Ondo zulatzeko aholkuak

Segurtasun-ikasgaiak
Ondo zulatzeko aholkuak

Zenbait esku erreminta elektriko erabiltzeko erraz omen dela pentsa dezakegu, esaterako, zulagailua, baina horrek erreminta horiek oker erabiltzeak izan ditzakeen ondorioak ahaztea eragin dezake.

Zenbait esku erreminta elektriko erabiltzeko erraz omen dela pentsa dezakegu, esaterako, zulagailua, baina horrek erreminta horiek oker erabiltzeak izan ditzakeen ondorioak ahaztea eragin dezake. ‘Txori zoro’ moduan zulatzen hasi baino lehen, komenigarria da segurtasun arauak errepasatzea.

Zulagailuari zulatzaile eramangarria ere deritzo, eta industria eta eraikuntzako sektore desberdinetan erabili ohi den erreminta bat da.

Sarritan gertatu eta oso larriak ez izan arren haren erabileratik eratorritako istripuak, hainbat segurtasun arau jarraitu eta hainbat prekauzio kontuan hartu behar da, zulagailua erabiltzen ari garen bitartean istripurik gerta ez dadin.

Presioa doitu

Istripu gehienak sortzen dira barautsa blokeatzen eta apurtzen delako, hura higatu ondoren. Lehen neurria argia da: egiaztatu BETI erreminten egoera eta erabili zulatu beharreko materialerako egokia den barautsa, ondo zorroztutakoa eta kargatzen ari den makinarekiko mozketa abiadura egokikoa.

Badakigu, saiatzen baldin bazara, zuloa zulagailu itzalita egin ahallko zenukeela… baina ez duzu horma osoa zeharkatuko bazenu bezalako presioa eragin behar. Zulagailuari presio handia eraginez gero,  tentsioa sortzen da eta barautsa blokeatu eta apurtu daiteke. Presioa tinkoa, etengabea eta mugimendu bortitzik gaebekoa izan behar da.

Amaitzeko, komenigarria da zulagailu bat erabiltzean kontuan hartu beharreko segurtasun arauak errepasatzea:

  • Erabili segurtasun betaurrekoak begietara txirbilak, hautsa, etab. ez jauzteko. Komenigarria da belarrietarako babesgailuak (tapoiak edo aurikularrak) eta maskara (hautsa edo partikulak isurtzen duten materialak zulatuz gero) erabiltzea.
  • Ez erabili arropa zabala, kateak, lepokoak, eraztunak, etab. harrapatzeko edo biltzeko arriskua ekiditeko (gomendatzen da ere ile motza edo bilduta eramatea).
  • Laneko zonaldea garbi: ez utzi materiala edo bestelako trabak lurrean, saihestu kableak igarotze gunetan egotea, etab.
  • Lan egin ondo argiztatutako gune batean.
  • Saihestu bortxatutako jarrerak eta gainerako esfortzuak. Egin ariketa hauek oreka egonkorrarekin eta oinak modu egokian ipinita.
  • Deskonektatu ekipo hau erabiltzen ez denean.

 

 

Buletinera harpidetu