{"id":3081,"date":"2022-04-12T10:25:42","date_gmt":"2022-04-12T08:25:42","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=3081"},"modified":"2022-04-12T10:25:42","modified_gmt":"2022-04-12T08:25:42","slug":"gizakion-jokabidea-laneko-arriskuen-aurrean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/gizakion-jokabidea-laneko-arriskuen-aurrean\/","title":{"rendered":"Gizakion jokabidea laneko arriskuen aurrean"},"content":{"rendered":"<p>Laneko istripuak arrazoi askorengatik gertatzen dira, eta arrazoi horiek elkarrekin lotuta daude. Haien jatorrian, <strong>arrazoi teknikoak<\/strong> ez ezik, <strong>giza jokabidearekin zerikusia duten arrazoiak<\/strong> ere badaude. Prebentzioaren alorrean, arrazoi teknikoak landu ohi dira gehiago, zuzentzeko eta konpontzeko errazagoak baitira, eta ez hainbeste giza faktoreak, lantzeko askoz konplexuagoak. Haatik, prebentzioaren benetako kultura lortzeko <strong>giza faktoreak<\/strong> jorratu eta sakondu behar dira.<\/p>\n<p><strong>Gizakien jokabideak laneko istripuen sorreran duen eraginaz <\/strong>asko hitz egin da, eta asko aztertu da. Oso gai konplexua da, eta haren inguruko iritziak desberdinak dira, baita giza jokabidea zer den definitzeko garaian ere; hala, gaiari buruz egindako azterlanetan ez dago erabateko adostasunik.<\/p>\n<p><strong>Azterlan batzuek diote <\/strong>istripuen <strong>%\u00a090ean<\/strong> giza jokabidea ezinbesteko arrazoia dela, eta hori gabe istripua ez zatekeela gertatuko. <strong>Beste azterlan batzuek,<\/strong> berriz, <strong>%\u00a050 eta %\u00a036 arteko balioa egozten diote<\/strong> giza jokabideari.<\/p>\n<p>Laneko istripuen sorrera azaltzen saiatzen diren <strong>teoriek<\/strong> eboluzionatu egin dute. Lehenbiziko ereduak \u2013<strong>Heinrichen domino-efektuaren teoria<\/strong>, adibidez\u2013 oinarrizkoegiak ziren. Izan ere, horien arabera, faktore kausalen kate-erreakzio batek sortzen du istripua, eta kausa horietako bat desagertuz gero, istripua saihesten da. Baina teoria horren garapenean ez da kontuan hartzen erakundea osatzen duten gizabanako guztien jokabidea.<\/p>\n<p>Eta <strong>giza faktorea<\/strong> da laneko istripuak zuzenean eragiten dituzten jokabide edo <strong>ekintza ez-seguruen jatorria<\/strong>. Azkeneko Lan Baldintzen Inkesta Nazionalean, istripu bat jasandako langileek esan zuten hauek izan zirela horren <strong>arrazoi nagusiak<\/strong>: distrakzioak, deskuiduak, errakuntzak edo arreta falta (%\u00a023); ondoren, behartutako jarrerak (%\u00a018), eta karga astunak altxatzea edo mugitzea (%\u00a016,6).<\/p>\n<p><strong>Giza faktoreekin zerikusia duten beste arrazoien<\/strong> artean, honako hauek aipatu zituzten: produktu edo substantzia kimikoak edo material arriskutsuak modu desegokian erabiltzea (%\u00a02,9); egin beharreko lanerako kualifikazio edo eskarmentu nahikorik ez izatea (%\u00a00,5); eta laneko jarraibideak ez betetzea (%\u00a00,3).<\/p>\n<p>Izan ere, istripuak prebenitzeko garaian, oso kontuan hartu behartu dira garrantzi handiko zenbait <strong>alderdi <\/strong><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurmania-eu\/arrisku-psikosozialak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>psikosozial<\/strong><\/a>: jarrerak, ohiturak, arriskuaren pertzepzioa eta haren gaineko kontrolaren pertzepzioa, kanpoko eragileek laneko arriskuei buruz emandako azalpenak, enpresaren jokamoldearekiko asebetetzea&#8230;<\/p>\n<p>Era berean, ezin da baztertu laneko osasunaren izaera psikosoziala, ongizate fisiko, mental eta sozialeko egoera bat baita.<\/p>\n<p>Bada segurtasuna ulertzeko modu bat, <strong>prebentzioari aplikatutako etengabeko hobekuntzaren<\/strong> alde egiten duena, eta langileen <strong>jokaera ez-seguruak gutxitzen<\/strong> saiatzen dena, horiek baitira istripu askoren jatorria.<\/p>\n<p>Jokabidean oinarritutako segurtasun-molde horrek <strong>langileen <\/strong><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/infografias\/7-refranes-la-conducta-segura\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>jokaera<\/strong><\/a><strong> aldatzeko<\/strong> lan egiten du. Jokaera ez-seguruak desagertuta, istripu-kopurua gutxitzen baita.<\/p>\n<p>Langileak <strong>behatuz<\/strong> beren funtzioak betetzen ari direla, jokaera ez-seguruak eta jokaera seguruak atzematen dira. Jokaera ez-seguruak detektatu ondoren, lan egin behar da <strong>arrisku-jokabide horiek desagerrarazteko<\/strong> eta <strong>jokabide seguruen errepikapena sustatzeko<\/strong>, errefortzu positiboaren bidez.<\/p>\n<p><strong>Beste lan-molde seguruago batzuk<\/strong> izateko, <strong>enpresako langile guztiak tartean<\/strong> izan behar dira. Jokabidea aldatzea <strong>enpresako kide guztiei<\/strong> dagokie, baita ikuskatzaileei eta zuzendariei ere.<\/p>\n<p>Izan ere, langile bakoitzak <strong>banakako konpromisoaren<\/strong> eta <strong>segurtasunarenganako erantzukizunaren<\/strong> zentzua edukitzea da bide bakarra segurtasunaren benetako <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/infografiak\/prebentzio-kulturaren-koktela-osatzen-duten-10-osagaiak-nahastu-eta-eragin\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>prebentzio-kultura<\/strong><\/a> lortzeko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Laneko istripuak arrazoi askorengatik gertatzen dira, eta arrazoi horiek elkarrekin lotuta daude. Haien jatorrian, arrazoi&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":3080,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3081"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3081"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3081\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3080"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3081"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3081"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3081"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}