{"id":3069,"date":"2022-03-25T10:00:56","date_gmt":"2022-03-25T09:00:56","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=3069"},"modified":"2022-03-24T13:29:22","modified_gmt":"2022-03-24T12:29:22","slug":"ba-al-zenekien-bihotzekoak-detektatu-daitezkeela-erloju-adimendun-batekin","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-bihotzekoak-detektatu-daitezkeela-erloju-adimendun-batekin\/","title":{"rendered":"Ba al zenekien bihotzekoak detektatu daitezkeela erloju adimendun batekin?"},"content":{"rendered":"<p>Teknologiaren eboluzioak <strong>aurrerapen iraultzaileak<\/strong> ekartzen ditu egunero, arlo eta maila guztietan. Baita <strong>osasunarenean<\/strong> ere, jakina. Behiala <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/osasuna-kontrolatzeko-kamiseta-adimenduak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">kamiseta adimendunei<\/a> buruz hitz egin genuen, eta gaurkoan, berriz, ordulari adimendunak izango ditugu hizpide, <strong>smartwatch<\/strong> direlakoak. Gero eta pertsona gehiagok daramate horrelako bat eskumuturrean, eta gero eta funtzio gehiago dituzte mota horretako erlojuek, <strong>osasunaren prebentzioari<\/strong> dagokionez.<\/p>\n<p>Gailu adimendun horiei erantsi zaizkien azken aplikazioak <strong>gure eguneroko jarduera monitorizatzeko gai dira<\/strong>: <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/bazenekien-zure-bihotzari-ibiltzea-izugarri-gustatzen-zaiola\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">zenbat urrats egiten dugun<\/a>, zenbat denbora <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/zer-gertatzen-zaio-zure-gorputzari-egun-osoa-eserita-ematen-baduzu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ematen dugun eserita<\/a>, zenbat kaloria erretzen dugun, gure <strong>bihotz-maiztasuna<\/strong>\u2026<\/p>\n<p>Izan ere, erloju horietako asko bihotzeko gaitzak hauteman ahal izateko diseinatu dira, eta <strong>elektrokardiograma batek bezain fidagarritasun handiz detekta dezakete bihotzeko infartu bat<\/strong>. Madrildar kardiologo batek deskubritu du, <strong>Miguel \u00c1ngel Cobos doktoreak<\/strong>.<\/p>\n<p>Cobos doktoreak dioenez, <strong>ordulari adimendunarekin hiru neurketa<\/strong> egitea aski da, lortutako <strong>emaitza<\/strong> elektrokardiografo konbentzional batekin lortuko litzatekeenaren<strong> ia-ia berdina <\/strong>izateko.<\/p>\n<p>Neurketak egiteko,<strong> lehenbizi<\/strong>, erlojua <strong>ezkerreko eskumuturrean<\/strong> jarri behar da.<strong> Ondoren<\/strong>, <strong>hanka baten gainean <\/strong>ipini behar da, goialdetik behealdera doan informazioa lortzeko. <strong>Eta, azkenik, bularraren gainean<\/strong> jarri behar da,<strong> bularrezurraren<\/strong> ezkerreko ertzean, saihetsekiko lotunean, bihotz-jardueraren atzetik aurrerako datuak lortzeko.<\/p>\n<p>Ezinbestekoa da erlojuak<strong> azala ukitzea zuzenean<\/strong>, daraman sentsoreak zehatz neurtu ahal izateko bihotzaren jarduera elektrikoa.<\/p>\n<p>Erlojuak <strong>telefono mugikorrera<\/strong> bidaltzen ditu <strong>datuak<\/strong>, eta han <strong>geratzen dira erregistratuta<\/strong>, ondoren <strong>medikuari erakutsi <\/strong>ahal izateko. Datuak oso <strong>fidagarriak<\/strong> dira,<strong> berehalakoak dira eta<\/strong>. Mina edo bihotzaren anormaltasunen bat nabarituz gero, smartwatchek duten teknologia hori erabiltzeak \u201cdiagnostikorako balio izugarria du, 24 edo 48 ordu geroago egindako elektrokardiograma batek ez duena\u201d, azaldu du deskubrimendua egin duen kardiologoak.<\/p>\n<p><strong>Espainiako Kardiologia Elkartearen<\/strong> ustez, era horretako <em>gadget<\/em>ak baliagarriak dira <strong>bihotzeko arazoak goiz hautemateko<\/strong>. Izan ere, halako gailuek aukera ematen dute etengabeko detekzioa egiteko, eta, hartara,<strong> arritmiak detektatzeko<\/strong> probabilitatea handiagoa da.<\/p>\n<p>Areago, erloju adimentsuek <strong>bizia salba<\/strong> diezagukete. Halaxe gertatu zen hipertentsio arteriala duen <strong>Nerd Pai<\/strong> brasildar publizistaren kasuan: <strong>ordulari adimendunak adierazi zion<\/strong> arazoren bat zuela bihotzean. Bere smartwatcha soinuak eta mezuak igortzen hasi zen, pultsazio gehiegi zuela ohartarazteko. Ospitalera joan zenean, berak uste zuena baieztatu zioten: <strong>takikardia <\/strong>zuen.<\/p>\n<p>Seguruenik, <strong>etorkizunean,<\/strong> <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekienmedikuek-sortutetako-playlist-bat-dagoela-bihotzeko-bati-aurre-egiteko\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">bihotzekoak<\/a> saihesteko, erregistratutako datuak interpreta ditzakeen profesional bati azkar transmititzeko modua egongo da, edo, agian, erloju adimendunak eurak izango dira gai datuok <strong>interpretatzeko<\/strong>, bihotzaren jardueraren datuei buruzko <strong>orientabidea emateko<\/strong>, eta, beharrezkoa balitz, erlojua daramanari berehala <strong>medikuarengana joan behar duela<\/strong> ohartarazteko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Teknologiaren eboluzioak aurrerapen iraultzaileak ekartzen ditu egunero, arlo eta maila guztietan. Baita osasunarenean ere, jakina&#8230;.<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":3018,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[53],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3069"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3069"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3069\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3018"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3069"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3069"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3069"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}