{"id":2978,"date":"2022-02-22T05:39:45","date_gmt":"2022-02-22T04:39:45","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=2978"},"modified":"2022-03-08T13:19:22","modified_gmt":"2022-03-08T12:19:22","slug":"segurtasun-mozorroa-janztea-zaila-izan-daiteke-segurtasunez-mozorrotzea-ez-nolakoa-izan-behar-du-mozorro-seguru-batek%ef%bf%bc","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/segurtasun-mozorroa-janztea-zaila-izan-daiteke-segurtasunez-mozorrotzea-ez-nolakoa-izan-behar-du-mozorro-seguru-batek%ef%bf%bc\/","title":{"rendered":"Segurtasun-mozorroa janztea zaila izan daiteke, segurtasunez mozorrotzea ez. Nolakoa izan behar du mozorro seguru batek?\ufffc"},"content":{"rendered":"\r\n<p>Beharbada zalantza daukazu inauteri honetarako aukeratuko duzun mozorroaren gaiaz, baina inoiz baina errazago suertatuko zaizu <strong>mozorro seguru bat aukeratzea<\/strong>. Zergatik? Bada, behar dituzun <strong>jarraibide guztiak emango dizkizugulako,<\/strong> <strong>ahalik eta <\/strong><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/eskolara-itzultzea-nola-eraman-modu-seguruan-poltsak-motxilak-ea-soin-uhalak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\"><strong>modurik seguruenean<\/strong><\/a><strong> mozorrotu <\/strong>zaitezen. Nolakoa izan behar du mozorro seguru batek? Geuk esango dizugu!<\/p>\r\n\r\n\r\n\r\n<p>Aurten inoiz baino gogo handiagoa dugu inauteriez gozatzeko, baina, hala ere, ez dugu funtsezko gai bat alboratu behar: segurtasuna. Arreta jarri behar dugu zenbait <strong>prebentzio-neurritan<\/strong>. Horiek betez gero, jaiaz era seguruan gozatzeko moduko mozorroak aukeratu ahal izango ditugu.<\/p>\r\n\r\n\r\n\r\n<p>Mozorroek <strong>ez dute pertsonen segurtasuna arriskuan<\/strong> jarri behar, eta, beraz, zenbait <strong>baldintza bete<\/strong> behar dituzte. Salgai dauden produktu guztiek europar <strong>araudia<\/strong> bete beharra daukate, <strong>CE zigilua<\/strong> izatea barne; horrek bermatzen du mozorroak <strong>modu seguruan eginda daudela<\/strong>, eta material <strong>ez-arriskutsuak<\/strong> erabilita.<\/p>\r\n\r\n\r\n\r\n<p>Material ez hain iraunkorrekin edo txatalekin fabrikatu izana ez da segurua ez izateko arrazoia. Hori dela-eta, <strong>Europar Batasunaren CE marka<\/strong> (European Conformance) eduki behar dute, baina adi begiratu behar zaio zuzena dela egiaztatzeko, <strong>oso erraza baita imitaziozko zigiluarekin nahastea<\/strong>.<\/p>\r\n\r\n\r\n\r\n<p>Etiketek gaztelaniaz egon behar dute, eta <strong>produktuaren osaketa<\/strong> adierazi behar dute, baita <strong>garbitzeko eta kontserbatzeko gomendioak<\/strong> ere. Era berean, <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-ehun-eslingek-horiei-buruzko-informazio-guztia-eskaintzen-dizuten-etiketa-bat-dutela\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">etiketak<\/a> <strong>pieza txiki edo arriskutsurik dagoen ohartarazi<\/strong> behar du.<\/p>\r\n\r\n\r\n\r\n<p>Erosi baino lehen, <strong>arretaz irakurri behar dira etiketak<\/strong>, egiaztatzeko <strong>fabrikazio-materialek suaren kontrako erresistentzia<\/strong> dutela, astiro erretzen direla eta sukoiak ez direla, eta ez dutela bat-batean su hartzen bero-iturri bat ukitzean.<\/p>\r\n\r\n\r\n\r\n<p>Gainera, egiaztatu behar da mozorroak <strong>egokiak<\/strong> direla erabiliko dituenaren <strong>adinerako<\/strong>. <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/nola-ikasten-dute-haurrek-euren-burua-babesten\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\"><strong>Haurren<\/strong><\/a> kasuan, helduei dagokie mozorroek beharrezko segurtasun-baldintzak betetzen dituztela begiratzea.<\/p>\r\n\r\n\r\n\r\n<p><strong>Haurren mozorroek<\/strong> ez dute izan behar askatu daitekeen<strong> pieza txikirik <\/strong>(perlak, lentejuelak, bolatxoak&#8230;), irentsiz gero <strong>asfixia-arriskua<\/strong> dago eta.<\/p>\r\n\r\n\r\n\r\n<p>Halaber, adi egon behar da <strong>lokarridun txanoak<\/strong> dituzten mozorroei eta <strong>lepoaren inguruan sokak<\/strong> dituztenei, <strong>itotzeko arriskua saihesteko<\/strong>. Ez dira inola ere erabili behar modu finkoan josita ez dauden eta aska daitezkeen sokak, uhalak edo bestelako elementuak dituzten haur-mozorroak.<\/p>\r\n\r\n\r\n\r\n<p>Haur-mozorroak edo haren osagarrietako batek<strong> pilak <\/strong>baditu, irekitzeko nahitaez <strong>bihurkina <\/strong>edo beste tresnaren bat behar den gordeleku baten barruan <strong>babestuta egon behar dute<\/strong>, <strong>intoxikatzeko edo eztarria trabatzeko arriskua<\/strong> saihesteko.<\/p>\r\n\r\n\r\n\r\n<p><strong>Maskarei<\/strong> dagokienez, <strong>hobe da burua guztiz estaltzen ez dutenak erabiltzea<\/strong>, eta egiaztatu behar da <strong>arnasa hartzeko<\/strong> eta <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/nola-aireztatu-egoki-etxea\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">aireztatze<\/a> egokia ahalbidetzeko<strong> behar adina zulo<\/strong> dutela.<\/p>\r\n\r\n\r\n\r\n<p>Azkenik, maskararen ordez <strong>makillajea<\/strong> aukeratuz gero, haren<strong> osaketari eta iraungipen-datari begiratu <\/strong>behar zaie, <strong>azaleko erreakzio kaltegarriak eta alergiak<\/strong> <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/kosmetika-eta-segurtasuna-geure-etxean-edertasuna-ere-segurua-da-nola-egin-baldin-badakizu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">prebenitzeko<\/a>.<\/p>\r\n\r\n\r\n\r\n<p>Gomendio hauek betetzen badituzu, <strong>mozorro seguru<\/strong> batez mozorrotu ahal izango zara, eta jaiaz eta inauteriez gozatu ahal izango duzu, sustorik gabe. Horiek Halloweenerako uztea hobe, eta txantxetakoak bakarrik.<\/p>\r\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Beharbada zalantza daukazu inauteri honetarako aukeratuko duzun mozorroaren gaiaz, baina inoiz baina errazago suertatuko zaizu&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":2975,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[34],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2978"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2978"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2978\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/2975"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2978"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2978"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2978"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}