{"id":3561,"date":"2023-01-24T10:00:59","date_gmt":"2023-01-24T09:00:59","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=3561"},"modified":"2023-01-23T13:11:20","modified_gmt":"2023-01-23T12:11:20","slug":"bazenekien-erakundeetako-prebentzio-kultura-hobetzen-laguntzen-duen-safety-point-izeneko-erreminta-bat-existitzen-dela","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/bazenekien-erakundeetako-prebentzio-kultura-hobetzen-laguntzen-duen-safety-point-izeneko-erreminta-bat-existitzen-dela\/","title":{"rendered":"Bazenekien erakundeetako prebentzio-kultura hobetzen laguntzen duen Safety point izeneko erreminta bat existitzen dela?"},"content":{"rendered":"<p>Webgune honetako jarraitzaileok dakigun bezala, enpresetako eta erakundeetako <strong>prebentzio-kultura hobetzeko<\/strong> lagungarriak izan litezkeen erreminta ugari existitzen dira. Pertsona langile ororen eguneroko jardueran erreminta ezberdinak integratzen direnean, <strong>eboluzionatzea<\/strong> eta <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/infografiak\/prebentzio-kulturako-eskailerak-igotzen-parker-eskailera-eredua\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">prebentzio-kulturaren mailak<\/a> igotzea lortzen da eta horrek <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/infografiak\/lagun-eredua-aldaketa-kudeatzeko-gida-kontzeptuala\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">aldaketa<\/a> eta hobekuntza prozesuak errazten ditu.<\/p>\n<p>Erreminta mota hauei esker, segurtasun eta osasun arloko kultura integratuz eta barneratuz\u00a0 doa, pixkanaka, enpresako kide guztien baitan. Hori lortzeko eskura dugun erreminten arteko bat <strong>Safety point<\/strong> edo <strong>Segurtasun kontaktua <\/strong>izenekoa da.<\/p>\n<p>Edozein enpresako edo erakundeko egunerokotasunean <strong>integratzeko eta garatzeko<\/strong> erreminta <strong>oso sinplea<\/strong> da. Bere erabilera lagungarria da laneko <strong>bilera baten hasieran<\/strong> segurtasunari nahiz osasunari buruzko gaiak <strong>modu naturalean integratzeko<\/strong>.<\/p>\n<p>Kontua da <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/lidergoa-prebentzio-kultura-egoki-bat-lortzeko-osagai-erabakigarria-nola-identifikatu-lider-egoki-bat\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>liderrek<\/strong><\/a><strong> prebentzio-kultura bultzatzea,<\/strong> enpresako eguneroko elkarrizketetan eta ohiko egoeretan naturaltasunez txertatuz. Erreminta honekin, enpresako pertsona langileen bizipenak <strong>aprobetxatu<\/strong> nahi dira, segurtasunaren eta osasunaren harira, <strong>laneko mailan<\/strong> hala nola <strong>maila pertsonalean<\/strong>, prebentzioaren gaineko alderdiez hitz egiteko. Gero komentatu denari buruzko hausnarketa sustatu behar da, beti modu positiboan galdetuz.<\/p>\n<p>Guztiok atsegin ditugu lorpenak eta <strong>gauzak ondo egin izanaren asetasuna <\/strong>sentitzea<strong>. Ikuspegi positiboak<\/strong> eta gai horiez <strong>naturaltasunez<\/strong> hitz egiteak laguntza eraginkorra suposatzen digute segurtasunaren eta prebentzioaren pertzepzioarekiko <strong>aldaketa zuzentzeko<\/strong> orduan.<\/p>\n<p>Liderrak gai hauetaz aritzeak eta <strong>segurtasunarekiko konprometituta<\/strong> azaltzeak eragingo du enpresako gainerakoek aurrera egiten eta prebentzioan <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-zure-prebentzio-kultura-neurtzeko-metodologia-desberdinak-existitzen-direla\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">eboluzionatzen eta mailak igotzen<\/a> jarrai dezaten motibatzea.<\/p>\n<p>Adibidez <strong>horrelako galderak<\/strong> egin daitezke: Nola hobetu liteke bizitako egoera hori? Zeintzuk dira gure indar-guneak segurtasun eta osasun arloetan? Zer egin dezakegu arazo hau ebazte aldera?<\/p>\n<p>Erreminta honi esker, segurtasun eta osasun arloetan <strong>lidergoa sustatzen<\/strong> da, segurtasunaren gaineko <strong>konpromisoa bistaratuz<\/strong>. Segurtasun eta osasun kulturaren <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/lan-prebentzioan-arriskua-atzematearen-garrantzia\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">pertzepzioa<\/a> bultzatzeko lagungarriak izango diren<strong> partaidetza<\/strong> sustatzen da eta <strong>lankidetza esparruak<\/strong> garatzen dira.<\/p>\n<p>Gainera, segurtasunaren eta osasunaren garrantziari buruz <strong>kontzientzia eta sentsibilizazioa<\/strong> landu artean, pertsonen <strong>arrisku pertzepzioa<\/strong> hobetu eta <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/infografiak\/aldaketaren-kudeaketan-zu-nor-zara\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>aldaketarekiko motibazioa<\/strong><\/a> hedatu ahal izaten da.<\/p>\n<p>Erreminta <strong>erabilgarria eta eraginkorra<\/strong> gerta dadin, naturalak izan behar gara, harira datozen <strong>galderak eginez<\/strong>, <strong>elkarrizketak derrigortu gabe<\/strong>, eta datu oso zehatzak edo teknikoak eskatzen dituzten gairik aipatu gabe. Ez dugu zertan adarra erabili behar galderak egiteko, edo galderak eguneko gai-zerrenda jarraituz bezala egin, are galderak eta bizipenak errepikatuz. Kontua da <strong>prebentzio-kultura normalizatzea<\/strong> eta enpresako eguneroko elkarrizketetan nahiz egoeretan txertatzea, baina errepikapenean edo obligazioan erori gabe.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Webgune honetako jarraitzaileok dakigun bezala, enpresetako eta erakundeetako prebentzio-kultura hobetzeko lagungarriak izan litezkeen erreminta ugari&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":3569,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[53],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3561"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3561"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3561\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3569"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3561"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3561"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3561"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}