Segurtasuna baso lanetan

Segurtasun-ikasgaiak
Segurtasuna baso lanetan

Baso jardueran burutzen diren eragiketak askotarikoak dira, besteak beste: landatzea, zaintzea, makinak erabiltzea, ustiaketak aprobetxatzea, zuhaitzak moztea, garraiatzea, etab. Eta baita suak itzaltzea ere.

Zereginak anitzak direnez, langile hauen osasunerako eta segurtasunerako arrisku faktore ugari uztartzen dira. Istripu iturriak askotarikoak direnez, basoko lanek oso arrisku anitz dakartzate: segurtasun arazoak, eragile fisikoen eraginpean izatea, eragile kimikoen eraginpean izatea, eta arrisku ergonomikoak eta psikosozialak. 

Nekazaritzako azpisektoretzat jotzen denez, bietan ezaugarri asko errepikatzen dira, esaterako, estalkirik gabe lan egitea, lanen mekanizazioa, azpi kontratazioa, langileak txandakatzea, eta ustiaketak urruntzea eta sakabanatzea.

Baso lanak estalkirik gabe burutzen dira ea askotan oso eguraldi txarrarekin (hotza, beroa, hezetasuna, haizea, euria…). Horrez gain, esfortzu fisiko handia egin behar da (neke handiegia, tentsio nerbiosoa, zaratak, dardarak, mugimendu monotonoak eta errepikakorrak) isolamendu baldintzetan.

Izan ere, egurketariaren zereginak planetako lan arriskutsuenetarikotzat sailkatuta daude.

Zeregin hauetan lan ekipo arriskutsuak erabiltzen dira eta horretarako prestakuntza zehatza eta prebentzio mantendu zorrotza egin behar da, esaterako motozerra, edo zerra zirkularra.

Zuhaitzak erortzea, adarrak askatzea, enborrak manipulatzea garraiatzerakoan eta lehen mailako transformazioan, eta makina astunak erabiltzea ere arrisku garrantzitsuak dira.

Alderdi hauen guztien arteko uztartzearen eraginez, baso sektorean gerta daitezkeen lan istripuen proportzioa bestelako lanbideetan baino altuagoa da. Sektore guztien artean istripuen maiztasun altuena dauka, eta intzidentzia indizeak oso altuak dira.

Azpisektore honen prebentzio kudeaketa nabarmen sendotu behar da eta honakoa xede duten jarduerak gauzatu behar dira:

  • Istripuen datu-bilketa hobetzea eta mekanismoak ezartzea, ikuskapenak eraginkortasunez burutu ahal izateko.
  • ETEi eta langileei (besteren kontura dihardutenak eta autonomoak) dagozkien prebentzio obligazioak jakinaraztea.
  • Norberaren babeserako ekipoak hobeto hautatzea, hobetzea eta egoki aukeratzea sustatzea.
  • Ekipoak, metodoak eta lan prozedurak aztertzearen, egokitzearen eta hobetzearen alde egitea, langileen segurtasuna eta osasuna hobetu daitezen.
  • Arrisku ebaluazioak, prebentzio antolamendua eta ebakuazio planak eta larrialdi planak hobetzea.
  • Baso lanen arriskuei buruzko sentsibilizazio eta prestakuntza kanpainak sustatzea, enpresa txikietan, autonomoetan eta langileengan bereziki eraginez.

Buletinera harpidetu