{"id":3668,"date":"2023-03-14T10:00:55","date_gmt":"2023-03-14T09:00:55","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=3668"},"modified":"2023-03-02T21:42:23","modified_gmt":"2023-03-02T20:42:23","slug":"zu-joaten-zarenean-ni-handik-etortzen-naiz-osasuna-eta-txandakotasuna","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/zu-joaten-zarenean-ni-handik-etortzen-naiz-osasuna-eta-txandakotasuna\/","title":{"rendered":"Zu joaten zarenean, ni handik etortzen naiz. Osasuna eta txandakotasuna"},"content":{"rendered":"<p>Txandakako lanak <strong>eragin negatiboa du <\/strong>langileen <strong>osasunean. <\/strong>Kontrol kognitiboari modu kaltegarrian eragiten dio. Horren inguruan egindako azterketen arabera, txandaka lan egiten duen jendeak <strong>prozesamendu mental baxuagoa du, alerta- eta kontzentrazio-maila baxuagoa <\/strong>eta lan-memoria eta arriskuen aurrean erantzuteko memoria txikiagoa.<\/p>\n<p>Beraz, ordutegi-aldaketa horri aurre egin behar dioten pertsonek <strong>lan-istripua izateko arrisku handiagoa <\/strong>dute. Izan ere, haien <strong>erritmo zirkadianoak <\/strong>eten eta aldatu egiten dira, eta horrek kortisolaren eta melatoninaren adierazpena ere aldatzen du; hots, loaren eta esna-aldiaren arteko txandaketa erregulatzen eta ahalbidetzen duten bi hormonak.<\/p>\n<p>Txandakako lanean sartzen dira lana taldean antolatzeko modu guztiak; era horretan, langileek lanpostu berberak betetzen dituzte hurrenez hurren, <strong>erritmo jarraitu edo eten jakin baten <\/strong>arabera. Ondorioz, langileek <strong>ordu desberdinetan <\/strong>lan egin behar dute egun edo aste jakin batzuetan.<\/p>\n<p><strong>Osasunean <\/strong>honako <strong>ondorio <\/strong>hauek izan daitezke: gaixotasun koronarioak, garuneko hodietako gaixotasunak, ugalketa-arazoak eta haurdunaldiko arazoak, depresioa, sindrome metabolikoa, minbizi-arriskua, nahaste inmunologikoak eta <strong>istripu-tasa handiagoko <\/strong>beste ondorio batzuk.<\/p>\n<p>Aurrean azaldutako guztiaren ondorioz, <strong>txanden antolaketaren <\/strong>helburu nagusia langileen osasuna babestea izan behar da, eta ondorengoak kontuan izan behar ditu:<\/p>\n<ul>\n<li>Txandek <strong>ahalik eta gehien errespetatu behar dute lo-zikloa, <\/strong>eta goizeko txanda goizegi hastea saihestu behar dute.<\/li>\n<li>Ordutegiak kalkulatzeko, <strong>aldagai moduan hartu behar da lantokiaren eta langileen bizilekuaren arteko distantzia. <\/strong><\/li>\n<li><strong>Gaueko eta arratsaldeko txandak, <\/strong>ahal izanez gero, <strong>goizekoak baino laburragoak izango dira <\/strong>eta inoiz ez luzeagoak.<\/li>\n<li>Ahal den neurrian, gaueko txandan <strong>lan-karga murrizten <\/strong>ahalegindu behar da, ezinbestekotzat hartzen diren jarduerak bakarrik programatuz eta arreta handia eskatzen duten zereginak saihesten saiatuz.<\/li>\n<li><strong>Txandakatze-zikloei <\/strong>dagokienez, gaur egun ziklo laburrak ezarri ohi dira, bizpahiru egunetik behin txanda aldatuz, erritmo zirkadianoak gutxiago alda daitezen. Errotazio-sistema hain aldakor horrekin, ordea, harreman-bizitza zailagoa izaten da.<\/li>\n<li>Onena da <strong>txandakatze-sistema norberaren beharretara egokitzea eta interesatuen partaidetza<\/strong> Haiek informazio osoa eta zehatza izango dute, beren interes eta behar pertsonalen arabera erabakiak har ditzaten.<\/li>\n<li>Gomendagarria da <strong>gauez lo egiteko aukera ematen duen <\/strong>denboraldi-kopurua handitzea; adibidez, atseden-egunak ezarriz gaueko txanda egin ondoren.<\/li>\n<li>Txanden antolamendua jasotzen duen <strong>egutegia behar adinako aurrerapenarekin <\/strong>jakinarazi behar da, langileek antolatzeko aukera izan dezaten.<\/li>\n<li>Komeni da langilearen <strong>urte-kopurua murriztea <\/strong>txandak egiteko; halaber, beharrezkoa da <strong>adin-muga <\/strong>bat ezartzea. LANEk gomendatzen du 40 urtetik aurrera gaueko lan jarraitua borondatezkoa izatea.<\/li>\n<li>Langileak <strong>taldeen zehaztapenean partaide <\/strong>egin behar dira, eta <strong>taldean kide berak eduki behar dira, <\/strong>harreman egonkorrak erraztearren.<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Txandakako lanak eragin negatiboa du langileen osasunean. Kontrol kognitiboari modu kaltegarrian eragiten dio. Horren inguruan&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":3651,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3668"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3668"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3668\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3651"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3668"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3668"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3668"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}