{"id":3083,"date":"2022-04-15T10:00:22","date_gmt":"2022-04-15T08:00:22","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=3083"},"modified":"2022-04-13T14:04:56","modified_gmt":"2022-04-13T12:04:56","slug":"kontuz-zuhaitza-erne-ibili-baso-lanen-arrisku-handienekin","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/kontuz-zuhaitza-erne-ibili-baso-lanen-arrisku-handienekin\/","title":{"rendered":"Kontuz! Zuhaitza! Erne ibili baso-lanen arrisku handienekin"},"content":{"rendered":"<p>Baso-jarduerek ezaugarri bereziak dituzte, eta, horien ondorioz, ezbeharrak gerta daitezke. Ezaugarri horietako batzuk dira lanak beti aire zabalean egitea, batzuetan oso malkartsuak diren eremu naturaletan, eta makina eta lan-ekipamendu arriskutsuak erabiliz.<\/p>\n<p>Hainbat jarduera daude <strong>baso-lanen <\/strong>barruan: landatzea, basoberritzea, baliabide naturalak \u2013egur egitekoak eta bestelakoak\u2013 mantentzea eta baliatzea, baita basoko eremuan suteak itzaltzea ere.<\/p>\n<p>Jarduera guztiak kanpo-ingurune naturaletan egiten dira, normalean orografia latza duten mendi-eremuetan (aldapak, lurzoru labainkorrak, lokatzez beteak edo malkartsuak, sasitza trinkoak&#8230;), eta, gainera, <strong>eremu zabalean aritzearen ondorioz, eguraldiaren menpe<\/strong>, batzuetan <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/muturreko-tenperaturen-arriskuak-zer-gertatzen-zaio-zure-gorputzari-muturreko-hotza-egiten-duenean\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">muturreko<\/a> egoeran (hotza, euria, haizea, elurra, ekaitzak, eguzkipean egotea, beroa\u2026).<\/p>\n<p>Arrisku natural horiez gain, kontuan hartu behar dira <strong>zenbait makina eta tresna erabiltzeari<\/strong> lotutakoak: motozerrak, esku-motosegak, zizailak, ezpal-makinak, prozesatzaileak&#8230; Izan ere, tresna horiek beharrezkoak dira lan batzuetarako: zuhaitzak moztea, adarrak kentzea, enborrak bildu eta garraiatzea, hesiak altxatzea, sasitza kentzea&#8230;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/segurtasuna-baso-lanetan\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Baso-lanetan<\/a> <strong>askotariko arriskuak daude<\/strong>, eta, ondorioz, ezbeharrak hamaika modutan sor daitezke. Hauek dira <strong>arriskurik handienak<\/strong> sektore honetako langileentzat:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>zanpaketak<\/strong>, makinak iraultzeagatik edo luiziengatik,<\/li>\n<li>objektuen aurkako <strong>kolpeak eta talkak<\/strong>, edo animaliek eragindakoak,<\/li>\n<li>manipulatutako <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/arriskuak-makurtutako-edo-manipulatutako-objektuak-erortzeagatik\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>objektuen erorketak<\/strong><\/a>, eta laban edo estropezu egiteagatik<strong> maila berean gertatutako erorketak<\/strong>; horien ondorioz, traumatismoak eta lesioak gerta daitezke<\/li>\n<li><strong>maila batetik besterako erorketak<\/strong>: makina edo plataformetatik, garabietatik, amildegietatik, eta\/edo <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/infografiak\/heldu-ondo-altueran-garatutako-aldi-baterako-lanetarako-ainguraketa-gailuak-eta-sistemak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">altueran egindako lanengatik<\/a><\/li>\n<li><strong>ziztadak eta ebaketak<\/strong>, inguruko elementuekin edo objektu eta lanabesekin; zauriak eta\/edo anputazioak eragin ditzakete<\/li>\n<li>makina hidraulikoek<strong> jaurtitako partikulak, puskak, objektuak eta\/edo presiopeko fluidoak<\/strong>; lesioak eragin ditzakete begietan eta\/edo azalean<\/li>\n<li>makinekin eta\/edo substantzia kaustiko eta korrosiboekiko kontaktu termikoen ondoriozko <strong>erredurak<\/strong><\/li>\n<li><strong>baso-suteak<\/strong>, edo produktuen eta\/edo makinen suteak edo <strong>leherketak<\/strong><\/li>\n<li><strong>arrisku elektrikoak<\/strong>, aireko kableak ukitzeagatik edo tximistak jausteagatik<\/li>\n<li>makinek, traktoreek, kamioiek, skidderrek&#8230; <strong>harrapatzea<\/strong><\/li>\n<li>hainbat motatako infekzio, alergia eta gaixotasunak, <strong>animaliekin<\/strong>, arkakusoekin, kaparrekin&#8230; <strong>harremanetan egoteagatik<\/strong>, eta\/edo agente biologikoen eraginpean egoteagatik (onddoak, birusak, bakterioak&#8230;)<\/li>\n<li><strong>agente kimikoen<\/strong> eraginpean egoteagatiko arriskuak<\/li>\n<li>arnas aparatuko gaixotasunak, <strong>gasak eta kea inhalatzeagatik<\/strong><\/li>\n<li><strong>zaratarekin, hautsarekin eta bibrazioekin<\/strong> lotutako arazoak (hipoakusia, nahasmendu muskulueskeletikoak eta\/edo neuromuskularrak, loaren nahasmenduak&#8230;)<\/li>\n<li><strong>bero-kolpeak <\/strong>eta <strong>eguzki-erradiazioaren eraginpean<\/strong> egotea; estres termikoa eta\/edo hipotermia, <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/muturreko-tenperaturetan-lan-egiteko-prebentzio-neurriak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>muturreko tenperaturen <\/strong><\/a><strong>eraginpean<\/strong> egoteagatik<\/li>\n<li><strong>arrisku ergonomikoak<\/strong>, gehiegizko esfortzuengatik, zama fisikoengatik, errepikatutako mugimenduengatik, jarrera behartuengatik&#8230;<\/li>\n<li><strong>arrisku psikosozialak<\/strong>, bakartuta edo txandaka lan egiteagatik, lan-egonkortasun faltagatik, jardunaldi luzeengatik&#8230;<\/li>\n<\/ul>\n<p>Arrisku horiek guztiak are okerragoak dira larrialdi-egoeretan, leku sakabanatu, urrun eta gaizki komunikatuetan lan egiten delako, eta horrek erreskateak eta ebakuazioak zailtzen dituelako.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Baso-jarduerek ezaugarri bereziak dituzte, eta, horien ondorioz, ezbeharrak gerta daitezke. Ezaugarri horietako batzuk dira lanak&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":3030,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3083"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3083"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3083\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3030"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3083"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3083"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3083"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}