{"id":2061,"date":"2020-11-09T12:00:37","date_gmt":"2020-11-09T11:00:37","guid":{"rendered":"http:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=2061"},"modified":"2020-11-10T15:33:39","modified_gmt":"2020-11-10T14:33:39","slug":"konfinatutako-guneen-traidoreak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurmania-eu\/konfinatutako-guneen-traidoreak\/","title":{"rendered":"Konfinatutako guneen traidoreak"},"content":{"rendered":"<p>Zuetako askok badakizuela ziur nagoen arren, norbaitek bere buruari galde diezaioke zer den \u201ckonfinatutako gune bat\u201d eta, batez ere zergatik \u201ctraidore\u201d deitu diegun.<\/p>\n<p>RAEko hiztegiaren arabera, traidorea traizioa edo faltsukeria egin duen norbait da eta guk \u201ckonfinatutako guneekin\u201d lotutako arriskua beti traizioarekin identifikatzen dugu.<\/p>\n<p>NTP 223k honela definitzen du \u201ckonfinatutako gunea\u201d: <em>\u201csarrera eta irteera irekigune murriztuak dituen eta aireztatze natural eskasa duen edozein gune, non kutsatzaile toxiko edo sukoiak pilatu daitezkeen, edo oxigeno eskaseko atmosfera bat izan dezakeen, eta langileak etengabe okupatu ezin dezakeena.\u201d<\/em><\/p>\n<p>Ohiko arriskua da, ohikoegia. Izan ere, industrian eta eraikuntzan, putzuak, hobi septikoak, estolderia, biltegiratze tangak, garraiorako zisternak eta abar aurki dezakegu eta horietara guztietara mantenu, garbiketa edo bestelako lanaren bidez heltzen da.<\/p>\n<p>\u201cArrisku traidorea\u201d da, atzemateko zaila delako. Gizakiok sena\u00a0 naturala dugu eta erne jartzen gara agerian dauden arriskuen aurrean, besteak beste, altuera, edo sua edo baita hain zaharrak ez diren beste batzuen aurrera ere, esaterako: tentsio elektrikoa. Hala ere, senak ez du konfinatutako guneetara sartzea arriskutzat jotzen. Eta are gehiago: txikitatik itxitako guneak aterpetzat eta babeslekutzat jo ohi ditugu.<\/p>\n<p>Horregatik, aldian-aldian eta zoritxarrez, komunikabideetan entzun dezakegu bi edo langile gehiagok mina hartu dutela, eta baita hil direla ere, laneko istripu batean, konfinatutako gune batek eraginda, non lehenengo langile bat mota honetako leku batean sartu den kontuz ibili gabe eta, azkar salbatzeko, lankideak arriskuan jarri dituen.<\/p>\n<p>Normalean arnas hartzen dugu aireak %21 oxigenoa dauka. %18tik behera koordinazio arazoak hasten dira eta pultsua bizkortzen da. Hala ere sintomak ez dira erraz atzematen eta ez dira fidagarriak, prestatutako pertsonentzat izan ezik. Gehienak ez dira arriskuaz jabetzen, bere kabuz ihes egiteko ahulegi dauden arte.<\/p>\n<p>%17tik behera, kontzientzia abiadura osoz galtzen da. %16tik behera, minutu batean baino gutxiago desmaiatu zaitezke. %10etik behera, konortea berehala galtzen duzu, hipoxiak burmuinean eragindako ondorioak oso larriak izan daitezke eta 6 eta 8 minutu artean hil egiten zara.<\/p>\n<p>Oxigenorik ezaz gain, gutxi aireztatutako leku batean gas toxikoak, karbono dioxidoa, metano eta baita nitrogeno pilatu daiteke. Horiek guztiak oxigenoa kanporatzen dute eta atmosfera sukoiak sortzen dituzte eta, hori guztia lanari ekin baino lehen bertan egon daiteke edo lanean gauden bitartean pilatu.<\/p>\n<p>Arrisku hau prebenitzeko, lan baimenen sistema bat ezarri behar da, prestakuntzarekin eta informazioarekin batera. Haren bidez, ziurtatuko dugu konfinatutako gune bat azkar identifikatuko dela eta ez dela inor barruan sartuko enpresaren prebentzio egitura aurretik ezagutu gabe eta beharrezko egiaztapen guztiak egin baino lehen, prebentzio neurri guztiak hartuta.<\/p>\n<p>Horien artean, oxigeno edo gas arriskutsuen lanen aurretiko eta bitartean gauzatuko diren neurketak izango dira, beharraren arabera. Aireztapen behartua instalatzea, arnasketa autonomoaren edo erdi autonomoaren ekipoak erabiltzea, etengabeko kanpoko zaintza, \u201cprebentzio baliabidea\u201d izeneko baliabidearen bidez edo arnesak, sokak eta euste sistema egokiak diseinatzea eta erabiltzea konortea galdu duen pertsona bat erabilgarri dagoen sarbide batetik ateratzeko, besteak beste, erabilgarri dauden aukera desberdinak dira.<\/p>\n<p>Altuera batetik erortzeko arriskuaren aurrean kontuz ibili behar izateaz kontzientziatzeko, agian, batzuekin hitz egin behar da, egoera arriskutsuak identifikatzea ez da zaila\u2026 konfinatutako guneek sortutako arriskuari aurre hartu eta gure senarekin aurka egin behar zaio.<\/p>\n<p><strong><u>Luis Blanco Urgoiti<\/u><\/strong><u>,\u00a0<\/u><u><a href=\"http:\/\/www.aveq-kimika.es\/\">AVEQ-KIMIKA<\/a>ko<\/u><u>\u00a0Idazkari Nagusia.<\/u><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zuetako askok badakizuela ziur nagoen arren, norbaitek bere buruari galde diezaioke zer den \u201ckonfinatutako gune&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":2087,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[54],"tags":[120,960,952],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2061"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2061"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2061\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/2087"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2061"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2061"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2061"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}