Erantzukizuna, prebentzio kulturaren osagai garrantzitsuenetako bat

Segurtasun-ikasgaiak
Erantzukizuna, prebentzio kulturaren osagai garrantzitsuenetako bat

Nork egin du ka…? Bakailao usaina dago… Zu bai zu, zu izango zinen! Txikitatik erantzukizunari buruzko gure kontzeptuak zigorrarekin edo penalizazioarekin lotutako halako kutsu negatibo bat izaten du. Aitzitik, lan-esparruan betetzea dagokion erantzukizuna eta erakunde bateko prebentzio-kulturan garatu beharreko atributua izanik, egoera zail bati aurre egiteko modu egokiaz ari da, eta horrek behar bezalako aginte eta kudeaketa ahalmenak eskatzen ditu.

Nork egin du ka…? Bakailao usaina dago… Zu bai zu, zu izango zinen! Txikitatik erantzukizunari buruzko gure kontzeptuak zigorrarekin edo penalizazioarekin lotutako halako kutsu negatibo bat izaten du. Aitzitik, lan-esparruan betetzea dagokion erantzukizuna eta erakunde bateko prebentzio-kulturan garatu beharreko atributua izanik, egoera zail bati aurre egiteko modu egokiaz ari da, eta horrek behar bezalako aginte eta kudeaketa ahalmenak eskatzen ditu.

Beraz, erantzukizunagatik ulertzen da erantzukizun globaleko giro baten sorrera, pertsona guztiak taldearen segurtasunean partaide bihurtzen dituena; horren konnotazioa, nola ez,  erabat positiboa da.

Kontua da erakunde osoak sortzen den egoera berri edota zail baten aurrean eta behar adina ezagutzarik edo esperientziarik izan gabe erantzun behar izaten denean nola erantzuten duen ebaluatzea. Bertako pertsonek parte hartzen duten edo aitzitik ez duten ezer egiten. Guregan ohikoa da aurreikusteko moduko jokabidea izatea, nahiz eta alditan deus egiteko joerak indar gehiago izan.

Erakunde baten zuzendaritzak dakarren ikuspegi motaren arabera, zalantzazko egoera batek portaera kontserbadoreak eragin ditzake edota, aitzitik, ekintzarako joera bat eragin lezake. Lortutako emaitzekin ondoren egiten den kudeaketaren arabera, modu batera edo bestera jokatuko da etorkizuneko antzeko egoeretan.

Erakundeetako zuzendariak aldez aurretik arduratu beharko dira egoera bakoitzerako balizko ekintza-tarteez eta pertsona langileak noranzko zuzenean bideratzeaz, kasu baten aurrean haiek ahalik eta modurik seguruenean joka dezaten.

Bestalde, kontuan hartu behar dute edonork une jakin batean egingo lukeen hutsegiterako eskubide pertsonala. Kasu horretan errietarik edo zigorrik ez da aplikatuko, eta zigor baten beldur izan gabe, aukerak hobeto ustiatzea ahalbidetzen duten ekintza-tarte askeak emanez, bizi izan diren egoeretatik ikastea eta etorkizunean segurtasuna hobetzea bultzatuko dira.

Baina, gehienbat erantzukizun giro bat sustatze aldera, langileak prebentzioprestakuntza eta heziketa batekin hornitu behar dira, arrisku larria dakarten egoeretan prebentzio neurriak eta portaera kontserbadoreak lehenetsi daitezen beste jarduketa mota batzuen ordez.

Segurtasuna oinarrizkoa da beti eta arrisku bat dakarren nolanahiko zereginekin hasi baino lehen beharrezkoa da egiaztatzea prebentzio neurririk onenak hartu direla. Erakunde bateko erantzukizunak bere kide guztiak eta bakoitza eragiten ditu. Taldekide bakoitzaren jokabidea arduratsua izan behar da. Norbaitek horrela jokatzen duenean, gainerako pertsonei gauza bera egitera gonbidatzen ari da.

Zuzendaritzak errefortzu positiborako ikuspegia garatu behar du, betiere arreta eramanez jarduera segurua izateko kontuan hartu behar diren elementuen egiaztapenera. Integrazio prebentiboa indartu behar da, ekoizpen prozesuaren segurtasuna ardatz-nagusitzat hartuz.

Erantzukizunaren kudeaketa zuzena izaten bada, zigorrik edo zentzagarririk gabe eta esker onera edo aintzatespenera bideratuz, pertsona langileek gertakariak zintzotasun handiagoz jakinaraziko dituzte eta pertsona guztiek euren partaidetza aberasten dela atzemango dute, komunikazio eta erantzukizun errealago baterako giro adeitsuago bati bidea emanez.

Buletinera harpidetu