{"id":3662,"date":"2023-01-16T10:00:57","date_gmt":"2023-01-16T09:00:57","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=3662"},"modified":"2023-03-02T21:06:02","modified_gmt":"2023-03-02T20:06:02","slug":"gimnasiora-segurtasunez-itzultzea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/gimnasiora-segurtasunez-itzultzea\/","title":{"rendered":"Gimnasiora segurtasunez itzultzea"},"content":{"rendered":"<p><strong>Urte berria<\/strong> iristean, pertsona askok <strong>berriro gimnasiora joateko ohiturari heltzea <\/strong>pentsatzen dute, aurreko urtea igarotzen zihoan heinean, ohitura hori uzten joan zirelako. Baina hainbat hilabetez geldi egon ondoren, <strong>zenbait faktore kontuan izan behar dira, gimnasiora segurtasunez itzul gaitezen. <\/strong>Faktore horiek zeintzuk diren azalduko dizugu.<\/p>\n<p>Gabonen, jaien, deskonexio-aldiaren eta janariekiko gehiegikerien ondoren, <strong>ohitura osasungarriei berriro heldu eta <\/strong>gimnasiora itzultzeko unea da. Jarduera fisikoa egiten berriro hasteko, <strong>buruarekin pentsatu behar da. <\/strong>Gorputzak <strong>entrenamenduen errutinara ohitu behar du berriro. <\/strong>Beraz, hainbat <strong>aholku <\/strong>emango dizkizugu, entrenamenduetara ahalik eta seguruen itzultzen laguntzeko.<\/p>\n<p><strong>Pixkanaka itzuli behar da, <\/strong>gutxika. Gure gorputza errespetatu eta gabezia fisikoak kontuan hartu behar ditugu, aldi batean landu gabe egon gara-eta. <strong>Ezin zara <\/strong>lehen egunean iritsi eta normalean egin ohi zenuen <strong>ariketa-errutina bera egiten hasi. <\/strong>Ez duzu zure gorputza mugaraino eraman behar, baizik eta zure muskulu eta artikulazioak esfortzura ohitzen joan behar duzu apurka-apurka, lesio-arriskurik izan ez dezazun.<\/p>\n<p><strong>Entrenamenduak planifikatzea <\/strong>garrantzitsua da, muskuluak pixkanaka berriro lantzen hasiaz. Hasteko, <strong>era guztietako ariketak <\/strong>egin behar dituzu lasai-lasai: kardiobaskularrak, malgutasunekoak eta erresistentziakoak, eta, horrela, <strong>gorputzeko atal ezberdinak sartzen joango zara. <\/strong>Komeni da hanketako ariketekin hastea, pixkanaka goiko aldera igotzeko.<\/p>\n<p>Ezinbestekoa da <strong>aldez\u00a0 aurretik beroketak egitea. <\/strong>Berotzeko ariketek inguruan zirkulazioa aktibatzen, artikulazioak lubrifikatzen eta mugikortasuna eta errendimendu-maila handitzen laguntzen dute. Berotzearen intentsitatea ere neurtu behar da; hasteko modu egokia da ibilaldi arin bat egitea.<\/p>\n<p>Halaber, amaitzeko, komeni da <strong>luzaketa leunak <\/strong>egitea, muskuluak erlaxatzen eta tentsioa gutxitzen laguntzen baitute, berreskuratzea azkartuz. Luzatzeak edozein mikrolesio txiki larriago bihurtzeko <strong>arriskua murrizten du. <\/strong><\/p>\n<p><strong>Arrazoizko helburuak eta helburu errealak <\/strong>planteatu behar dituzu, <strong>bete ditzakezunak, <\/strong>zeure buruari ez huts egiteko eta kirola ez abandonatzeko. Motibazioa funtsezkoa da. Komeni da lehen egunetik asmorik ez hartzea egunero gimnasiora joateko, nahiko normala da-eta gorputzak erritmo horri ez eustea.<\/p>\n<p>Hobe da erregulartasunari eutsi nahi izatea intentsitate handia lortzea baino. Ondo hasteko, <strong>astean hiru egunetan entrenatzen has gaitezke, <\/strong>ondoren gehitzen joan ahal izateko. <strong>Atseden hartzeko egunak <\/strong>jarri behar dira eta errespetatu, gorputza ariketa fisikoa segurtasunez onartzen joan dadin.<\/p>\n<p>Denbora asko igaro ondoren entrenatzen berriz hastea <strong>hasiera berri <\/strong>bat bezala plantea dezakezu, lehen egiten zenituen <strong>akatsak zuzentzeko eta mugimenduak modu egokian egiteko aukera bezala.<\/strong> Era horretan, postura aldetik zenituen bizio txarrak baztertu ahal izango dituzu.<\/p>\n<p>Jakina, <strong><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/infografiak\/plater-ezin-hobea-nutrizionisten-arabera-behar-dituzun-bitamina-guztiak-izan-ditzazun\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">elikadura osasungarria<\/a> eta hidratazio ona <\/strong>funtsezko bi zutabe dira, eta horiek lagun izan behar dituzu gimnasiora itzultzeko. Gabonetan gehiegi jan ondoren, berriro <strong>zaindu behar da elikadura <\/strong>eta <strong>dieta osasungarri <\/strong>bat egiten hasi, arrain, barazki eta frutekin.<\/p>\n<p><strong>Ur asko edan <\/strong>behar da gorputza berriro garbitzeko eta behar bezala osasuntsu mantentzeko, edari alkoholdunak eta freskagarriak alde batera utzita.<\/p>\n<p>Aholku horiek martxan jartzen badituzu, gimnasiorako itzulera oso onuragarria izango da zure osasunarentzat eta oso atsegina ere bai. Hasi lasai eta seguru, eta berehala egongo zara dena ematen eguneroko entrenamenduetan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urte berria iristean, pertsona askok berriro gimnasiora joateko ohiturari heltzea pentsatzen dute, aurreko urtea igarotzen&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":3552,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[34],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3662"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3662"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3662\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3552"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3662"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3662"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3662"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}