{"id":3033,"date":"2022-03-09T10:00:44","date_gmt":"2022-03-09T09:00:44","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=3033"},"modified":"2022-03-08T13:16:00","modified_gmt":"2022-03-08T12:16:00","slug":"ba-al-zenekien-laneko-arriskuen-prebentzioko-auditoretzak-hobetzeko-aukera-direla-beti","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-laneko-arriskuen-prebentzioko-auditoretzak-hobetzeko-aukera-direla-beti\/","title":{"rendered":"Ba al zenekien Laneko Arriskuen Prebentzioko auditoretzak hobetzeko aukera direla beti?"},"content":{"rendered":"<p>Auditoretzak lege-betekizun hutsa baino askoz gehiago dira. Kudeaketarako <strong>tresna<\/strong> dira, <strong>prebenitzeko balio dute <\/strong>eta enpresei <strong>hobetzen laguntzen diete<\/strong>. Batzuetan enpresentzat eurentzat ere ezezagunak diren gaiak ateratzen dituzte argitara, eta zuzeneko informazioa ematen dute, <strong>prebentzioaren alorrean hobekuntza lortzeko<\/strong> modu eraginkorrean laguntzen duena.<\/p>\n<p>Prebentzioaren esparruan <strong>eboluzionatu beharra dago beti<\/strong>, eta etengabe bilatu behar dira hobetzeko bide berriak. Auditoretzek hori lortzen laguntzen dute. Betiere, <strong>aldaketa onuragarriak ekartzen dizkiete<\/strong> enpresei eta erakundeei, <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/lap-buruzko-prestakuntza-ez-egitea\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">laneko arriskuen prebentzioa<\/a> kudeatzeari dagokionez.<\/p>\n<p>Egia da enpresak, batzuetan, aldaketen beldur izaten direla, eta, horregatik, auditoretzen aurrean uzkur jokatzen dutela, laguntza handirik eman gabe; batez ere, gauzak modu berean egiten urte asko daramatzatenek. Baina ez dute pentsatu behar<strong> LAPeko auditoretzak<\/strong> kalterako direnik. Aitzitik, <strong>positiboak<\/strong> dira; izan ere, <strong>lanabes erabilgarriak<\/strong> dira gauzak era egokiago batean egin daitezkeela ikasteko.<\/p>\n<p>Enpresek ez diete ikaraz aurre egin behar LAPeko auditoretzei, ezta emaitza negatiboak ekar ditzakeen fiskalizazio hutseko prozesutzat hartu ere. <strong>Akatsak aurkitzeko eta zuzentzeko aukera<\/strong> dela pentsatu behar dute. Auditoretza bakoitza aprobetxatu beharreko aukeratzat hartu behar dute, den-dena ezbaian jartzeko eta prozesuak hobetzeko moduaz hausnartzeko.<\/p>\n<p>Auditoretzek <strong>balioa eransten diete<\/strong> ikuskatutako enpresei. <strong>Enpresaren prebentzio kulturaren benetako egoera ezagutzen<\/strong> laguntzen dute, ongi egiten diren gauzak nabarmenduz, eta behar bezala egiten ez diren gauza garrantzitsuez ohartaraziz.<\/p>\n<p>Prebentzio sistema osoa <strong>xehe-xehe aztertzeaz<\/strong> gain, auditoretzek <strong>orientazio-funtzioa<\/strong> ere egiten dute, eta <strong>hobetzeko eta ebaluatzeko <\/strong>modua ere erakusten dute. Enpresa bakoitzak denboran nola eboluzionatzen duen, nola hobetzen den eta <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-zure-prebentzio-kultura-neurtzeko-metodologia-desberdinak-existitzen-direla\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>prebentzio kulturari<\/strong><\/a> dagokionez <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/infografiak\/prebentzio-kulturako-eskailerak-igotzen-parker-eskailera-eredua\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">aurrerapausoak nola egiten dituen<\/a> erakuts dezakete.<\/p>\n<p>Hori dela-eta, nahitaezkoa da auditoretzetan enpresek <strong>ahalik eta informaziorik egiazkoena<\/strong> ematea, errealitatearen islak emango baitu aukera desbideratzeez jabetzeko eta<strong> hobetzeko soluzioak eskaintzeko<\/strong>, langileek alferreko <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/infografiak\/poka-yoke-segurtasunerako-ere-balio-du\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">arriskurik<\/a> edo saihets zitekeen <strong>segurtasuneko eta\/edo osasuneko<\/strong> <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/maitemintzea-saihestezina-da-lan-istripuak-ordea-ez\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">gorabeherarik<\/a> izan ez dezaten.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Auditoretzak lege-betekizun hutsa baino askoz gehiago dira. Kudeaketarako tresna dira, prebenitzeko balio dute eta enpresei&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":2986,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[53],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3033"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3033"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3033\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/2986"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3033"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3033"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3033"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}