{"id":3502,"date":"2023-01-03T10:00:41","date_gmt":"2023-01-03T09:00:41","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=3502"},"modified":"2023-01-02T17:54:32","modified_gmt":"2023-01-02T16:54:32","slug":"bazenekien-segurtasunaren-mundua-aldatu-duten-5-ehun-mota-daudela","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/bazenekien-segurtasunaren-mundua-aldatu-duten-5-ehun-mota-daudela\/","title":{"rendered":"Bazenekien segurtasunaren mundua aldatu duten 5 ehun mota daudela?"},"content":{"rendered":"<p>BBEak arriskuen prebentziorako oinarrizko erremintak dira. <strong>Ekipoa hauen helburua babestea<\/strong> da eta bere laneko zereginak betetzerakoan pertsona langilearen segurtasuna edota osasuna mehatxatu ahal izango luketen <strong>arrisku bat edo gehiago aurreikusten<\/strong> dituzte.<\/p>\n<p>Beraz, BBE horiek elaboratzeko erabilitako oinarrizko <strong>ehunak<\/strong> funtsezko elementuak bihurtzen dira <strong>babes eta segurtasun gorenenak bermatzeko<\/strong> orduan. Bazenekien ehun horiek 5 motatan katalogatzen direla. Zeintzuk diren eta babesten dituzten arriskuak azaltzen dizkizugu.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>1 &#8211; EBAKIEKIKO BABESA<\/strong><\/p>\n<p><strong>Ebakien aurkako ezaugarriei esker<\/strong>, beira, motozerra, laban edo bestelako erreminta zorrotzen bidez gertatutako ebakien aurrean babes mailarik gorenena eskatzen duten ehun mota batzuk daude. Polietileno batean oinarritutako ehun mota bat sortze aldera <strong>teknologikoki eratutako maila oso aurreratuko zuntza bat <\/strong>erabiltzen dute, altzairua baino 15 aldiz gogorragoa den pisu molekular ultra altua duena.<\/p>\n<p><strong>Hainbat babes maila<\/strong> eskaintzen dituzte, EN 388 eta UNE-EN ISO 13997:2000 araudien arabera. Beira manipulatzeko, botilatzeko, elikadurako, hondakinen kudeaketako, automobilgintza eta abarreko enpresetarako BBE arropa fabrikatzeko hautatuak izaten dira.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>2 &#8211; SUAREKIKO BABESA<\/strong><\/p>\n<p><strong>Suaren aurkako babesari<\/strong> dagokionez nazioarteko araudiekin ziurtatutako ehunak dira. <strong>Sugarra<\/strong> <strong>atzeratzeko ehunak dira<\/strong>, langileak bere lanaldian zehar suak eragindako balizko arrisku orotik babesten dituztenak. Konforta eta beroarekiko erresistentzia eskaintzen dute. BBE arroparen fabrikaziorako erabiltzen dira, suhiltzaileak, poliziak, militarrak, elektrizitate-, kimika-, petrolio-, gas-enpresak, etab. bezalako sektoretan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>3 &#8211; SUAREKIKO, ARKU ELEKTRIKOAREKIKO ETA KARGA ELEKTROESTATIKOAREKIKO BABESA<\/strong><\/p>\n<p>Ehun-sorta honek <strong>deskarga elektroestatikoak saihesten ditu<\/strong> bere zuntzen nahasketari esker, zeinek <strong>ehun antiestatikoak beste hainbat atzeratzaileekin<\/strong> konbinatzen dituen, erabiltzailea sutatik, arku elektrikoetatik hala nola arrisku elektroestatikoetatik babestu dadin BBE jantziak eskaintzeko, betiere konfort mailarik gorenena zainduz. Suhiltzaileak, poliziak, militarrak, elektrizitate-, kimika-, petrolio-, gas-enpresak bezalako sektoretarako ere erabiltzen dira.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>4 &#8211; GAUEKO ETA BAKTERIEKIKO BABESA<\/strong><\/p>\n<p>Ehun hauek <strong>goi mailako ikusgarritasuna, transpirazioa<\/strong> bermatzen dituzte, <strong>bakterien aurkako<\/strong> <strong>babes<\/strong> eta <strong>UPF<\/strong> propietateekin kontatzeagatik. Erabiltzailea hainbat distantzietatik bistaratzea ahalbidetzen dute eta gorputza beti lehor mantentzeko transpirazio gorenena eskaintzen dute.<\/p>\n<p>Hezetasuna lurrintzen dute beste ehunek baino bost aldiz azkarrago eta halaber babes geruza bat sortzen dute <strong>izpi ultramoreen aurka babesteko<\/strong>. Gainera, zuntzaren baitan zilarrezko ioiak dakartzate <strong>bakterien aurkako efektu<\/strong> iraunkorra lortzeko. BBE arropa fabrikatzeko, errepideko eta azpiegituretako mantentze lanetarako, gaueko lanetarako, garraio enpresetarako, polizien, militarren erabilerarako, etab. erabili ohi dira.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>5 &#8211; BABES TERMIKOA<\/strong><\/p>\n<p><strong>Ehun termiko<\/strong> hauek <strong>klima baldintza mota ororekin<\/strong> egokitzen dira eta gorputza bero eta lehor mantentzeko gai dira. Zuntz hutsen eta sei kanaleko zuntzen konbinaketa batekin fabrikatuta daude. <strong>Zuntz hutsak<\/strong> gorputza babesten du bere barnean eratzen den aire-ganberaren bidez eta <strong>sei kanaleko zuntzak<\/strong> azala beti lehor mantendu eta izerdia husteko sistema bat eratzen du. Maila goreneko <strong>babes termikoa<\/strong> eskaintzen die mantentze-lanetan, kanpoko, industriako lanetan, biltegi hotzetan, hozkailu ganberetan eta abarretan muturreko tenperaturak jasanez lanean jarduten diren pertsonei.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>BBEak arriskuen prebentziorako oinarrizko erremintak dira. Ekipoa hauen helburua babestea da eta bere laneko zereginak&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":3512,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[53],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3502"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3502"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3502\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3512"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3502"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3502"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3502"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}