{"id":192,"date":"2017-11-15T09:00:19","date_gmt":"2017-11-15T08:00:19","guid":{"rendered":"http:\/\/www.segurmaniazurekin.eus?p=192"},"modified":"2017-11-15T09:07:40","modified_gmt":"2017-11-15T08:07:40","slug":"kaskoa-behar-bezala-jarri-behar-dugu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/kaskoa-behar-bezala-jarri-behar-dugu\/","title":{"rendered":"Kaskoa behar bezala jarri behar dugu beti"},"content":{"rendered":"<p>Horregatik, lan jakin batzuk egiteko burua babestea hil ala bizikoa da. Industria-sektoreko langileek izaten dituzten <strong>kalteen %\u00a010 buruko lesioak dira<\/strong>. <strong>Gehienak larriak dira<\/strong>, arrastoak uzten dituzte, eta batzuetan heriotza eragiten dute.<\/p>\n<p>Zalantzarik gabe, burua babestea oso garrantzitsua da eta, horretarako, <a href=\"http:\/\/www.insht.es\/InshtWeb\/Contenidos\/Documentacion\/TextosOnline\/Guias\/Guias_Orientativas_EPI\/Ficheros\/cascos_de_seguridad.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">kaskoa<\/a> janztea da onena. Segurtasun-elementu guztiek bezala, kaskoek<strong> <a href=\"http:\/\/www.revistaseguridadminera.com\/proteccion-personal\/proteccion-de-cabeza-mantenimiento-uso-y-caracteristicas\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">erabilera-jarraibideak<\/a><\/strong> dituzte eta jarraibide horiek <strong>beti bete behar dira<\/strong>. Kaskoak \u00a0ez <span style=\"text-decoration: line-through;\">da<\/span> dira txapelak, ezta biserak ere. Ez dira apaingarriak . Ez dira okertuta, atzeraka edo euskarririk gabe jartzen. <strong>Erdiratuta<\/strong> jarri behar dira,<strong> behar bezala lotu eta estututa<\/strong>, ez mugitzeko eta ikus-eremua ez mugatzeko moduan. Arnesa buruan ongi finkatuz gero, adibidez, makurtzerakoan kaskoa ez da eroriko.<\/p>\n<p><strong>Dagozkien lanetarako bakarrik<\/strong> erabili behar dira, erabiltzeko aholkuetan adierazitako moduan. Jarraibide horiek betetzen ez badira, kalteren bat sortuz gero fabrikatzailea <strong>ez da erantzule izango<\/strong>.<\/p>\n<p>Oso garrantzitsua da modelo bakoitzak <strong>bere bereizgarriak dituela kontuan hartzea<\/strong>. Polietilenoarekin, polipropilenoarekin edo ABSrekin egindako kaskoek, adibidez, eguraldiaren eraginez balioa galtzen dute. \u00a0Eta gainera, bai!, <strong>iraungipen-data<\/strong> dute.<\/p>\n<p><strong>Pertsona bakoitzak bere kaskoa behar du<\/strong>. Barruko esekitze-sistemak, arnesak eta kokospeko uhalak erabiltzailearen buruaren neurrietara egokitzen dira eta, <strong>behin eta berriz egokitzen ibiliz gero, hondatu egiten dira<\/strong>. Gainera, buruak izerdia botatzen du eta, beraz, higiene-kontua ere bada. Alde horretatik, erabiltzaile bakarraren araua betetzeaz gain, oso garrantzitsua da <strong>kaskoak garbitzea eta desinfektatzea<\/strong>. Hori bai, <strong>ur epela eta xaboia bakarrik<\/strong> erabili behar dira.<\/p>\n<h3><strong>Lan bakoitzak bere kaskoa du<\/strong><\/h3>\n<p>Modelo ohikoenek bisera eta hegala dituzte. Baina beste era batekoak ere badaude, <strong>lan-baldintza desberdinetan erabiltzekoak<\/strong>. Gauzak horrela, harrobietan eta eraiste-lanetan hegal handiagoko kaskoak erabiltzea komeni da. Goi-lanetarako, berriz, hobe da biserarik eta hegalik ez duten kasket modukoak erabiltzea; horrelakoetan, gainera, kokospeko uhala nahitaez eduki behar dute.<\/p>\n<p>Zulaketen kontra babesteko, adibidez,<strong> polikarbonatoz, ABSz, polietilenoz eta beira-zuntzezko<\/strong> polikarbonatoz egindako kaskoak dira, orokorrean, <strong>onenak<\/strong>. Arnes on bat edukitzea funtsezkoa da. <strong>Alboko kolpeek<\/strong> kalterik ez eragiteko, kaskoek ez du barne-irtengunerik eduki behar.<strong> Babes-betegarria<\/strong> badute, beroaren kontrakoa eta ez-sukoia izan behar du.<\/p>\n<p><strong>Metalurtuekin<\/strong> lan egiten dutenek ez dituzte erabili behar <strong>aleazio arinekin<\/strong> eginda dauden edo alboan ertza duten kaskoak. Lantokian<strong> kable elektrikoak<\/strong> ukitzeko arriskurik badago, <strong>material termoplastikoekin<\/strong> eginda dauden eta aireztapen-zulorik ez duten kaskoak bakarrik erabili behar dira. Gainera, errematxeak edo pieza metalikoak badituzte, <strong>ez dute egituratik kanpo egon behar<\/strong>.<\/p>\n<p><strong>Langile guztiak trebatu behar dira<\/strong>, kaskoa <strong>nola erabili, nola zaindu<\/strong> eta <strong>noiz ordeztu<\/strong> behar duten jakin dezaten. Orokorrean, beti bezala, <strong>burua erabili behar da.<\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Horregatik, lan jakin batzuk egiteko burua babestea hil ala bizikoa da. Industria-sektoreko langileek izaten dituzten&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":175,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[96,94,97,95,77,78,43],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/192"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=192"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/192\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/175"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=192"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=192"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=192"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}