{"id":137,"date":"2017-10-05T15:40:45","date_gmt":"2017-10-05T13:40:45","guid":{"rendered":"http:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/aviso-legal"},"modified":"2017-11-14T09:18:16","modified_gmt":"2017-11-14T08:18:16","slug":"lege-oharra","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/lege-oharra\/","title":{"rendered":"Lege-oharra"},"content":{"rendered":"<p><strong>Honako datu hauek zure eskura jartzen ditugu, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 2002\/34 Legeko 10. artikuluan zehaztutakoaren arabera:<\/strong><\/p>\n<p>SEGURMANIAren egoitza Bilboko Kale Nagusiko (On Diego Lopez Harokoa) 50. zenbakian dago.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\">www.segurmaniazurekin.eus<\/a> webgunean, laneko arriskuen prebentzioari buruzko edukiak agertzen dira, informazioa emateko eta dibulgatzeko.<\/p>\n<p>Webgune hori Confebaskek eratu du, hori sortu zuten hiru erakundeekin elkarlanean: Adegi, Cebek eta Sea.<\/p>\n<h2>PRIBATUTASUN-POLITIKA<\/h2>\n<p><strong>Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 1999\/15 Lege Organikoan (DPBL) <\/strong>ezarritakoaren arabera, erabiltzaileari jakinarazten diogu ematen dizkigun datu guztiak fitxategi batean sartuko direla. Fitxategi hori CONFEBASKek sortua da eta bere ardurapean gordetzen du.<\/p>\n<p><strong>Beti errespetatuko da datu pertsonalen konfidentzialtasuna,<\/strong> eta honako helburu hauetarako soilik erabiliko dira datuok: eskainitako zerbitzuak kudeatzea, erabiltzailearen eskaerei erantzutea eta administrazio-eginkizunak burutzea, baita informazio tekniko, komertzial eta publizitarioa bidaltzea ere, bai posta arruntez, bai elektronikoz.<\/p>\n<p><strong>Datuak aldatzeko, ezerezteko edota horiei aurre egiteko erabiltzaileak duen eskubidea<\/strong> erabili nahi badu, helbide honetara idatzi beharko digu: <a href=\"mailto:kaixo@segurmaniazurekin.eus\">kaixo@segurmaniazurekin.eus<\/a><\/p>\n<h2>ERANTZUKIZUNAK<\/h2>\n<p>CONFEBASK <strong>ez da foroetan, sare sozialetan zein beste edozein bitartekotan gordetako informazioaren zein edukien erantzule,<\/strong> informazio horrek hirugarrenei aukera ematen badie edukiak independenteki argitaratzeko zerbitzu-emailearen webgunean.<\/p>\n<p>Hala ere, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen Legeko (IG-MEZL) 11. eta 16. artikuluak kontuan hartuz, CONFEBASKek <strong>konpromisoa hartzen du estatuko edo nazioarteko legeriaren aurka joan litezkeen edukiak kendu edo blokeatzeko,<\/strong> baita hirugarrenen eskubideak edota moral eta ordena publikoa urratuko lituzketen edukiak kendu edo blokeatzeko ere.<\/p>\n<p><strong>Bestalde, erakundeak ez du ardurarik hartuko internautaren ordenagailuan instalatutako softwarean akatsak edota konfigurazio desegokiak baldin badaude eta horiek kalteak eragiten baldin badituzte.<\/strong> Horrez gain, ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzailea internetera konektatzean akats edota arazo teknikoren bat sortzen bada, eta ez du bermatuko webgunerako sarbidean etenaldi edo akatsik egongo ez denik.<\/p>\n<p>Halaber, CONFEBASKek <strong>bere webgunean duen informazioa edozein unetan eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea du,<\/strong> baita webgunearen beraren konfigurazioa zein itxura aldatzeko ere, horregatik erantzukizunik izan beharrik gabe.<\/p>\n<h2>JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA<\/h2>\n<p>CONFEBASK <strong>argitalpen digitalaren softwarearen eskubide guztien jabe da, baita horretan barnebiltzen diren eduki guztiei dagozkien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen jabe ere. <\/strong>Hala ere, ez da enpresa horren jabetza ez diren produktu eta zerbitzu publikoen eskubideen jabe.<\/p>\n<p><strong>Webgunean argitaratzen den materiala ezin izango da errepikatu, kopiatu edo argitaratu<\/strong> CONFEBASKek idatzizko baimena eman gabe.<\/p>\n<p><strong>\u00a0<\/strong>SEGURMANIAn aipatutako bestelako enpresa eta erakundeak informazioa hedatzeko helburuarekin soilik agertzen dira <a href=\"http:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\">www.segurmaniazurekin.eus<\/a> webgunean. Jabe horiek dagokien informazioa aldatzea zein ezabatzea eska dezakete.<\/p>\n<h2>INDARREAN DAGOEN LEGEA ETA JURISDIKZIOA<\/h2>\n<p><strong>Baldintza orokor hauek Espainiako legediaren araberakoak dira.<\/strong>\u00a0Webgunearekin edo bertan egiten den jarduerarekin sor litekeen edozein auziri erantzuna emateko, Bilboko Epaitegiek izango dute eskuduntza; hala, erabiltzaileak egokitu dakiokeen beste edozein foruri uko egiten dio.<\/p>\n<h2>COOKIE-POLITIKA<\/h2>\n<p>CONFEBASKek, <strong>bere kabuz zein neurketa-zerbitzua emateko kontratatutako hirugarren baten bidez, cookieak erabil ditzake erabiltzailea webgunean dagoen bitartean.<\/strong> <strong>Cookieak web zerbitzu baten bidez nabigatzaileari bidalitako fitxategiak dira; horien helburua da erabiltzaileak nabigatzen duen bitartean egiten dituen ekintzak erregistratzea.<\/strong><\/p>\n<p>Erabilitako cookieak erabiltzaile anonimo bati eta haren ordenagailuari lotzen zaizkio, eta beren horretan ez dute erabiltzailearen datu pertsonalik ematen.<\/p>\n<p><strong>Cookien bidez, posible da webgunea zerbitzari batean egon eta zerbitzari horrek erabiltzailearen nabigatzailea ezagutzea, nabigazioa erraztu ahal izateko.<\/strong><strong>\u00a0<\/strong>Bestalde, erabiltzaile kopurua eta trafikoaren parametroak neurtzeko ere erabiltzen dira, baita prozesua eta sarrera kopurua kontrolatzeko ere.<\/p>\n<p><strong>Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake cookieak erabiltzen dituenean abisua jasotzeko, edota bere ordenagailuan horrelakorik ez instalatzeko.<\/strong> Irakurri, mesedez, zure nabigatzailearen argibide eta gidaliburuak gai honi buruzko informazio gehiago izateko.<\/p>\n<p>Webgunea erabiltzeko, ez da beharrezkoa erabiltzaileak (edo bere izenean jarduten duen hirugarrenak) webguneari cookieak bidaltzeko baimena ematea; gainera, ez da beharrezkoa erabiltzaileak saioa hastea aurretiko izen-ematea eskatzen duten zerbitzuetako bakoitzean.<\/p>\n<p>Edozein kasutan, <strong>cookieak aldi baterako izaten dira,<\/strong> eta ondorengo transmisioa eraginkorrago egitea dute helburu bakarra. Inola ere ez dira erabiliko informazio pertsonala jasotzeko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Honako datu hauek zure eskura jartzen ditugu, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":0,"parent":0,"menu_order":1,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"","meta":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/137"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=137"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/137\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=137"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}