres termikoa eragin daitekeenean aplikatu ahal izateko. Bertan, langile guztiek parte hartu behar dute. Horretarako, muturreko tenperaturapean garatzen diren edo garatu daitezkeen lanpostuak identifikatu behar dira eta neurri egokiak arrisku maila desberdinen arabera planifikatu beharko dira.

Zeintzuk dira aplikatu beharreko oinarrizko prebentzio neurriak, oso tenperatura altuak edo baxuak ematen diren lantokietan lan egiteko?

Oso tenperatura altuak dituzten lantokiak

  • Beroaren eraginpean emandako denbora kontrolatu. Eguzkipean lan eginez gero, ahal den neurrian, saiatu leku freskoenetan egoten.
  • Txandaketak antolatu lanpostuetan eta zereginik zailenak antolatu, beroak indar gutxiago duen orduetan.
  • Modu egokian eta etengabe hidratatu. Hoberena ura edatea da eta azukredun edariak, kafea, tea edo alkoholdun edariak edatea saihestea.
  • Erabili garatuko den lanari egokitutako lan arropa eta NBE egokiak.
  • Azala, burua, ezpainak eta begiak babestu. Erabili babesteko kremak, ezpainetarako baltsamoak, kapelak, kaskoak eta eguzkietako edo babes
  • Instalatu hozteko eta aireztatzeko sistemak.

Oso tenperatura hotzak dituzten lantokietan

  • Saiatu tenperatura hotzetan garatutako lan orduen kopurua murrizten, enpresaren barruko beste jarduerekin txandakatuz.
  • Lan etenaldiak egin giharrak lasaitzeko eta elikagaiak hartzeko, ezarritako eta hotzetatik babestutako atseden gunetan.

Hozkailuen kasuan, araudiak ezarritako lan eta atseden denborak errespetatu:

– 0 º eta -5º bitarteko tenperatura -8 orduko lanaldia, 10 minutuko atsedenaldia 3 orduz behin.

– 5º eta -18º bitarteko tenperatura- 6 orduko lanaldia, 15 minutuko atsedenaldia orduro.

-18º beherako tenperatura- 6 orduko lanaldia, 15 minutuko atsedenaldia 45 minutuz behin.

  • Kaloria ugariko dieta bat hartu eta edari epelak, gozoak, kafeina gabekoak eta  alkoholik gabekoak  zertxobait gehiago edan.
  • Erabili beti lan arropa eta NBE zehatzak eta egokiak. Efektu isolatzailea areagotzeko arropa jantzi, mugimendua eragotzi gabe. Bustiz gero, arropa bustia lehorra dagoenarengatik ordezkatu lehenbailehen.
  • Erabili beti segurtasun ekipoko eskularruak eta oinetako beroak, iraunkorrak eta egokiak eskuak eta oinak babestuta mantentzeko.

Kontuan hartu muturreko tenperaturetan lan egiterako eragin daitezkeen arriskuak murrizteko prebentzio neurri hauek, prebenitzea beti aukerarik egokiena baita.

Buletinera harpidetu