{"id":255,"date":"2017-11-29T16:44:48","date_gmt":"2017-11-29T15:44:48","guid":{"rendered":"http:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=255"},"modified":"2017-11-29T16:44:48","modified_gmt":"2017-11-29T15:44:48","slug":"oller-taldea-prebentzio-politikan-sariduna","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/enpresa-seguruak\/oller-taldea-prebentzio-politikan-sariduna\/","title":{"rendered":"Oller taldea, prebentzio-politikan sariduna"},"content":{"rendered":"<p>\u201cLaneko arriskuak prebenitzea lehentasunezko helburu estrategiko bat da (\u2026). Ez dira funtsik gabeko hitzak: azken urteetan diziplina horretan <strong>hainbat sari<\/strong> jaso ditugu eta harro gaude\u201d. Hitz horiek <a href=\"http:\/\/www.ollerfco.com\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Oller taldeko<\/a> <strong>zuzendari nagusi Joan Puig<\/strong>ek esan zituen joan den azaroaren 12an,<strong> Laneko Arriskuen Prebentzioko <a href=\"https:\/\/www.mc-mutual.com\/extranet\/homePublica.do\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">MC Mutual<\/a> Antonio Bar\u00f3n<\/strong> sarien banaketan; sariek 16 edizio dituzte dagoeneko.<\/p>\n<p>Aurten <strong>125 urte<\/strong> bete dituen konpainia katalanak artelazki naturaleko tapoiak egiten ditu cava, xanpain eta ardo apardun botiletarako. Guztira 140 langile ditu, eta oso garrantzitsuak dira enpresako arduradunentzat. Izan ere, Oller taldeko lehendakari Jaume Nadalek, 2016ko urteko balantzearen aurkezpenean, honako hau esan zuen hedabideen aurrean: \u201cBiziki estimatzen ditugu artelazkia, alegia gure materiala, langileak eta, batez ere, artelatza\u201d.\u00a0 Hori dela eta, <strong>ekoizpen iraunkorraren<\/strong> eta <strong>giza taldea<\/strong> eskura dituzten tresna guztiekin zaintzearen aldeko apustua egiten dute.<\/p>\n<p><strong>Enpresako Segurtasun Batzordeak<\/strong> koordinatzen dituen bi esku-hartze garrantzitsu dira, besteak beste, <strong>prebentzio-kulturaren<\/strong> oinarriak. Batetik, <strong>jarrera behartuetan<\/strong> eta mugimendu errepikakorretan <strong>ergonomia-arriskuak deuseztatzeko ariketak,<\/strong> fisioterapeuta batek gidatuak; eta bestetik, enpresa espezializatu baten eskutik jasotzen dituzten<strong> prestakuntza eta kontzientziazioa<\/strong>.<\/p>\n<p><strong>Oller <\/strong>taldeak garrantzi handia ematen dio profesional guztiak <strong>ahalik eta ezbehar eta lesio gutxien<\/strong> izateko engaiatzeari.<strong> Estamentuen arteko feedback<\/strong> hori<strong> instalazioak modernizatzeko<\/strong> eta <strong>prebentzioaren inguruko prestakuntza emateko<\/strong> inbertsioekin osatzen dute. Taldeak <strong>urtean 240 milioi tapoi<\/strong> saltzen ditu mundu osoan, eta taldeko arduradunek kontu handiz aztertzen dituzte aldian-aldian egiten dituzten <strong>ebaluazio eta ikuskapenetan antzemandako arriskuak<\/strong>.<\/p>\n<p><strong>Laneko Arriskuen Prebentzioko Mutual Antonio Bar\u00f3n<\/strong> sari nazionaletan<strong> prebentzioaren eta lanean pertsonen osasuna<\/strong> eraginkorki babestearen aldeko <strong>apustu handia egiten dutelako<\/strong> gailentzen diren enpresa, pertsona eta erakundeen lana saritzen dute.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u201cLaneko arriskuak prebenitzea lehentasunezko helburu estrategiko bat da (\u2026). Ez dira funtsik gabeko hitzak: azken&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":254,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[55],"tags":[162,135,163,160,77,78,161],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/255"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=255"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/255\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/254"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=255"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=255"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=255"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}