Zisne beltzaren teoria, gerta daitekeen guztia aurreikusi al daiteke?

Segurtasun-ikasgaiak
Zisne beltzaren teoria, gerta daitekeen guztia aurreikusi al daiteke?

Ezin da aurreikusi, inpaktu sozial zein ekonomiko handia eragiten du, eta gertatu ondoren, bere jatorria azaltzeko eta justifikatzeko teoria desberdinak sortzen dira, “hori” “gertatu omen zitekeela” atzeman arte.

Ezin da aurreikusi, inpaktu sozial zein ekonomiko handia eragiten du, eta gertatu ondoren, bere jatorria azaltzeko eta justifikatzeko teoria desberdinak sortzen dira, “hori” “gertatu omen zitekeela” atzeman arte. Zine beltzaz ari gara, hots; Nassim Nicholas Taleb (2008) ikertzaile, saiogile eta finantzarioaren izenburu bereko liburuan agertzen den termino metafisikoa. Horren ondoan gogoeta egitera bultzatzen gaituen beste honako esaldia ere agertzen zen: “Nekez gerta zitekeenaren inpaktua”.

 

“Hori” maila orokorrean ematen diren gertaera positiboei (penizilinaren aurkikuntza, ordenagailu pertsonalen agerrera, interneten sorkuntza, etab.) eta baita gertaera negatiboei ere dagokie (mundu gerrak, 11 M Espainian, 11 S ABEn, munduko krisi ekonomikoa eta finantzarioa, etab.)  Batzuek ere zisne beltzaren termino hura Covid-19 pandemiari aplikatzen diote, nahiz eta Taleb-ek berak halakoa denik ez uste.

 

Orduan, honako galdera hau egin diezaiokegu geure buruei: ezin badira aurreikusi, nola identifikatu dezakegu zisne beltz bat? Izan ere, mota honetako gertaerek alda dezakete gure bizitza, gure enpresa, gure gizartea, gure arrisku kudeaketa (eta burura etortzen zaigun oro) gure mesederako edo kalterako eta, azken kasu horretan, arazo larri bat sor dakiguke.

 

Eta hori guztia datu kopuru handia eskuragarri dugun garai batean (non big data bezalako terminoak nagusitzen ari diren). Datu horiek sor litezkeen arriskuak murrizteko erabil ditzakegu, baina, ez ustean harrapatzen eta kaltetzen gaituen “zerbait” (zisne beltza) gerta daiteke. Orduan, “nekez gerta litekeenaren inpaktua” dakargu berriro gogora, eta ondorioz, gerta ezin daitekeena zein gerta daitekeenari aurre egiteko prest egon behar gara, eta ez bakarrik, dagoeneko ezagutzen duguna aztertze hutsarekin konformatu.

 

Arrisku kudeaketari dagokionez, nola egin zisne beltz bati aurre eta nola arindu? Batzuen ustez, gakoa modu analitikoan aurreikuspenak egiteko dugun gaitasunean datza, azaleratzen ari den teknologiaren aldaketa eraldatzaileekin batera. Alegia; aurrera abiadura osoz doan eta etengabe aldatzen ari den teknologia/panorama teknologiko bat. Eta aurrerapen horiek dira, hain zuzen ere, zisne beltzaren motatako gertaerak planifikatzen eta eusten saiatzen lagunduko digutenak, arrisku kudeaketaren bidez, aurre egin beharreko aukerako eszenatoki ugari eta konplexuak daudela kontuan hartuta.

 

Beste batzuen ustez, berriz, zisne beltzaren motatako gertaera horiei aurre egiteko prest egotean datza, ezin aurreikusi, ez ustean harrapatu eta eragin handia sortu arren. Hona hemen oso lagungarria izan daitekeen adibide bat segurtasunarekin lotutako gertakariei arrisku kudeaketaren bidez aurre nola egin jakiteko (aztergai duen “hori” hura urrutiko zerbait badirudi ere): arriskuen administrazioaren bidezko prebentzioaren alorrean egileak nabarmentzen dituen zazpi puntuak. Besteak beste, eszenatokiko testuingurua zehatz-mehatz aztertzea (edo eszenatokiak), non mehatxua eta bere arriskuak ulertzen lagunduko digun arriskuen ebaluazio objektiboa eta egokia egiten aukera emango diguten segurtasun gailuek jarduten duten. Aldian-aldian segurtasun sistemek izan ditzaketen ahuleziak edo kalte guneak ebaluatzeko ikuskapenak egiteaz, edo kalteak goiz aurreikusteko eta berehala erantzuteko planak eta protokoloak ezartzeaz gain, besteak beste.

 

Eta hori guztia, egileak hitzez hitz esaten duen bezala: “Ezin dugulako aurreikusi imajinatu ezin duguna, baina arrunta dena ezarri, eta normaltasun egoera hori aldatzen denean atzeman dezakegu (nahiz eta oraindik inpaktu handia eragin duen ezer oraindik ez gertatu), eta, ondorioz, euste eta erreakzio neurriak prest edukitzeko alertak aktibatu ditzakegu”.

Buletinera harpidetu