{"id":3660,"date":"2023-03-03T10:00:52","date_gmt":"2023-03-03T09:00:52","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=3660"},"modified":"2023-03-02T20:51:11","modified_gmt":"2023-03-02T19:51:11","slug":"lan-ekipamenduen-kontsignazioa-behar-bezala-nola-kontsignatu-mantentze-eragiketak-arriskurik-gabe-egiteko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/lan-ekipamenduen-kontsignazioa-behar-bezala-nola-kontsignatu-mantentze-eragiketak-arriskurik-gabe-egiteko\/","title":{"rendered":"Lan-ekipamenduen kontsignazioa: behar bezala nola kontsignatu mantentze-eragiketak arriskurik gabe egiteko"},"content":{"rendered":"<p>Makinen mantentze-lanetan beste neurri garrantzitsuenetako bat da lan-ekipamenduak kontsignatzea. Kontsignatzearen helburua da, ahal den guztietan, lan-ekipamendu batean egin beharreko esku-hartzeek, bereziki mantentze-eragiketak, konponketak, garbiketak, e.a., arriskurik ez sortzea operadoreak edo hirugarrenek lanean ari diren bitartean nahi gabe eraginda.<\/p>\n<p>Lan-ekipamendu bat kontsignatzerakoan, funtsean, honako ekintza hauek biltzen dira:<\/p>\n<h2><\/h2>\n<h2><strong>Kontsignatze-faseak<\/strong><\/h2>\n<p><strong>1.\u00a0\u00a0 <\/strong><strong>Bereiztea<\/strong><\/p>\n<p>Lan-ekipamendua (edo horren elementu definituak) energia-iturri guztietatik (elektrikoa, pneumatikoa, hidraulikoa, mekanikoa eta termikoa) bereiztea eskatzen du.<\/p>\n<p><strong>Energia elektrikoa bereiztea: <\/strong><\/p>\n<p>Energia elektrikoari dagokionez, bereizketa honela egin daiteke:<\/p>\n<ul>\n<li>ebakigailu baten bidez;<\/li>\n<li>kontaktu nagusiak ireki aurretik karga deskonektatzeko kontaktu osagarria duen ebakigailu bat erabilita;<\/li>\n<li>etengailu-ebakigailu baten bidez;<\/li>\n<li>ebakitze-funtzioa duen etengailu automatiko baten bidez;<\/li>\n<li>korronte-hargune bat erabilita, 16\u00ba-ko edo gutxiagoko korronte baterako eta 3 kW-tik beherako potentzia oso baterako.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Entxufe bat korronte-hargune batetik kentzea kontsignazio baten baliokidetzat har daiteke edozein makina txikirentzat, baldin eta entxufea bere oinarrian ezin dela txertatu ziur baldin badakigu, makinan esku hartzen duen pertsona ohartu gabe.<\/p>\n<p><strong>Energia hidraulikoa eta pneumatikoa bereiztea: <\/strong><\/p>\n<p>Era horretako energietarako, bereizteko gailua giltza bat, balbula bat edo eskuzko banatzaile bat izan daiteke. Pneumatikan, \u201ckonexio azkarra\u201d erabil daiteke, elektrizitatean korronte-hartunea potentzia gutxiko makinetarako erabiltzen den moduan.<\/p>\n<p><strong>2.\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/strong><strong>Blokeoa<\/strong><\/p>\n<p>Funtsezkoa da bereizteko aparatu guztiak blokeatzea (alegia, gailu horiek blokeatu ahal izateko bitartekoak izan behar lituzkete).<\/p>\n<p><strong>3.\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/strong><strong>Disipatzea <\/strong><\/p>\n<p>Metatutako energiak disipatzeko batik bat metagailu hidraulikoak purgatu behar dira, aire konprimatuko ontziak hustu (hala badagokio, kanalizazioak), kondentsadoreak deskargatu eta abar.<\/p>\n<p><strong>4.\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/strong><strong>Egiaztatzea <\/strong><\/p>\n<p>Aurreko ekintzek nahi zen efektua egin dutela egiaztatu behar da.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h2><strong>Ondorengoak gogoratu behar ditugu\u2026<\/strong><\/h2>\n<ul>\n<li>Oso garrantzitsua da mantendu behar den makina ezagutzea; horretarako, onena da fabrikatzaileak emandako jarraibideen eskuliburua kontsultatzea.<\/li>\n<li>Lan-prozedura egokia izan behar da; hau da, fabrikatzailearen jarraibideen eskuliburutik abiatu eta kasu zehatzak dituen berezitasun guztiak ez ezik, arriskuen ebaluazioa ere jaso behar dira.<\/li>\n<li>Lana arriskurik gabe egin ahal izateko beharrezko prestakuntza eta esperientzia duten langileek egin behar dituzte mantentze-lanak.<\/li>\n<li>Edozein zeregin egiten hasi aurretik, ziurtatu behar dugu lan hori segurtasunez egiteko beharrezko ekipamendu eta material guztiak ditugula.<\/li>\n<li>Edozein makina-motarekin lanean hasi aurretik, langileak ziurtatu behar du ez dagoela makina ustekabean funtzionamenduan jartzeko aukerarik, haren zatiren bat lekuz aldatzeko aukerarik edota aldez aurretik abisatu gabe aska daitekeen energia-motarik. Seinaleztatu eta kontsignatu egin behar du beste langile batek makina funtzionamenduan jar ez dezan eragiketa egiten den bitartean.<\/li>\n<li>Makina batean mantentze-lanak egin ondoren, segurtasun-sistemak badabiltzala eta garatutako lanek eraginik ez dutela izan egiaztatu behar da.<\/li>\n<li>Mantentze-lanetatik kanpoko inork ez du eremu arriskutsuan egon behar.<\/li>\n<li>Fabrikatzaileek adierazitako lan-prozedura seguruak eta prebentzio-zerbitzuak landutako lan-prozedurak eta -jarraibideak jarraitu behar dira.<\/li>\n<li>Mantentze-lan bat egiten den bakoitzean, lan-prozedura berrelikatu behar da antzemandako segurtasun-akats guztiekin.<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Makinen mantentze-lanetan beste neurri garrantzitsuenetako bat da lan-ekipamenduak kontsignatzea. Kontsignatzearen helburua da, ahal den guztietan,&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":3631,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3660"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3660"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3660\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3631"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3660"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3660"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3660"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}