{"id":3672,"date":"2023-03-21T10:00:25","date_gmt":"2023-03-21T09:00:25","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=3672"},"modified":"2023-03-03T11:22:43","modified_gmt":"2023-03-03T10:22:43","slug":"lanean-eta-errepidean-egon-zaitez-beti-ikusteko-moduan-harrapatzeak-saihesteko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/lanean-eta-errepidean-egon-zaitez-beti-ikusteko-moduan-harrapatzeak-saihesteko\/","title":{"rendered":"Lanean eta errepidean egon zaitez beti ikusteko moduan, harrapatzeak saihesteko"},"content":{"rendered":"<p>Ikusgarritasuna funtsezkoa da harrapatzeko arriskua berekin duten lan-jardueretarako. Lantokian edo bide publikoan ezinbestekoa da segurtasuna eta osasuna konpromisoan jartzen duten arriskuen aurrean dauden langileek <strong>beren eskura dituzten baliabide guztiak erabiltzea gainerakoek ikusteko: <\/strong>arropa eta ikusgarritasun handiko NBE, argi-seinaleak, balizamendu islatzailea,\u2026 Arriskuak etor daitezke inguruneren izaeratik, jardueratik bertatik edota ustekabeko eragileetatik.<\/p>\n<p>Ibilgailu baten gidari batek oinezko bat erreakzionatzeko denbora nahikoarekin bisualki identifikatu ahal izatea konbinatzen diren hainbat faktoreren interakzioaren mende dago. Hona hemen faktore garrantzitsuenak:<\/p>\n<ul>\n<li>Ibilgailua zer abiaduran doan<\/li>\n<li><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/lanpostuan-argi-egokia-edukitzearen-garrantzia\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Argiztapen-<\/a>baldintzak<\/li>\n<li>Oinezkoak paisaiaren hondoarekiko nabarmentzeko duen gaitasuna<\/li>\n<\/ul>\n<p>Mugimenduan dauden ibilgailuek edo makineriak harrapatzeko arriskupean lan egiten duten langileei <a href=\"https:\/\/www.boe.es\/buscar\/act.php?id=BOE-A-1995-24292\">araudiak<\/a> eskatzen die <strong>Norbera babesteko Ikuspen Handiko (IA) ekipamendu <\/strong>egokia eramatea. Lan askok eskatzen dute IAko <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/bazenekien-segurtasunaren-mundua-aldatu-duten-5-ehun-mota-daudela\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">arropa<\/a> erabiltzea; adibidez, errepideetako mantentze-lanak eta obrak, portuko eragiketak, garraioa, biltegi logistikoak, bideak garbitzeko zerbitzuak, basoko jarduerak, eraikuntza, \u2026<\/p>\n<p>IAren NBEa <strong>erabiltzailea bisualki seinaleztatzeko <\/strong>da, arrisku-baldintzetan detektatua izan dadin bai <strong>eguneko edozein argi-motatan, <\/strong>bai iluntasun-egoeratan, mugimenduan dagoen ibilgailu baten <strong>aurreko argien argipean, <\/strong>gidatzen duen pertsonak edo makineria maneiatzen duenak, oinezkoa hauteman eta gero, saihesteko erabaki egokiak hartu ahal izan ditzan.<\/p>\n<p>Egin behar den lehendabiziko gauza da <strong>arriskua ebaluatzea <\/strong>eta, horren arabera, arropa egokienak hautatzea. Kontuan izan behar dira arriskuaren aurrean <strong>egoteko denbora, postuaren kokapena, <\/strong><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/infografiak\/toki-itxietako-ingurumen-baldintza-optimoak-lantokietan-segurtasuna-eta-osasuna-bermatzeko\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>ingurumen-baldintzak<\/strong><\/a> eta <strong>trafikoaren intentsitatea eta abiadura <\/strong>nahiz <strong>babes-maila; <\/strong>halaber, gorputzean arrisku handienaren aurrean egongo diren eremuak identifikatu eta zehaztu behar dira.<\/p>\n<p>Ikuspena hobetzen da arroparen eta hondoko planoaren artean <strong>kontraste handia <\/strong>lortzen bada, edota <strong>gorputz-eremu handiagoak estalita <\/strong>ikusgarritasun handiko <strong>kategorizazio handiagoa <\/strong>duten materialekin (1. Mota, 2. Mota edo 3. Mota).<\/p>\n<p>Bestalde, arriskuaren aurrean dagoen pertsona trafikoari arreta osoa eskaintzea galarazten dion lan edo jardueraren bat egiten ari bada, harrapatua izateko aukera gehiago ditu. Ibilgailuen edo makineriaren zirkulazioko ingurune batean lan-jarduerak egiten ari direla harrapatuak izan ez daitezen, beharrezkoa da <strong>obren zona behar bezala <\/strong><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-emakume-batek-gaur-egungo-seinaleen-eredua-diseinatu-duela\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>seinaleztatzea,<\/strong><\/a> obraren mugak nabarmentzeko, izan <strong>argi-seinaleen bidez, <\/strong>izan <strong>seinale eta balizaje islatzaileen bidez. <\/strong><\/p>\n<p>Errepideetan, <strong>seinaleak eta balizajea obraren <\/strong>eta obra egiten den zatiaren <strong>ezaugarrietara doitu behar dira; <\/strong>baita <strong>gidatzeko baldintzetara ere, <\/strong>bide horietan zirkulatzen den batez besteko abiadura kontuan hartuta. <strong>Norabide-panelak, balizak, <\/strong><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-trafiko-konoek-bizitza-salbatu-diezazuketela\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>konoak<\/strong><\/a><strong>, kaptafaroak<\/strong>\u2026 erabil daitezke. Helburua da segurtasuna handiagoa izatea erabiltzaileentzat zein langileentzat.<\/p>\n<p>Seinaleztapen seguru batek istripuak saihesten ditu. <strong>Ez dago seinaleak jartzeko eredu bakar bat, plan alternatiboaren <\/strong>eta zirkulazioa ordenatzeko eta pertsonak bide-motaren eta haren egoeraren arabera babesteko komenigarritzat jotzen diren neurrien araberakoa izango baita. <strong>Seinaleztapen finkoa <\/strong>edo <strong>seinaleztapen mugikorra <\/strong>izan daiteke, <strong>aurreabisu-seinaleekin eta posizio-seinaleekin. <\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/izotz-gainean-irrist-egin-nahi-ez-baduzu-neguan-zuhurtzia-handiz-gidatu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>Neguko<\/strong><\/a> <strong>bide-lanak <\/strong>egiteko baldintzen eta erabiltzen diren <strong>ibilgailu berezien <\/strong>arabera, seinaleztapena desberdin ikusiko da.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ikusgarritasuna funtsezkoa da harrapatzeko arriskua berekin duten lan-jardueretarako. Lantokian edo bide publikoan ezinbestekoa da segurtasuna&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":3643,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3672"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3672"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3672\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3643"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3672"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3672"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3672"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}