{"id":2840,"date":"2021-12-19T10:10:01","date_gmt":"2021-12-19T09:10:01","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=2840"},"modified":"2021-12-16T13:40:14","modified_gmt":"2021-12-16T12:40:14","slug":"ba-al-zenekien-zure-prebentzio-kultura-neurtzeko-metodologia-desberdinak-existitzen-direla","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-zure-prebentzio-kultura-neurtzeko-metodologia-desberdinak-existitzen-direla\/","title":{"rendered":"Ba al zenekien zure prebentzio kultura neurtzeko metodologia desberdinak existitzen direla?"},"content":{"rendered":"<p><strong>Prebentzio kulturaren <\/strong>kontzeptua Txernovyleko istripuaren ondorioz sortu zen, 1986. urtean, <strong>Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren<\/strong> (IAEA) eskutik. Honela definitu zuen: erakundearen eta bertako banakakoen ezaugarri eta jarreren multzoa zeintzuk ziurtatzen duten, lehentasun nagusi gisa, planta nuklear baten segurtasunari dagozkion kontuek garrantziaren araberako justifikatutako arreta jasoko dutela.<\/p>\n<p>Bere aldetik, <strong>Segurtasun eta Osasuneko Britainia Handiko Batzordeak<\/strong> honela definitu zuen: banakako eta taldeko balio, jarrera, gaitasun eta portaera ereduen multzoa, zeinek segurtasunarekiko hartutako konpromisoa zehazten duen eta baita erakunde baten segurtasun eta osasun programen estiloa eta lehiakortasuna ere.<\/p>\n<p>Prebentzio kultura, alegia; langileen segurtasunari eta osasunari eragin dakiekeen <strong>balioak, sinesmenak, jarrerak eta praktikak<\/strong>, langileak dituen edozein erakundetan dagoen elementu bat da, bere neurria, eremua edo sektorea edozein izanda ere. \u00a0<a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/infografiak\/aldaketaren-kudeaketan-zu-nor-zara\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Bertako kide bakoitzaren ekarpenak<\/a> abiapuntu hartuta osatzen da eta erakundearen jarrera eta oinarrizko onarpenak aztertzeko eta erreferentzia sistema gisa erabiltzen da. <strong>Kontzeptu bizidun eta etengabe aldatzen ari den<\/strong> moduan hartu behar da, <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/enpresa-seguruak\/virginia-santamarta-cadinox-konpainiaren-lan-arriskuen-prebentzio-arloko-burua-hona-hemen-alderdi-nagusi-bat-segurtasuna-denon-artean-eta-denontzat-egitea-eta-lanari-datxekion-zerbait-izat\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">bertako kide desberdinen arteko elkarrekintzetatik<\/a> elikatzen baita eta horrenbestez, <strong>eboluzionatu<\/strong> egiten du.<\/p>\n<p><strong>Prebentzio kultura ezin denez zuzenean behatu<\/strong>, kontzeptu bat delako, ezin da modu kuantitatiboan neurtu. Hala ere, <strong>Dov Zohar<\/strong>-ek, <strong>prebentzio kulturaren munduko erreferentea, uste du prebentzio giroa erabil daitekeela prebentzio kultura nolabait neurtu ahal izateko<\/strong>. \u00a0Izan ere, prebentzio giroa eta istripu kopurua alderantziz uztartuz gero, egiaztatu daiteke prebentzio giroa hainbat eta hobea izan, istripuen kopurua gero eta txikiagoa izango dela.<\/p>\n<p>Hortaz, hura ebaluatzeko, egoerak, emaitzak, jarrera, eta adierazleak erreferentziatzat hartu behar dira. <strong>Zure enpresaren prebentzio kulturaren eboluzioa neurtzen<\/strong> eta bide zuzenetik zoazen ala ez ziurtatzen lagunduko dizuten hainbat <strong>metodologia<\/strong> desberdin existitzen dira.<\/p>\n<p>Alde batetik, <strong>Parker eta Hudson eboluzio ereduak<\/strong> daude. <strong>Parker eskaileraren<\/strong> ereduak bost eboluzio etapa ditu eta hura gorantz doa enpresaren prebentzio segurtasuna kudatzen doan heinean.<\/p>\n<p><strong>Hudson Prebentzio\u00a0 Boladak <\/strong>metodologia 2007an aurkeztu zen eta eboluzio faseak hiruetara murrizten ditu. Prebentzio bolada moduan aurkezten ditu. Horiek segurtasun handiagoa hartzen duten heinean, istripuen tasa jaisten doa.<\/p>\n<p><strong>Vision Zero <\/strong>\u00a0ere erabil daiteke. Horren helburua erakundeetan prebentzio kultura bilatzea da <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/infografiak\/zero-ikusmenaren-urrezko-7-arauak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">urrezko 7 arau oinarri hartuta<\/a>. <strong>Gizarte Segurantzaren Nazioarteko Elkartearen<\/strong> (GSNE) munduko kanpaina bat da, zero istripuen, gaixotasunen eta laneko kalteen alde.<\/p>\n<p>90eko hamarkadatik prebentzio kultura neurtzeko eredu ezagunenetariko bat <strong>Bradley de Dupont kurba<\/strong> da. Enpresa sektore desberdinetan sarritan erabiltzen den galdetegi bat da. Bertan konparazio emaitzak eskaintzen ditu hiru ardatzen inguruan garatutako 27 galdera oinarri hartuta: Buruzagitza, Enpresaren egitura eta Enpresaren jarduerak.<\/p>\n<p>Enpresa baten prebentzio egoera neurtzen laguntzen duen beste diagnostiko erreminta bat <strong>NOSACQ-50 Metodoa <\/strong>da. Galdetegi bat da, <strong>Nordic Occupational Safety Climate Questionnaire<\/strong>: bertan, 50 galderen bidez, 7 dimentsioetan egituratuta, erakundearen segurtasun giroko egoera eta bilakaera ebaluatzen ditu.<\/p>\n<p>Bestalde, Ramon Llull Unibertsitateko Institut Qu\u00edmic de Sarri\u00e0 erakundeak beste diagnostiko metodologia bat garatu zuen, <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/enpresa-seguruak\/jakin-badakigu-lan-segurtasun-eta-osasun-arloan-etengabeko-hobekuntzan-aurrera-egiteko-prebentzio-kudeaketaren-giza-arloan-aurrera-egin-behar-dela-izaskun-lizarraga-vicinay-sestaok\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">pertsonen jarreretan<\/a> eragina duten erakundeko faktoreei zuzenduta. <strong>GDS Metodoa <\/strong>da: prebentzio kultura neurtzen eta ebaluatzen du 5 parametrotan oinarrituta.<\/p>\n<p>Ikusi duzun bezala, zure enpresaren prebentzio egoera neurtzeko modu anitz existitzen dira. Zein etapan aurkitzen den jakiteak dagozkion doiketak egiten lagunduko dizu, prebentzio kultura eraginkorra eta enpresan erabat integratuta lortzeko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Prebentzio kulturaren kontzeptua Txernovyleko istripuaren ondorioz sortu zen, 1986. urtean, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren (IAEA)&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":2792,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[53],"tags":[113,1151,1152,459,77,637],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2840"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2840"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2840\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/2792"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2840"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2840"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2840"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}