Txukuntasuna, garbiketa eta higienea Covid-19ren aurka segurtasunez lan egiteko

Segurtasun-ikasgaiak
Txukuntasuna, garbiketa eta higienea Covid-19ren aurka segurtasunez lan egiteko

Aurreko post batean komentatu genuen bezala, txukuntasuna, antolaketa eta garbiketa oinarrizkoak dira lan arriskuen prebentzioan. Oraingoan, Covid-19 bezalako arrisku  berri bat geure bizitzetan agertu dela, higieneak izugarrizko garrantzia hartu du.

Aurreko post batean komentatu genuen bezala, txukuntasuna, antolaketa eta garbiketa oinarrizkoak dira lan arriskuen prebentzioan. Oraingoan, Covid-19 bezalako arrisku  berri bat geure bizitzetan agertu dela, higieneak izugarrizko garrantzia hartu du.

Gaur egun, ezinbestekoa da gure lantokietan erabateko txukuntasuna, garbiketa eta higienea mantentzea. Bulego aseptikoena edo munduko obra lokaztuena bada ere, garbiketa eta higiene ohiturak mantentzea ezinbestekoa da lantoki segurua eta kutsatzerik gabe bermatzeko.

Enpresetako prebentzio kulturari dagozkion ohitura seguruez gain, covid aurkako segurtasun protokolo guztiak hartu behar dira kontuan. Oraingo honetan ere, taldea inplikatu behar da, bere lan maila alde batera utzita. Jakina, enpresaren zuzendaritza taldea izan beharko da lantoki segurua mantentzearen aldeko konpromiso handiena hartu behar duena, bera baita komunikazioa inoiz baino hobe erabili behar duena, langileei beharrezko informazio osoa helarazteko.

Arrisku biologikoak aztergune bihurtu direla, enpresak balio erantsidun informazioa helarazi behar du, segurtasun eta higiene arloan ezarriko dituzten protokoloei, jarduera planei eta prebentzio neurriei buruz, eta baita enpresaren jarduera sektore desberdinetarako gomendio zehatzei buruz ere.

Instalazioetako higiene plan bat osatu behar da, non garbiketa eta desinfektatze lanetan erabilitako produktuen fitxa teknikoa eta segurtasun fitxa sartzea komenigarria den. Txukuntasuna mantentzea oso garrantzitsua da eta horregatik, komenigarria da erabilitako produktuen erregistro bat (erosketari buruzko datuekin) eta langileei emandako norberaren babeseko ekipoen erregistro bat izatea. Langileek ekipo horiek erabili behar dituzte, eta horrenbestez, erabilera bakoitzaren fitxa osatu beharko da.

Garbitu ez ezik, instalazioak, materialak eta lantokiak inoiz baino gehiago desinfektatu behar dira ere. Ageriko zikinkeria garbitzeaz gain, sakon desinfektatu behar da birusa azalera guztietatik kentzeko.

Eskerrak enpresaren premiak denok bizi behar dugun covid aurkako egora honetara egokitzeko, berrikuntza eta teknologia geure alde dugula eta desinfekzio arloan soluzio handiak eskaintzen dizkigutela, enpresei protokoloak eraginkortasunez ezartzen lagunduz.

UV-C argi iturrietako teknologia birus zama murrizteko; ibilgailuak, materialak eta azalera higienizatzeko soluzioak lainoztapena oinarri hartuta; pertsonak guztiz desinfektatzeko arkuak; ozonoa sortzen duten makina adimenduak;  aerosolak, lainoztagailuak eta higienizatzeko produktu (gel hidroalkoholikoak, hipoalergenikoak,…) eta baita norberaren babeserako ekipoak ere, NBE, koronabirusera egokituta  (musukoak, eskularruak, babes jantziak,…), higiene eta garbiketa egokiak mantentzen lagundu dezaketen proposamenetako batzuk dira, enpresari osasuna bermatu ahal izateko. Baina, soluzio berri hauetako bat erabiltzea erabakitzen baduzu, ez ahaztu bere onurak eta izan ditzakeen kalteak egiaztatzea.

Buletinera harpidetu