{"id":3199,"date":"2022-07-19T12:41:19","date_gmt":"2022-07-19T10:41:19","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=3199"},"modified":"2022-07-19T12:41:19","modified_gmt":"2022-07-19T10:41:19","slug":"gune-konfinatu-batean-toki-eskasiaz-haratago-beti-dago-prebentziorako-tarte-bat-gune-konfinatuak-babesteko-neurri-orokorrak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/gune-konfinatu-batean-toki-eskasiaz-haratago-beti-dago-prebentziorako-tarte-bat-gune-konfinatuak-babesteko-neurri-orokorrak\/","title":{"rendered":"Gune konfinatu batean toki eskasiaz haratago beti dago prebentziorako tarte bat. Gune konfinatuak babesteko neurri orokorrak"},"content":{"rendered":"<p>Arestian aipatu izan dugunez, gune konfinatuak bere ezaugarriengatik bereziki <strong>arriskutsuak<\/strong> gertatzen diren <strong>lan-esparruak<\/strong> dira. Horregatik, alditan lan ezbeharrak gertatzen dira. Horien arteko askotan, istripuan gertatutakoa aztertu ondoren ondorioztatzen da ezbehar hori jazo dela <strong>prebentzio neurriak<\/strong> behar bezala aplikatu ez direlako.<\/p>\n<p>Beraz, gaurkoan nagusiki <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/gune-itxiak-nola-jardun-behar-dugu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">gune konfinatuetako<\/a> babes neurri orokorrak izango ditugu hizpide. Potentzialki arriskutsuak izan litezkeen <strong>egoeren prebentziora<\/strong> eta istripuak ekidingo lituzketen <strong>laneko metodo seguruak<\/strong> erabiltzera <strong>bideratutako<\/strong> neurri multzo bat.<\/p>\n<p>Gune konfinatuaren konfigurazioa eta horietan egiten diren <strong>behin-behineko lanak<\/strong> kontuan hartuta (garbiketa, konponketak, mantenua, ikuskapenak, etab.) ezinbestekoa da, orokorrean, <strong>prebentzio<\/strong> <strong>neurri berezi<\/strong> batzuk erabiltzea <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/gune-konfinatu-batean-mantenu-zereginak-bete-behar-badituzu-lehenik-eta-behin-bere-arriskuak-ezagutu-behar-dituzu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">arriskuak ezabatu edo murrizteko<\/a>.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Zeintzuk dira babes neurri orokor horiek?<\/strong><\/p>\n<p>&#8211; Zereginak betetzeko finkatuko diren <strong>lan prozedurak<\/strong> erabaki, arrisku bereziko faseak hala nola guneak <strong>idatziz<\/strong> zehaztuz, jardueraren garapenerako aldizka beharrezkoak diren etenaldiak eta atsedenaldiak xedatuz. Bestalde, erabiliko diren ekipoak, makinak eta erremintak barne hartu behar dira.<\/p>\n<p>&#8211;<a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurmania-eu\/konfinatutako-guneen-traidoreak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Gune konfinatuetara<\/a> sartzeko <strong>lan baimen<\/strong> bat eskatu eta horrela baimendu gabeko pertsonen sarrera ekidin, gune konfinatura sartzeko baldintzak seguruak direla bermatuz.<\/p>\n<p>&#8211; Ahal den orotan, lanak kanpotik garatu.<\/p>\n<p>&#8211; Atzeman diren arriskuetarako <strong>seinaleztapena<\/strong> jarri: arrisku kimikoaren, arrisku biologikoaren edo eztanda arriskuaren edo besteko baten seinalea.<\/p>\n<p>&#8211; Pertsona bat esleitu <strong>prebentzio funtzioak<\/strong> betetzeko, prebentzio neurriak eraginkorrak direla zaindu eta egiaztatzen duena.<\/p>\n<p>&#8211; Pertsona esleituak betiere <strong>zaintza kanpotik eta etengabe<\/strong> egin behar du. Gune konfinatuaren barruan langileak dauden bitartean ezin da bertatik aldendu.<\/p>\n<p>-Oinarrizkoa da <strong>etengabeko komunikazioa<\/strong> bai kanpotik eta bai barruko pertsona langileekin, konfinatutako langileen segurtasuna edo osasuna arriskuan jar lezakeen edonolako gertakari jazotzean informatu ahal izateko.<\/p>\n<p>&#8211; <strong>Berehalako hustuketa<\/strong> lehenengo alarma seinaleak atzeman bezain laster.<\/p>\n<p>&#8211; <strong>Salbamendu prozedura<\/strong> batean zehaztu egoerak zeinetan pertsona langileen hustuketa egin beharko den. Eta erabaki, erreskatearen kasuan, zaintzako langileek egingo duten edota ekipo espezializatuen eskutan jarriko den.<\/p>\n<p>&#8211; <strong>Erreskate jardueretan<\/strong> zeregin horietarako bereziki entrenatu diren langileak hautatuko dira.<\/p>\n<p>&#8211; <strong>Erreskate operazioak egiteko<\/strong> beharrezko <strong>material<\/strong> guztiarekin kontatu, bereziki, <strong>arnasketako ekipo autonomoekin<\/strong>, zein baldintza zailenetan erabiltzeko egokiak izango diren.<\/p>\n<p>&#8211; Beharrezkoa izaten bada, aurretiaz prestatu erreskatea bermatuko duen <strong>goratzeko ekipo<\/strong> bat. Ekipoak ekarriko ditu goratzeko tornua, hanketako finkapen teleskopikoaren kisketak, tripode osagarria, goratzeko kablea, eusteko mosketoia eta erorketen aurkako sistema.<\/p>\n<p>&#8211; Betiere eskura izan <strong>larrialdi zerbitzuetako telefono zenbakiak<\/strong>.<\/p>\n<p>-Aldizka <strong>erreskate eta larrialdi simulazioak<\/strong> garatu.<\/p>\n<p>&#8211; Derrigorrezko <strong>prestakuntza teorikoa eta praktikoa<\/strong> eman pertsona langileei lanari dagozkion arrisku, babes-neurri eta prozedura egokien gainean.<\/p>\n<p>&#8211; Langileen <strong>osasunari buruzko zaintza<\/strong> bat mantendu, esparru mota hauetarako balizko egoera biologiko bateraezinak edo patologia kontraindikatuak atzemateko lagungarria dena.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Arestian aipatu izan dugunez, gune konfinatuak bere ezaugarriengatik bereziki arriskutsuak gertatzen diren lan-esparruak dira. Horregatik,&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":3198,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3199"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3199"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3199\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3198"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3199"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3199"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3199"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}