{"id":3046,"date":"2022-03-18T10:00:54","date_gmt":"2022-03-18T09:00:54","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=3046"},"modified":"2022-03-08T13:58:35","modified_gmt":"2022-03-08T12:58:35","slug":"izotz-gainean-irrist-egin-nahi-ez-baduzu-neguan-zuhurtzia-handiz-gidatu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/izotz-gainean-irrist-egin-nahi-ez-baduzu-neguan-zuhurtzia-handiz-gidatu\/","title":{"rendered":"Izotz gainean irrist egin nahi ez baduzu, neguan zuhurtzia handiz gidatu"},"content":{"rendered":"<p>Zein ederra den negua, eta etxeko leihotik elurra ikustea, ezta? Baina kanpora irten, eta, batez ere, <strong>autoa hartu <\/strong>behar dugunean, oso bestelakoak dira kontuak. Izan ere, <strong>elurra<\/strong> eta <strong>izotza<\/strong> kaleetan daude, zorigaiztoko hutsegite baten zain, autoa <strong>irristarazteko<\/strong> eta <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/elefante-efektuak-eta-gidatzerakoan-sortzen-dituen-arazoak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>bolantearen<\/strong><\/a> kontrola galarazteko, eta gure kotxea patinatzaile artistiko moduko bat bihurtzeko, izotz-pista baten gainean kontrolik gabeko piruetak eginez.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/elurretan-edo-izotzean-ibiltzeko-gai-zara-segurtasunez-nola-egin-irakatsiko-dizugu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Elurra eta izotza<\/a> dira klima-fenomenorik arriskutsuenak, baina, horiek ez ezik, <strong>euriak<\/strong> ere arazo asko sor ditzake neguan, eta <strong>istripu<\/strong> ugari eragin. <strong>Euria oso bizia<\/strong> bada, ura asfaltoaren gainean pilatzen da, eta arriskua dago pneumatikoek haren gainean irristatu eta <strong>aquaplaning<\/strong> egiteko.<\/p>\n<p>Fenomeno atmosferiko horietako batengatik istripurik ez izateko, neguan gidatzean <strong>zuhurtzia handiz jokatu<\/strong> behar dugu, eta kontuan izan behar ditugu lagungarri izan daitezkeen zenbait <strong>gomendio<\/strong>. Ezagutu nahi dituzu? Geuk azalduko dizkizugu!<\/p>\n<p>Hauek dira euri, elur eta\/edo izotzarekin <strong>modu seguruan gidatzen <\/strong>lagunduko dizuten <strong>aholku orokorretako<\/strong> batzuk:<\/p>\n<ul>\n<li>Lehenik, gidatzen hasi aurretik autoaren gaineko <strong>elurra kendu<\/strong>, baita <strong>haizetakoan<\/strong> eta ispiluetan dagoen<strong> izotza<\/strong> ere, ongi ikustea galaraz ez dezaten. Arriskutsua da autoaren gainean elurra dagoela gidatzea, askatu eta beste ibilgailu batzuen gainera eror daiteke eta.<\/li>\n<li><strong>Kendu lausoa <\/strong>leihatila guztien <strong>kristalei<\/strong>. Ezin da gidatu guztiz ongi ikusten ez badugu.<\/li>\n<li>Saiatu zaitez <strong>erregai-tanga<\/strong> beti <strong>beteta <\/strong>edukitzen, eta bota <strong>izotzaren kontrako likidoa haizetako-garbigailuan<\/strong>. Haizetako-garbigailuek egoera onean egon behar dute, euri bizia izatekotan ongi ikusten lagunduko digute eta.<\/li>\n<li>Baldintza atmosferiko kaskarrek itsasgarritasuna gutxitzen dute. Horregatik, <strong>pneumatikoek egoera ezin hobean <\/strong>egon behar dute, eta <strong>presio egokia<\/strong> eta ohi baino <strong>arrasto<\/strong> sakonagoa izan behar dute.<\/li>\n<li>Ziurtatu<strong> balaztak behar bezala<\/strong> Egiaztatu <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-balaztak-beroa-jasaten-duten-materialez-eginak-daudela\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">balazten<\/a> pastillen, diskoen eta likidoaren egora.<\/li>\n<li>Autoa hartu aurretik, <strong>begiratu eguraldiaren eta trafikoaren iragarpena<\/strong>. <strong>Denbora sobera<\/strong> duzula abiatu zaitez, ibilbidea presarik gabe egin ahal izateko, edo behar izanez gero aldatu ahal izateko.<\/li>\n<li>Saia zaitez <strong>errepide nagusietatik ibiltzen<\/strong>, garbiago egongo dira-eta, elurra eta izotza kenduta.<\/li>\n<li><strong>Gutxitu zirkulazio-abiadura<\/strong>, eta <strong>maniobrak emeki egin<\/strong>, bat-batean azeleratu, balaztatu eta bolante-kolperik egin gabe.<\/li>\n<li><strong>Kontuz azeleratu<\/strong>, eta abiadura-kaxa zuhurtziaz erabili. <strong>Bira-kopuru baxuarekin<\/strong> gidatu, eta azkar aldatu martxa luzeagoetara.<\/li>\n<li>Frenatzeko, <strong>autoaren motorra erabili<\/strong>, martxak gutxitu, eta <strong>balazta emeki zapaldu<\/strong>.<\/li>\n<li>Segurtasun-tartea handitu. Lurra bustita badago, edo izotza edo elurra badaude, ibilgailuek denbora luzeagoa behar dute gelditzeko. Gomendatutakoa baino hamar aldiz tarte handiagoa utzi.<\/li>\n<li>Errepide gainean <strong>gatzik ez badago<\/strong>, <strong>saiatu zaitez<\/strong> beste ibilgailuek utzitako <strong>ildoetatik ez gidatzen<\/strong>. Trinkotutako elurra arriskutsuagoa da elur jausi berria baino, izoztu egiten da eta.<\/li>\n<li><strong>Autoa irristatzen hasten bada, ez frenatu indarrez.<\/strong> Egon lasai, ondo oratu bolantea eskuekin, eta emeki gidatu. Askatu azeleragailua, eta mantendu gurpilak zuk joan nahi duzun norabidean.<\/li>\n<li><strong>Argi laburrak piztuta dituzula gidatu.<\/strong> 100 metrotik beherako distantzian ikusgarritasuna murriztuz gero, piztu lainotako argiak, baina ikusgarritasuna hobetu bezain laster itzal itzazu.<\/li>\n<\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zein ederra den negua, eta etxeko leihotik elurra ikustea, ezta? Baina kanpora irten, eta, batez&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":3045,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[34],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3046"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3046"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3046\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3045"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3046"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3046"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3046"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}