{"id":277,"date":"2017-12-20T09:00:56","date_gmt":"2017-12-20T08:00:56","guid":{"rendered":"http:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=277"},"modified":"2017-12-13T17:12:36","modified_gmt":"2017-12-13T16:12:36","slug":"eskatu-olentzerori-modako-segurtasun-oinetakoak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/eskatu-olentzerori-modako-segurtasun-oinetakoak\/","title":{"rendered":"Eskatu Olentzerori modako segurtasun-oinetakoak"},"content":{"rendered":"<p>Izan ere, <strong>gure euskarriak eta eskura ditugun garraiobide merkeenak<\/strong> dira. Beraz, ezinbestekoa da oinak zaintzea eta babestea, <strong>baita lantokian ere<\/strong>.<\/p>\n<p>Oinean <strong>min<\/strong> hartuz gero, gerta daiteke ondoezak gutxi irautea, baina epe luzerako ondorioak ere izan ditzake (behatzak haustea, zaintiratuak, oina ebakitzea).<\/p>\n<p>Arrisku horiek saihesteko eta ondorioak arintzeko segurtasun-oinetakoak erabil ditzakegu. Orain a<strong>ukera bikaina duzu Olentzerori babes-oinetakoak<\/strong>, atseden hartzeko oinetakoak edo bota industrialak eskatzeko. Lan-mota adina oinetako daude. Gainera, <strong>modako <a href=\"http:\/\/www.zapatos.shopping\/importancia-botas-industriales\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">markek<\/a> ere badituzte lantokian oinak babesteko oinetakoak<\/strong>.<\/p>\n<p>Gerta daiteke oinetara<strong> gauzak erortzea<\/strong> (batzuk puntazorrotzak), <strong>orpoan kolpeak hartzea, oinak nonbait harrapatuta geratzea, zipriztintzea, deskarga elektrikoak jasotzea, irrist egitea, urratzea<\/strong>\u2026 Orokorrean, oinetako-motak kontuan hartu gabe, aditu guztiek diote<strong> oinetako arinak, izerdia ateratzen uzten dutenak eta ahalik eta ergonomikoenak erabiltzea komeni dela<\/strong>.<\/p>\n<p>Zer modelo erabili enpresak aukeratzen duenez, betiere erabiltzaileei kontsulta egin ondoren, jakin beharra daukagu<strong> hiru oinetako-mota<\/strong> daudela: segurtasunekoak, babestekoak eta lanekoak. Segurtasun-oinetakoek <strong>oina osorik<\/strong> babesten dute, segurtasun-elementu gehigarriekin (metalezko sendogarriak, adibidez); babestekoek ere <strong>oin osoa babesten dute<\/strong> (orpoa, behatzak\u2026), baina arrisku gutxiagoko lekuetan erabiltzen dira; eta azkenik, lanekoek ez dute puntan kolpeen kontrako babesik, <strong>ez irrist egiteko eta deskarga elektriko txikietatik babesteko<\/strong> pentsatuta baitaude.<\/p>\n<p>Arriskuetatik babesteko elementu guztiek bezala, segurtasun-oinetakoek<strong> bizitza erabilgarri zehatz bat dute<\/strong>, jarduera-motaren eta non erabiltzen direnaren araberakoa. Urratuak badituzte, zola leundu bazaie edo beste edozein arazo badute, onena berriak erostea da. Oinetako (edo bota) guztiak bezala, <strong>lehortu eta garbitu egin behar dira<\/strong>, ez bakarrik lan-arriskuak prebenitzeko, baita <strong>higieneagatik<\/strong> ere.<\/p>\n<h3><strong>Ez dezagun irrist egin<\/strong><\/h3>\n<p>Oinetako lesio ohikoenak ez dira zanpatzeagatik, ebakitzeagatik edo urratzeagatik gertatzen. Hortaz?<strong> Oinetan min hartzen dugu, batik bat, irrist egiten dugulako;<\/strong> eta irrist egiten dugu ez dugulako oinetako irristagaitzik erabiltzen. Horrela gertatzen dira zaintiratuak eta hausturak. Eta lesio horiek berdin-berdin eragiten die, esaterako, dendariei (zutik ordu asko ematen dituztelako) zein eraikuntzako langileei, baldin eta oinetakoek marruskadura-faktore handiko kautxuzko zolak edo zola sintetikoak ez badituzte.<\/p>\n<p>Meatzaritzan, metalurgian eta kimikan, adibidez, bota egokiak erabiliz gero, <strong>erredura kimikoak gertatzeko eta metalurtuen edo beste material batzuen zipriztinek kalte egiteko arriskua gutxitu daiteke<\/strong>. Eraikuntzan edo elektrizitatearekin lan egiten duten langileen <strong>bizia ere salba dezakete<\/strong>. Horientzat jositako, itsatsitako edo oso ongi bulkanizatutako botak dira egokienak, eroankortasuna handitzen duten metalezko elementurik gabeak. <strong>Elektrizitate estatikoa<\/strong> dagoen lekuetan, oinetakoek kanpoko kautxuzko zola eduki behar dute, kargak kanporatzea errazteko.<\/p>\n<p><strong>Lana edozein dela, ongi ibiltzeko oso garrantzitsua da oinetako egokiak aukeratzea.<\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Izan ere, gure euskarriak eta eskura ditugun garraiobide merkeenak dira. Beraz, ezinbestekoa da oinak zaintzea&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":276,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[192,191,193,77,190,43,189],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/277"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=277"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/277\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/276"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=277"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=277"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=277"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}