{"id":3035,"date":"2022-03-11T10:00:52","date_gmt":"2022-03-11T09:00:52","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=3035"},"modified":"2022-03-08T13:26:43","modified_gmt":"2022-03-08T12:26:43","slug":"sutea-izanez-gero-ebakuazioa-behar-bezala-egiteko-aholkuak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/sutea-izanez-gero-ebakuazioa-behar-bezala-egiteko-aholkuak\/","title":{"rendered":"Sutea izanez gero ebakuazioa behar bezala egiteko aholkuak"},"content":{"rendered":"<p>Pertsona asko izutu egiten dira<strong> larrialdi-egoeretan,<\/strong>eta zaila gertatzen zaie erabakiak hartzea. Beraz, oso garrantzitsua da<strong> lasai egoten<\/strong> saiatzea. Horretarako, lagungarria da <strong>aldez aurretik jakitea nola jokatu behar den<\/strong> horrelako egoeretan. Oraingoan sute batean nola jokatu behar den azalduko dugu, eta zer egin behar den eta zer ez esango dugu.<\/p>\n<p><strong>Zein da erreakzio egokia<\/strong> mota horretako egoera batean? Oso sinplea. <strong>Lehenik eta behin<\/strong>, eta hori da garrantzitsuena, <strong>geure segurtasuna eta gure inguruan dauden pertsonena bermatu behar dugu<\/strong>.<\/p>\n<p>Beharbada txantxa dirudi, pelikuletan entzun ohi den zerbait, baina funtsezkoa da <strong>lasai egotea<\/strong>. Beldurrak geldiarazi egin gaitzake. Aitzitik, erlaxatzen garenean <strong>erabakiak askoz azkarrago<\/strong> eta segurtasun handiagoz hartzeko gai gara. Urduritasunak jarrera arduragabeak eragin ditzake, eta hori ez dugu inola ere nahi.<\/p>\n<p>Bigarrenik, zeharo garrantzitsua da <strong>larrialdi-zerbitzuak lehenbailehen ohartaraztea<\/strong>. Suhiltzaileak ahalik eta arinen joango dira sua dagoen lekura, ezbeharra are larriagoa izatea galaraziko dute, eta pertsona guztiak babestuko dituzte.<\/p>\n<p>Baina ez da denborarik galdu behar. Profesionalen zain gauden bitartean, <strong>ahalik eta erarik ordenatuenean ebakuazioa egiten saiatu<\/strong> behar dugu. Gogoratu <strong>pertsonek dutela lehentasuna<\/strong>. Gai materialek bertan geratu behar dute, balio sentimental handia izan arren.<\/p>\n<p><strong>Kearekin kontuz ibili<\/strong> behar dugu, bereziki. Suteek eragindako kea <strong>biziki toxikoa <\/strong>da, eta, hortaz, hori ez arnasten saiatu behar dugu beti. Kea gorantz joaten da, eta, horrenbestez, asko egonez gero, makurtzea eta lau hankan mugitzea da onena.<\/p>\n<p><strong>Ketik babesteko<\/strong>, maskarak<strong> edo arropa<\/strong> erabili behar ditugu.<strong> Sudurra eta ahoa <\/strong>estali behar ditugu horiekin, kea arnastea saihesteko.<\/p>\n<p><strong>Gela batetik irten ezinik<\/strong> geratu bagara, kanpoan are arrisku handiagoa dagoelako, jarraibide hauek bete behar ditugu:<\/p>\n<ol>\n<li><strong>Ez saiatu<\/strong> gelatik<strong> irteten<\/strong>. Atea zabaltzen baduzu, suari oxigenoa eman diezaiokezu, eta garrak biziagotzea eta sua gelaren barrura sartzea eragin.<\/li>\n<li>Ahal izanez gero, <strong>zazpi bustiak jarri behar dira zirrikitu eta irekiduretan<\/strong>, kea sartzea eragozteko.<\/li>\n<li>Ahal bada, <strong>leihoak zabaldu<\/strong>, gela barruan gas toxikorik ez pilatzeko.<\/li>\n<\/ol>\n<p><strong>Suteen aurkako sistema <\/strong>bat edukitzeak nabarmen gutxitzen du kalte pertsonalak eta materialak jasateko arriskua.<\/p>\n<p>Aurrea har dakieke mota honetako istripu eta egoerei, <strong>arriskua ekar dezaketen ohitura eta jarrerak<\/strong> saihestuz. Batez ere, <strong>kontuz ibili piztutako kandelekin<\/strong> eta ez utzi<strong> material sukoirik <\/strong>sukalde, tximinia, barbakoa eta abarren inguruan. Babestu zeure burua, eta babestu zure hurkoak!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Pertsona asko izutu egiten dira larrialdi-egoeretan,eta zaila gertatzen zaie erabakiak hartzea. Beraz, oso garrantzitsua da&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":2780,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[34],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3035"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3035"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3035\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/2780"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3035"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3035"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3035"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}