Zintzilikatutako aldamioak, hari batetik zintzilik lan egiten duzunean

Segurtasun-ikasgaiak
Zintzilikatutako aldamioak, hari batetik zintzilik lan egiten duzunean

Altuerako lan anitz zintzilikatutako aldamio mugikorretan egiten dira, osagarrizko eraikuntzen bidez zintzilikatuta. Horiek kableetatik edo sirgetatik zintzilikatuta daude eta fatxadetatik bertikalki mugitzen dira, eskuz eragiten diren igotzeko eta jaisteko mekanismo baten bitartez. Altueratik erortzeko arriskua dagoen kasu guztietan bezala, garrantzitsua da segurtasuna bermatuko duten hainbat prebentzio neurri mantentzea.  Ondoren, zintzilikatzeko gailu mota hauei aplikagarriak zaizkienak aipatuko ditugu.

Altuerako lan anitz zintzilikatutako aldamio mugikorretan egiten dira, osagarrizko eraikuntzen bidez zintzilikatuta. Horiek kableetatik edo sirgetatik zintzilikatuta daude eta fatxadetatik bertikalki mugitzen dira, eskuz eragiten diren igotzeko eta jaisteko mekanismo baten bitartez. Altueratik erortzeko arriskua dagoen kasu guztietan bezala, garrantzitsua da segurtasuna bermatuko duten hainbat prebentzio neurri mantentzea.  Ondoren, zintzilikatzeko gailu mota hauei aplikagarriak zaizkienak aipatuko ditugu.

Ezinbestekoa da bai gailu horiek erabiliko dituzten langileak eta bai muntaiaz arduratuko direnak esku artean duten instalazioaren segurtasuna mantentzeaz kezkatzea. Izan ere, aldamioaren zati guztiak behar bezala eraikita egotea garrantzitsua izateaz gain, muntaia osatzerakoan arau tekniko batzuk hartu behar dira kontuan eta ondoren, langileek dagozkien segurtasun arauak jarraitu behar dituzte, arriskuak eta istripuak saihesteko.

 

Zeintzuk dira arrisku hauek?

Langileak erortzea maila desberdinean,  aldamioa mugitu delako plataforman sartzekoan edo hortik ateratzerakoan edo muntatzeagatik edo desmuntatzeagatik kontuz ibili gabe, edo barandarik ez egoteagatik edo daudenak eraginkorrak ez izateagatik, edo aldamioak altxatzen ari den zamaren batekin talka egiteagatik, etab.

Maila berean erortzea aldamioaren plataforma gainean aurkitzen diren objektuengatik edo materialengatik.

Objektuak erortzea, bai aldamiotik bertatik behera edo eraikinetik aldamio gainera, edo aldamio gainean eroritako altxatzen ari diren zametatik, etab.

Aldamioa kulunkatzea eta erortzea gehiegizko zama izateagatik, ezegonkorra izateagatik, edo ainguraketa puntuan erresistentzia nahikoa ez izateagatik, edo behar bezalako mantenua ez aplikatzeagatik, edo erorketen aurkako gailuak huts egitegatik.

Plataforma apurtzea hura osatzen duten elementuek erresistentzia gutxi izateagatik edo gehiegizko zama edukitzeagatik.

 

Zein prebentzio neurri hartu behar da kontuan?

Plataforma altzairu edo aluminioko egitura metaliko bat izan behar da, eta bertan xafla bat oinarritu behar da. Gehienez 8 metroko luzera izango du, baina gomendatzen da 3 metrotik gorakoa ez izatea. Gutxienez 0,50 metroko zabalera izango du. Gain hartu dezakeen gutxienezko zama 200 kg/m2 izango da.

Baranda batek inguru osoa babestuko du, gutxienez 0,90 metroko altueran, 0,50 metroko bitarteko barra batekin eta gutxienez 0,15 altuera duen errodapi batekin. Komenigarria da aldamioa egonkortzen duten eta fatxadatik, gehienez, 0,30 metrotara edukiko duten tope erregulagarriak izatea.

Zintzilikatze elementuek, maniobra elementuek eta erorketa aurkako gailuek plataformak eutsiko dituzte. Elementu  horiek lira metalikoen bidez plataformari lotuko zaizkio, eta horiek izango dira pisua gain hartuko dutenak. Plataformaren luzeraren arabera, bi euste lira edo gehiago behar izango dira.

Kableak edo erorketa gailuak dituzten tornuek eta gailu eramangarriek, gutxienez, aldamioa ezustean jaistea saihestuko duten segurtasunezko bi elementu edukiko dituzte. Horietako bat jaistea ekidingo duen balazta automatiko bat izan behar da.

Erorketen aurkako gailuen zeregina plataforma gelditzea izango da, kablea puskatuz gero edo elementuren batek huts eginez gero. Altxatze kabletik independentea den beste kable batean presioa eragin behar dute.

Erabilitako altxatze kablea malgua izan eta korrosioaren aurka babestua egon behar da. Gain hartuko duen gehienezko zama ez da bere haustura zamaren zortzirena baino handiagoa izan behar. Ainguraketa puntu finkoetan edo zintzilikatze gailuetan finkatuta egon daitezke.

Finkatze kakoak segurtasun gailu bat eduki behar du ezustean askatzea saihesteko.

Buletinera harpidetu