{"id":3037,"date":"2022-03-14T10:00:30","date_gmt":"2022-03-14T09:00:30","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=3037"},"modified":"2022-03-08T13:42:07","modified_gmt":"2022-03-08T12:42:07","slug":"ba-al-dakizu-mugimenduak-errepikatzeagatik-sortutako-lesioak-saihets-daitezkeela","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-dakizu-mugimenduak-errepikatzeagatik-sortutako-lesioak-saihets-daitezkeela\/","title":{"rendered":"Ba al dakizu mugimenduak errepikatzeagatik sortutako lesioak saihets daitezkeela?"},"content":{"rendered":"<p>Lanpostu askotan, langileek mugimenduak errepikatu behar dituzte beren egitekoetan. Normalean, <strong>muskulu-talde txikien mugimendu azkarrak <\/strong>dira; <strong>jarrera behartuetan<\/strong> egotearen eta muskuluak ez indarberritzearen ondoriozko <strong>ahaleginei <\/strong>gehituta, osasun-arazo handiak sor ditzakete.<\/p>\n<p>Mugimendu errepikakor horiek <strong>behin eta berriz <\/strong>egiten direnez, denboraz <strong>nahasmendu muskuloeskeletikoak<\/strong> sortzen dira <strong>goiko gorputz-adarretan<\/strong>, eta horiek eragina dute muskuluetan, tendoietan, hezur-eskeletoan, kartilagoetan, lotailuetan, nerbioetan, eta odol-hodietan ere bai. Hala, gutxika-gutxika, arazoak iristen dira: <strong>tendinitisa<\/strong>, <strong>peritendinitisa, tenosinobitisa, epikondilitisa, epitrokleitisa, mialgiak eta karpoko kanalaren sindromea edo kanal erradialarena<\/strong>, besteak beste.<\/p>\n<p>Baina, ba al dakizu mugimendu errepikakorrek eragindako lesioak <strong>saihestu<\/strong>, edo, behintzat, murriztu daitezkeela, <strong>prebentzioko zenbait aholkuri<\/strong> jaramon eginez? Guk azalduko dizugu nola:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Zereginak txandakatuz<\/strong>. Lanaren antolamenduak aukera eman behar du langileek txandaka jarduteko, mugimendu fisiko desberdinak behar dituzten lanpostuetan.<\/li>\n<li><strong>Lana<\/strong> ahal den neurrian <strong>mekanizatuz<\/strong>. Era guztietako <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/ezagutu-eta-egiaztatu-zure-esku-erremintak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">tresnak<\/a> erabili behar dira, lan mota bakoitzerako egokiak eta mugimendu errepikakorrak gutxitzen laguntzen dutenak. Esate baterako, bihurkin elektrikoak, edo muskuluekin ahalegin handiak egitea eragozten duten lanabes mekanikoak.<\/li>\n<li><strong>Indarraren erabilpena banatuz.<\/strong> Muskulu-taldeek egin behar duten ahalegina banatzea da gakoa, beti berdinak gainkargatzea saihesteko. Lana bi eskuekin egitea da modu bat, adibidez.<\/li>\n<li><strong>Lanpostuak ergonomikoki diseinatuz.<\/strong> Lanpostu bakoitzean artikulazioak giltzadura-tarte erosoan egon ahal izateko, eta materialak, berriz, eskueran, langile bakoitzaren ezaugarri pertsonalei egokitzen zaien distantziara.<\/li>\n<li><strong>Aldiro etenaldiak eginez.<\/strong> Behar besteko atsedenaldiak eman behar dira, gainkargatutako muskuluak modu egokian indarberritu ahal izateko. <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/praktikatu-atseden-aktiboak-zure-lanean\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Etenaldiak<\/a> beharrezkoak dira, tentsioak askatzeko eta muskuluak lasaitzeko.<\/li>\n<li><strong>Jarrera-ohitura egokiak izanez.<\/strong> Langileak trebatu eta kontzientziatu behar dira lesioak eragozten dituzten jarrera-ohiturei eta jokabide egokiei dagokienez. Esaterako, ez da lanik egin behar besoak sorbalden gainean daudela, edo eskumuturrak <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/lo-egiteko-eta-atsedena-hobeto-hartzeko-jarrera-hoberenak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">jarrera<\/a> behartuetan okertuz. Ahal den neurrian, eskuak besaurrearekin lerrokatuta egon behar du, bizkarrari zuzen eutsi behar zaio, eta sorbaldek atseden-jarreran egon behar dute.<\/li>\n<li>Lanpostu bakoitzaren <strong>arrisku espezifikoei<\/strong> eta horiek gutxitzeko <strong>prebentzio-neurriei<\/strong> buruzko informazioa emanez.<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Aldiro mediku-azterketetara joanez<\/strong>. Horretarako, <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-osasuna-zaintzea-azterketa-medikoak-egitea-baino-zerbait-gehiago-dela\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">zainketa medikoa<\/a> egin behar da, eta segimendua egin behar zaie beren lanaldi osoan, edo haren zati batean, muskuluen gainkarga dakarten zeregin errepikakorrak dituzten langileei.<\/li>\n<\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Lanpostu askotan, langileek mugimenduak errepikatu behar dituzte beren egitekoetan. Normalean, muskulu-talde txikien mugimendu azkarrak dira;&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":3014,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[53],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3037"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3037"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3037\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3014"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3037"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3037"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3037"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}