{"id":2537,"date":"2021-07-01T10:15:56","date_gmt":"2021-07-01T08:15:56","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=2537"},"modified":"2021-07-01T10:46:12","modified_gmt":"2021-07-01T08:46:12","slug":"eskala-finkoen-erabilera-segurua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/eskala-finkoen-erabilera-segurua\/","title":{"rendered":"Eskala finkoen erabilera segurua"},"content":{"rendered":"<p>Eskala edo eskailera finkoek, &#8220;Katu-eskailerak&#8221; izenaz ere ezagutzen direnak, lan-istripu ugari eragiten dituzte, batez ere <strong>maila desberdinetako erorketak<\/strong>. Lantokiko zirkulazio-bidea denez, <strong>segurtasun osoz erabili ahal izango dira<\/strong> bertatik zirkulatzen ari diren oinezkoentzat eta bertatik gertu lan egiten duten langileentzat, bai eraikinen eta lokalen kanpoaldean dauden eskala finkoak, bai horien barrukoak.<\/p>\n<p>Arrisku ohikoenak<strong> erorketak<\/strong> dira, arrazoi hauengatik:<\/p>\n<ul>\n<li>Eskailerak korrika <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/vidas-seguras\/que-le-pasa-a-tu-cuerpo-al-subir-escaleras\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">igo<\/a> eta jaistea<br \/>\n\u2022 Kargak eramanez edo ikuspen faltaz erabili.<br \/>\n\u2022 Langetegietatik urrun dauden lan-eremuak lortzen saiatzea; horrek desoreka eragiten du, eta, ondorioz, erorketa bat eman daiteke.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Horregatik, eskailera horiek <strong>entrenatutako langileek soilik<\/strong> erabili behar dituzte, noizbehinkako edoaldizkako sarbideetarako, betiere beste sarbide-sistema seguruago bat eta erorketen aurrean norbera babesteko ekipamendua erabiltzea ezinezkoa bada.<\/p>\n<p><strong>Nolakoak izan behar dute eskailera finko horiek?<\/strong> Lehenik eta behin, jakin behar da eskailerak desberdinak izan daitezkeela kasuan-kasuan, ezarriko den lantokiaren diseinura egokituta. Instalatu aurretik, arriskuen ebaluazioa egin behar da beti.<\/p>\n<p>Guztiek utzi behar diote erabiltzaileari gutxienez <strong>9 metrotik<\/strong> behin <strong>atseden hartzen<\/strong>; beraz, zatituta egon behar dute edo eskailbururen bat izan behar dute. <strong>Solidoak eta erresistenteak<\/strong> ere izan behar dute eta hartu behar dituzten karga edo esfortzuak jasateko gai izan behar dute. Gainera, guztiek izan behar dute <strong>armatzeko, eusteko edo laguntzeko<\/strong> sistema bat, egonkortasuna bermatzeko.<\/p>\n<p><strong>Sei metro baino gehiagoko<\/strong> luzera duten eskalek <strong>babes-kaiola bat<\/strong> izan behar dute, plataformatik edo zorutik 2,50 m-ko altueratik gora kokatua\u00a0 eta 0,60 m-ko diametroa izan beharko dute gehienez ere.<\/p>\n<p>Zer <strong>ezaugarri zehatz<\/strong> bete behar dituzte, araudiaren arabera, eskala finkoek? 486\/97 Errege Dekretuaren I. eranskinaren 8. puntuak honela dio:<\/p>\n<p>&#8211; Eskala finkoen gutxieneko zabalera 40 zentimetrokoa izango da eta mailen arteko gehieneko distantzia 30 zentimetrokoa.<\/p>\n<p>&#8211; Eskailera-mailen aurrealdearen eta igoeraren albotik hurbilen dauden hormen arteko distantzia 75 zentimetrokoa izango da gutxienez. Eskailera-mailen atzealdearen eta hurbilen dagoen objektu finkoaren arteko gutxieneko distantzia 16 zentimetrokoa izango da.<br \/>\n&#8211; Eskala finkoaren ardatzaren bi aldeetan 40 zentimetroko espazio librea egon behar da, eskala horrek kaiolarik edo beste gailu baliokiderik ez badu.<br \/>\n&#8211; Eskala finko baten azken tartetik sartu nahi den azaleraraino igarotzeak erortzeko arriskua badakar euskarririk ezagatik, eskalaren <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/infografias\/los-secretos-de-una-barandilla-de-proteccion\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">baranda<\/a> edo albokoa gutxienez metro bat luzatu behar da azken mailatik gora, edo segurtasun baliokidea ematen duten neurri alternatiboak hartu behar dira.<br \/>\n&#8211; 4 metrotik gorako eskala finkoek, altuera horretatik aurrera, inguruko babes bat izan behar dute. Neurri hori ez da beharrezkoa izango hodietan, putzu estuetan eta, beren konfigurazioa dela-eta, babes hori ematen duten beste instalazio batzuetan.<\/p>\n<p>Zer <strong>prebentzio-neurri<\/strong> jar ditzakegu martxan?<\/p>\n<p>&#8211; Eskalak akatsik ez duela eta substantzia irristakorrik ez duela egiaztatzea.<br \/>\n&#8211; Eskailerari aurrez aurre begiratuz igo eta bi eskuak erabili alboetako eskailera-maila edo langei tinko eusteko.<br \/>\n&#8211; Maila bakoitzaren gainean <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/infografias\/pisar-bien-para-volver-de-pie-a-casa-pisadas-sobre-objetos\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">tinko zapaldu<\/a>, oinaren pisua aldatu aurretik.<br \/>\n&#8211; Ez erabili takoirik eta begiratu oinetakoak lehenago\u00a0 eta ziurtatu koiperik, lokatzik edo beste edozein substantzia irristagarririk ez dutela.<br \/>\n&#8211; <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/infografias\/como-debe-ser-la-iluminacion-de-los-lugares-de-trabajo\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Argiztapen<\/a> egokia ematea.<br \/>\n&#8211; Erremintak edo materialak kargatuz ez igotzea edo jaistea. Igotzeko edo jaisteko, <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/lecciones-seguridad\/manipulacion-manual-de-cargas-cuales-son-los-pesos-maximos-recomendados\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">eskuzko jasotze-sistema<\/a> eta\/edo erreminta-ontzi egokia erabili behar da.<br \/>\n&#8211; Saihestu eskailerak presaka erabiltzea.<br \/>\n&#8211; Ez jauzi egin eskailera-mailetatik.<\/p>\n<p>Prebentzio-neurri horiei jarraitzen badiezu<strong>, istripuak saihestu<\/strong> ahal izango dituzu. Gogoratu <strong>kontu handiz ibili behar duzula<\/strong>, eta eskalak <strong>segurtasunez <\/strong>erabili. Gogoratu denok etxera itzuli nahi dugula.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Eskala edo eskailera finkoek, &#8220;Katu-eskailerak&#8221; izenaz ere ezagutzen direnak, lan-istripu ugari eragiten dituzte, batez ere&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":2536,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[351,157,1087,661,1088,790,77,78,93],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2537"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2537"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2537\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/2536"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2537"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2537"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2537"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}