{"id":258,"date":"2017-11-30T10:10:58","date_gmt":"2017-11-30T09:10:58","guid":{"rendered":"http:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=258"},"modified":"2017-12-01T10:12:42","modified_gmt":"2017-12-01T09:12:42","slug":"12-15-prozesuak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/12-15-prozesuak\/","title":{"rendered":"12-15 prozesuak"},"content":{"rendered":"<p>1997ko abuztuaren 7an, gure irakasle batek esaten zuen bezala \u201cabuztutasun eta azpikeriaz\u201d, 1215\/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, argitaratu zuten <strong>BOE<\/strong>n. Dekretuak langileek <strong>laneko ekipoak<\/strong> erabiltzerakoan<strong> gutxieneko zer segurtasun- eta osasun-xedapen<\/strong> bete behar diren agintzen du.<\/p>\n<p>Zehazki, 1995eko<strong> Europako Zuzentarau<\/strong> bat ekarri zuen gurera eta <strong>Lanaren Nazioarteko Erakundearen<\/strong> (LANE) hitzarmen batean adostutako betekizunak jaso zituen. Finean,<strong> Laneko Arriskuen Prebentzioa<\/strong>ri buruzko 31\/1995 Legearen garapen logiko bat izan zen. Aurrekari horiek guztiak gorabehera, dekretua indarrean sartzea bonba-eztandaren parekoa izan zen.<\/p>\n<p>Hasteko, helmena izugarri handinahia zen; izan ere, definizioen inguruko 2. artikuluan, \u201c<strong>lanerako ekipoen<\/strong>\u201d multzoan <strong>lanerako erabiltzen diren makina, gailu, tresna eta instalazio guztiak<\/strong> sartu zituzten.<\/p>\n<p>Zer da, orduan, benetan, \u201clanerako ekipo\u201d bat? Bada, definizio horrekin, <strong>errazagoa da \u201clanerako ekipo\u201d bat zer ez den esatea<\/strong>. Baina, tira, pentsatzen ari zareten guztia da lanerako ekipoa: rotaflexa, aire konprimituzko mailua, ordenagailua, sakelako telefonoa, guraizeak, grapagailua, boligrafoa\u2026 bai, <strong>hori guztia<\/strong>.<\/p>\n<p>Eta betekizuna argia da: <strong>behar adina neurri<\/strong> hartzea, langileen esku jartzen diren lanerako ekipo guztiak egin behar dituzten <strong>lanetarako egokiak<\/strong> izan daitezen, ekipo horiek erabiltzen dituztenean langileen <strong>segurtasuna<\/strong> eta <strong>osasuna<\/strong> ziurtatze aldera.<\/p>\n<p>Beraz, dagozkien zereginak betetzeko langileen eskura jartzen diren <strong>tresna, gailu, instalazio eta gauza guztiak aurrez ebaluatu eta behar bezala prestatu<\/strong> behar dira, seguruak izan daitezen.<\/p>\n<p>Ekipo berriak, makina edo tresna \u201cmodernoak\u201d, ez dute arazo izan behar, diseinatu eta fabrikatzen dituztenean <strong>segurtasun-arau guztiak<\/strong> betetzen baitituzte.<\/p>\n<p>Enpresa zaharretan, ordea, araudi horren <strong>aurreko ekipo eta instalazioak erabiltzen dituzte<\/strong>. Hala eta guztiz ere, horrek <strong>ez du egokitzeko eta seguru erabiltzeko aitzakia izan behar<\/strong>.<\/p>\n<p>Egokitze-prozesu horri <strong>segurtasunaren arloko hizkeran<\/strong> <strong>&#8220;12-15 egitea&#8221;<\/strong> esaten zaio. Lan oso teknikoa da eta emaitzak<strong> egokitzapen fisikoak, argibideen eskuliburu zorrotz bat eta ziurtagiria izaten dira;<\/strong> ziurtagiria makinak irauten duen bitartean jaso behar da.<\/p>\n<p>Lan hori egiteko, esan bezala, <strong>ezaupide teknikoak<\/strong> <strong>eta<\/strong>, batez ere, <strong>sena behar dira<\/strong>. Senari dagokionez, ezinbestekoa da<strong> makinak eta ekipoak erabiltzen dituzten pertsonek modu aktiboan parte hartzea<\/strong>.<\/p>\n<p>Logika bistakoa da: ekipo bat denbora askoan erabili bada, denbora horretan <strong>erabili duen pertsonak ezagutzen du ondoen<\/strong>; hark daki ekipoak zer ahulgune dituen eta hark lagun diezaieke ondoen teknikariei segurtasuna, erosotasuna eta produktibitatea bateratzen.<\/p>\n<p><strong>Nortzuk dira \u201cteknikari\u201d horiek?<\/strong> Errege Dekretuaren arabera, \u201c<strong>langile eskudunek<\/strong>\u201d egin dezakete egiaztapena eta sina dezakete ziurtagiria.<\/p>\n<p>\u201cLangileak\u201d <strong>enpresa bertakoak edo kanpokoak izan daitezke<\/strong>; eta \u201ceskudun\u201d izateak zera esan nahi du: egokitzapena egiteko behar diren abilezia eta ezaupideak edukitzea, norberaren eta enpresaren erantzukizunpean.<\/p>\n<p>Aforismo juridiko bat dugu horretarako egokia: \u201c<strong>legeak zehazten ez badu, ez du irakurleak zehaztu behar<\/strong>\u201d. Izan ere, arauan \u201cingeniari elkartu\u201d, \u201cprebentzioko goi-mailako tituludun\u201d, \u201ckontrol-erakunde baimendu\u201d edo beste edozein titulu jarri nahi izan balute, jarriko zuten.<\/p>\n<p>Gauzak horrela,<strong> enpresak baloratu behar du<\/strong> <strong>zer den eta zer ez den<\/strong> \u201clangile eskuduna\u201d, segurtasuna zaintzeko duen betebeharra aintzat hartuta.<\/p>\n<p>Orduan,<strong> zergatik kontratatzen dituzte hainbeste enpresek (ia guztiek) kontrol-erakunde baimenduak lan hori egiteko?<\/strong><\/p>\n<p>Funtsean, hitz bakar batean laburtu daitezkeen bi arrazoirengatik: <strong>erantzukizuna<\/strong>.<\/p>\n<p>Enpresek, \u201clangile eskuduna\u201d aukeratzen dutenean, <strong>arduraz eta seguru jokatu nahi dute<\/strong>; <strong>eta hori OCAk kontratuz ziurtatzen du<\/strong>. Gainera, <strong>enpresako profesionalek berek<\/strong>, gaituta dauden arren eta lanerako ekipoak inork baino hobeto ezagutzen dituzten arren, <strong>nahiago dute ziurtagiria ez sinatzea, inplikazio pertsonal handia duelako<\/strong>, eta kanpoko norbaiten berrespena izatea.<\/p>\n<p>Laburbilduz:<strong> \u201c12-15 prozesuak\u201d talde-lanean egin behar dira<\/strong>, enpresako ia jarduera guztiak bezala. Enpresak giroa sortu eta baliabideak jarri behar ditu baina, prozesuak arrakasta izan dezan, egiaztagiria eta formalitatea bezain garrantzitsua da denek eta, bereziki, ekipoak egunero erabiltzen dituztenek modu aktiboan parte hartzea.<\/p>\n<p><em>Sinatua<\/em><br \/>\n<em> Luis Blanco Urgoiti, Aveq-Kimikako idazkari nagusia<\/em><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>1997ko abuztuaren 7an, gure irakasle batek esaten zuen bezala \u201cabuztutasun eta azpikeriaz\u201d, 1215\/1997 Errege Dekretua,&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":257,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[170,135,95,172,171,83,77,78,43],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/258"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=258"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/258\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/257"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=258"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=258"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=258"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}