Ba al zenekien hiru egoeratan osasunaren zaintzak borondatezkotasuna galtzen duela eta langilearentzat nahitaezkoa dela?

Ba al zenekien
Ba al zenekien hiru egoeratan osasunaren zaintzak borondatezkotasuna galtzen duela eta langilearentzat nahitaezkoa dela?

Aurrean aipatu dugun moduan, osasunaren zaintzak (VST) paper oso garrantzitsua du laneko prebentzioan. Baina langileek erabaki dezakete beren borondatez ez onartzea osasun-egoera aldizka zaintzeko enpresaburuak eskainitako osasun-azterketa. Eta hori hiru egoeratan izan ezik. Jakin nahi duzu VST noiz den derrigorrezkoa? Jarraitu irakurtzen, dena kontatuko dizugu-eta.

Langileen osasuna zaintzearen helburu nagusia da lanak osasunean duen inpaktua hobeto ulertzea, lan-baldintzak hobetu ahal izatearren. Laneko arrisku-faktoreak identifikatzeak eta kontrolatzeak lehentasuna izan beharko luke, prebenitu daitezkeen egoerez ari baikara.

Laneko Arriskuak Prebenitzeari buruzko 31/1995 Legearen  22. artikuluan araudiak ezartzen duenez, enpresaburuak langileen osasuna zaintzea bermatu behar du, oro har. Zehazki, artikuluan argi geratzen da “enpresaburuak bere langileei bermatuko diela haien osasun-egoeraren aldizkako zaintza, lanarekin loturiko arriskuen arabera”. Hala ere, zaintza hori soilik burutu ahal izango da langileak bere baimena ematen badu.

Hortaz, enpresaburuak VST zerbitzua nahitaez eskaini behar badu ere, langileek erabaki dezakete zaintza hori nahi duten ala ez. Langileek, dena den, borondatea erakusten dute.

Baina, izaera boluntario hori desagertu eta derrigorrezko bilakatzen da langilearentzat LAPLaren 22. artikulu horretan jasotako hiru kasutan. Hauek dira salbuespenezko hiru egoerak:

  • Azterketak egitea ezinbestekoa denean lan-baldintzek langileen osasunean dituzten efektuak ebaluatzeko.
  • Azterketak egitea ezinbestekoa denean langilearen osasun-egoera berarentzat, gainerako langileentzat edo enpresarekin loturiko beste pertsona batzuentzat arriskutsua izan daitekeen egiaztatzeko.
  • Horrela ezarrita dagoenean legezko xedapen batean, arrisku espezifikoak eta arrisku bereziko jarduerak babesteari dagokionez.

VST derrigorrezkoa den kasu horietan ez ezik, aldizkako azterketetan ere beren borondatez parte hartzera animatu nahi ditugu langile guztiak, zaintza horri esker, ahal bezain laster identifika baitaitezke, halakorik izanez gero, haien lanak dituen kontrako ondorioak haien ongizate sozialean, fisikoan eta mentalean. Modu horretan, osasunarentzat ondoren kalte garrantzitsuago baterantz aurrera egitea saihestu ahal izango da.

Buletinera harpidetu