{"id":2133,"date":"2020-11-18T09:45:15","date_gmt":"2020-11-18T08:45:15","guid":{"rendered":"http:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=2133"},"modified":"2020-11-16T12:35:51","modified_gmt":"2020-11-16T11:35:51","slug":"zure-larruazala-babestuko-duen-gel-hidroalkoholiko-egokia-aukeratzeko-aholkuak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/zure-larruazala-babestuko-duen-gel-hidroalkoholiko-egokia-aukeratzeko-aholkuak\/","title":{"rendered":"Zure larruazala babestuko duen gel hidroalkoholiko egokia aukeratzeko aholkuak"},"content":{"rendered":"<p>Gel hidroalkoholikoa ezinbesteko bihurtu da gure eguneroko bizitzan. Kalera irteten gara pote bat poltsan edo poltsikoan sartuta. Establezimenduetako sarreretan, enpresetan eta gure etxeetan ere baditugu banagailuak. Une oro <strong>eskuak desinfektatzeko<\/strong> erabiltzen dugu.\u00a0 Kutsatuta egon daitekeen zerbait ukitzen dugun bakoitzean, eskuak igurzten ditugu. <a href=\"http:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/sabias-que\/sabias-que-la-mascarilla-fue-un-gran-avance-cientifico\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Maskararekin<\/a> batera, <strong>covid-aren aurkako borrokan gure aliatu onenetako batean<\/strong> bihurtu da. Baina ba al dakigu zer gel-mota erabiltzen ari garen? Gure azala zaintzeko egokiena da?<\/p>\n<p>Ehunka gel daude merkatuan, <strong>marka ezberdinetakoak<\/strong>, baina <strong>denak ez dira berdinak<\/strong>. Hitz egin dezagun horiei buruz zure azalerako gomendagarrienak aukera ditzazun.<\/p>\n<p>Lehenik eta behin jakin behar da merkatuan beste gel eta soluzio hidroalkoholiko batzuk daudela, kosmetikoak direnak eta biozidak ez direnak, eta <strong>gel hidroalkoholiko guztiek ez dutela Covid-etik babesten. <\/strong><a href=\"https:\/\/www.consejogeneralenfermeria.org\/images\/coronavirus\/Infograf\u00eda_Hidrogel_CGE.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Gel bat desinfektatzailea izan dadin, % 70 eta % 90 arteko alkohol-ehunekoa izan behar du.<\/a><strong> Birizida<\/strong> efektua duten hidrogelak erosi behar ditugu eta ahal dela, <strong>UNE14476 araudia <\/strong>bete behar dute.<\/p>\n<p>Elena de las Heras Madrilgo Ram\u00f3n y Cajal ospitaleko dermatologoak dio <a href=\"https:\/\/cadenaser.com\/ser\/2020\/08\/10\/sociedad\/1597065157_432836.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">alkohol-kontzentrazio egokia %70ekoa dela<\/a>. Gutxiagok ez du behar den desinfektatzeko ahalmenik eta graduazio altuago bat azkar lurruntzen denez, ez du uzten birusarekin kontaktuan egoteko behar adina denbora hura hiltzeko; gainera, larruazala gehiago kaltetu dezake.<\/p>\n<p>Dermatologoaren arabera, gelaren erabilera jarraituak azala kaltetu ez dezan, <strong>garrantzitsua da konposatu asko ez eramatea<\/strong>. Konposatu horien artean <strong>etanola<\/strong> sartu behar da, gela eraginkorra izan dadin birusen aurka eginez. Etanolak oso ekintza bortitza eta frogatua du. Komeni da, halaber, osagai horien artean glizerola edo <strong>glizerina<\/strong> egotea, haren propietate hidratatzaileek larruazala babesten laguntzen baitute.<\/p>\n<p>Baina dermatologoaren arabera, gelak inola ere eduki behar ez duen osagaia <strong>erantsitako lurrinak<\/strong> dira, larruazalean arazo gehiago eragin baititzakete. Beraz, <strong>gela usaintzea bezain erraza den trikimailu batekin<\/strong>, erostea komeni zaizun ala ez jakin dezakezu. Usain atsegina badu, hobe duzu ez erabiltzea.<\/p>\n<p>Eta zure azala hobeto babesteko, gogoratu <strong>ahal den guztietan hobe dela<\/strong> <a href=\"https:\/\/www.lavozdegalicia.es\/noticia\/sociedad\/2019\/02\/01\/sabes-lavarte-manos-correctamente\/00031549010911867869413.htm\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">eskuak garbitzea<\/a> gel desinfektatzaile bat erabiltzea baino. Gel hidroalkoholiko bat erabili behar baduzu, gogoratu konposizio egokia izatea bezain garrantzitsua dela <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=u0CBHo5N930\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">behar bezala aplikatzea<\/a>.<\/p>\n<p>Gel hidroalkoholikoa aplikatzean, kontuz ibili behar da eta <strong>larruazaleko edo mukosetako gune sentikorretan edo kaltetuetan aplikatzea saihestu behar da<\/strong>. Gainera, produktu mota horrek azalaren lehortzea eta narritatzea eragiten duenez, gomendagarria da eskuak eta azazkaletako kutikulak krema hidratatzaile on batekin hidratatzea, egunean pare bat aldiz edo, gutxienez, eguna amaitzean.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gel hidroalkoholikoa ezinbesteko bihurtu da gure eguneroko bizitzan. Kalera irteten gara pote bat poltsan edo&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":2118,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[34],"tags":[869,964,968,871,158,969,645,78],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2133"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2133"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2133\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/2118"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2133"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2133"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2133"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}