{"id":3658,"date":"2023-02-27T10:00:58","date_gmt":"2023-02-27T09:00:58","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=3658"},"modified":"2023-02-27T05:28:15","modified_gmt":"2023-02-27T04:28:15","slug":"enpresa-batean-ongizate-maila-zenbat-eta-handiagoa-izan-orduan-eta-segurtasun-maila-handiagoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/enpresa-batean-ongizate-maila-zenbat-eta-handiagoa-izan-orduan-eta-segurtasun-maila-handiagoa\/","title":{"rendered":"Enpresa batean ongizate-maila zenbat eta handiagoa izan, orduan eta segurtasun-maila handiagoa"},"content":{"rendered":"<p>Prebentziozko kulturaren funtsezko beste ezaugarrietako bat lan-baldintzak dira. Prebentzio-kultura <strong>lan-baldintzek zuzenean baldintzatzen dute, <\/strong>lan-baldintza egokirik gabe enpresa bateko prebentzio-kulturak ezingo baititu inoiz gutxienez eskatutako mailak lortu.<\/p>\n<p>Enpresa batek langileen <strong>segurtasun-, osasun- eta ongizate-baldintzak hobetzeko <\/strong>zenbat eta erantzukizun handiagoa izan, eskatutako legezko estandarren gainetik gaindituz, <strong>orduan eta konpromiso handiagoa <\/strong>izango du prebentzio-kulturarekin, enpresak segurtasun-egoera hobea izatearekin batera.<\/p>\n<p>Prebentzio-kultura on batek behar duen ikuspegi integralaren barruan, gogoan izan behar dugu <strong>lan-baldintzez <\/strong>ari garenean, ikuspegi horretan <strong>baldintza fisikoak <\/strong>ez ezik, <strong>baldintza psikosozialak <\/strong>ere sartzen direla.<\/p>\n<p>Hori dela-eta, ezinbestekoa da, komunikazio proaktiboari eta eraginkorrari, parte-hartzeari eta\/edo lidergoari esker, enpresa batek langile guztientzat <strong>lan egiteko ingurune egokia<\/strong> lortzea; izan ere, era horretan, <strong>abiapuntu on bat <\/strong>izango du ongizate-maila eta baldintza psikosozialak hobetzeko, eta horrek <strong>portaera seguruak ere erraztuko ditu. <\/strong><\/p>\n<p><strong>Lan-baldintzek <\/strong>enpresa baten <strong>segurtasun-giroan eragina dute. <\/strong>Egindako ikerketen arabera, langileek zenbat eta <strong>euskarri sozial handiagoa <\/strong>jaso lan-ingurunean, <strong>orduan eta seguruagoak dira haien portaerak <\/strong>eta orduan eta handiagoa araua eta prozeduren betetze-maila. Beraz, kasu horietan, <strong>istripuak izateko aukera gutxiago dago. <\/strong><\/p>\n<p>Aldiz, lanean zenbat eta okerragoak izan laneko baldintza fisikoak eta psikosozialak, orduan eta txikiagoa izango da langileek prebentzioa hobetzeko duten <strong>inplikazio-maila <\/strong>eta orduan eta handiagoa kalte pertsonalak jasateko aukera.<\/p>\n<p>Enpresa bat bere langileei babes psikosozial on bat emateko gai bada, <strong>joera txikiagoa izango dute jokabide arriskutsuak izateko, <\/strong>eta, beraz, portaera seguruagoak izango dituzte. Ondorioz, enpresa batek bere lan-baldintzak hobetzen eta langileen ongizatea sustatzen badu, horrek ondorio positiboak izango ditu enpresaren prebentzio-kulturan.<\/p>\n<p>Hori dela-eta, beharrezkoa da segurtasuneko baldintza fisikoak nahiz antolaketa-baldintzak <strong>etengabe hobetzeko ekimen teknikoak garatzea. Prebentzioa <\/strong>plangintzaren eta diseinuaren <strong>hasierako etapetan txertatzen bada, <\/strong>arriskuak ezabatu eta murriztu daitezke.<\/p>\n<p>Ekimen teknikoago horiek erakundea osatzen duten pertsona guztien <strong>parte-hartzearekin eta konfiantzarekin egin behar dira beti, <\/strong>lan-baldintzak hobetzera bideratutako ekimenek euskarri hori ez badute, nekez izango baitira eraginkorrak edota baliagarriak.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Prebentziozko kulturaren funtsezko beste ezaugarrietako bat lan-baldintzak dira. Prebentzio-kultura lan-baldintzek zuzenean baldintzatzen dute, lan-baldintza egokirik&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":3627,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3658"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3658"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3658\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3627"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3658"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3658"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3658"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}