{"id":1607,"date":"2019-10-22T09:26:11","date_gmt":"2019-10-22T07:26:11","guid":{"rendered":"http:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=1607"},"modified":"2019-10-22T09:26:11","modified_gmt":"2019-10-22T07:26:11","slug":"erreminten-mantenua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/erreminten-mantenua\/","title":{"rendered":"Erreminten mantenua"},"content":{"rendered":"<p>Langilearen segurtasunerako <strong>erreminta zehatzak<\/strong> eskuragarri izatea bezain garrantzitsua da horiek <strong>egoera onean<\/strong> aurkitzea.\u00a0 Erremintak baldintza onetan kontserbatu ahal izateko horiek <strong>egoki erabiltzea<\/strong> ezinbestekoa da eta baita <strong>modu egokian mantentzea<\/strong> ere.<\/p>\n<p>Langileak seguru mantentzeko, erremintak erabili baino lehen beti <a href=\"http:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/ezagutu-eta-egiaztatu-zure-esku-erremintak\/\">baldintza egokietan daudela <strong>egiaztatu\u00a0<\/strong><\/a> behar da. Horretarako, <a href=\"http:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/ohitura-onak-jarri-martxan-segurtasunez\/\">egunero<\/a> <strong>aurretik <\/strong>beharrezko <strong>egiaztapenak<\/strong> egin behar dira, erremintek euren zereginak behar bezala bete ditzaketela bermatzeko, arriskurik gabe.<\/p>\n<p>Ondoren, <strong>aholku soil <\/strong>batzuk aipatuko ditugu, erreminten behar bezalako mantenua burutzeko, hartara, egoera ezin hobean eduki eta segurtasunez erabili ahal izango dituzue.<\/p>\n<p>Lehenik eta behin, argitu behar da erreminta bat behar bezala zaintzeak ez duela esan nahi egoki erabili behar direla bakarrik, baizik eta erabiltzen ez direnean ere behar bezalako tratamendua eman behar zaiela, <a href=\"http:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/infografiak\/bilatu-bost-segurtasun-akats-biltegi-honetan\/\">gordeta<\/a> dauden bitartean. <strong>Behar bezala eta txukun<\/strong> <strong>bildu <\/strong>behar dira, batzuk besteekin kaltetzea saihesteko.<\/p>\n<p>Leku nahikoa erabilgarri badago, egokiena <strong>erremintak<\/strong> panel batetik <strong>zintzilikatzea<\/strong> da, hartara, ez dira elkarrekin urratuko eta erremintaren batek eduki dezakeen zati hauskor hori ez da kaltetuko gainean dituen beste erreminten pisuarengatik.\u00a0 Ezin bada eta erreminta batzuk besteen gainean gorde behar badira, kontuz ibili behar da eta astunenak eta gogorrenak azpian eta hauskorrenak goian ipini behar dira. <strong>Ebakitzeko erremintak<\/strong> gordetzerakoan orriak eta hortzak zorroekin edo gomekin babestu behar dira, <strong>koskatzea ekiditeko<\/strong>.<\/p>\n<p><strong>Erremintak behar bezalako baldintzak <\/strong>edukitzeko ezinbesteko beste arau bat <strong>garbiketari <\/strong>dagokio. Erremintak <strong>garbi eta lehor<\/strong> gorde behar dira. Erreminta gehienak altzairuz eta bestelako aleazio metalikoz eginak daudenez, <strong>jateko edo herdoiltzeko<\/strong> joera dute. Horregatik, <strong>saiatu behar gara gorde aurretik ondo lehortzen eta hezetasunik gabeko lekuetan biltzen<\/strong>. \u00a0Kutxetan edo apaletan silize edo arroz poltsatxoak ipini daitezke eta baita klera ere, hezetasuna xurgatzen baitu.<\/p>\n<p>Erremintak garbitzeko eta hautsik gabe mantentzeko, komenigarria da<strong> garbigarriaren <\/strong>baten geruza bat aplikatzea. Gero, zati metalikoei <strong>grafitodun gantzeko<\/strong> beste bat eta egurrezko heldulekuei, berriz, egurrerako <strong>babeseko<\/strong> edo olio begetalaren baten beste geruza bat. Garrantzitsua da <strong>heldulekuak garbi<\/strong> mantentzea, ez irristatzeko eta erremintei heltzerakoan arazorik ez sortzeko.<\/p>\n<p><strong>Herdoilduz gero, <\/strong>egokiena erremintak esmerilatzea edo lixatzea da <strong>ale lixa<\/strong> batekin herdoila kendu arte. Erremintetako zikinkeri zailena edo herdoila kentzeko, <strong>txarrantxa<\/strong> erabil daiteke. Hura erabiltzen den guztietan <strong>babes betaurrekoak<\/strong> erabili behar dira.<\/p>\n<p>Horrez gain, <strong>heldulekuak<\/strong> errebisatu behar dira\u00a0 segurtasuna kentzen dieten <strong>egon daitezkeen<\/strong> <strong>pitzadurak<\/strong> bilatzeko. Mailua, mazoa edo heldulekuaz eta buruaz osatutako erremintei dagokienez, egiaztatu behar da beti <strong>ondo finkatuta<\/strong> daudela. Kalteren bat aurkituz gero seguruagoa da <strong>heldulekua<\/strong> berri batengatik <strong>ordezkatzea <\/strong>konpontzea baino.<\/p>\n<p>Horrez gain, garrantzitsua da ere <strong>ebakitzeko erreminten orriak zorrotz mantentzea<\/strong>. Erraz higatzen dira eta zorroztasuna galtzen dute. Hortzak nahiko maiz <strong>garbitu<\/strong> behar dira eta nabarmen higatuz gero<strong> ordezkatu<\/strong> behar dira. \u00a0Mota honetako lanak egiten diren guztietan dagozkion <strong>eskularruak erabili<\/strong> behar dira.<\/p>\n<p>Eta jakina, hauetako <a href=\"http:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/segurtasuna-eta-industria-mantentzeko-lanak-beti-eskutik\/\">mantenu<\/a> lanaren bat egiten den bakoitzean, erremintak mahai batean ondo oinarrituta eta modu seguruan egin behar da. Segurtasunak eta prebentzioak beti aurrea hartu behar dute.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Langilearen segurtasunerako erreminta zehatzak eskuragarri izatea bezain garrantzitsua da horiek egoera onean aurkitzea.\u00a0 Erremintak baldintza&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":1604,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[767,766,349],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1607"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1607"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1607\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1604"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1607"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1607"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1607"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}