{"id":3676,"date":"2023-03-24T10:00:32","date_gmt":"2023-03-24T09:00:32","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=3676"},"modified":"2023-03-03T11:33:35","modified_gmt":"2023-03-03T10:33:35","slug":"segurtasun-seinaleztapena-nolakoa-da-eta-zer-seinaleztatu-behar-da","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/segurtasun-seinaleztapena-nolakoa-da-eta-zer-seinaleztatu-behar-da\/","title":{"rendered":"Segurtasun seinaleztapena. Nolakoa da eta zer seinaleztatu behar da?"},"content":{"rendered":"<p>Segurtasun seinaleztapenak <strong>arrisku edo peril bat existitzen<\/strong> denaz <strong>informatu edo ohartaraztea <\/strong>du helburu; hori saihesteko modua eta\/edo irteeren eta babes elementuen kokapena eta\/edo jokabide zehatz bat jarraitzeko obligazioa adierazten digu.<\/p>\n<p><strong>Arriskuez ohartarazi, arauak finkatu eta gogorarazi<\/strong> eta oro har, <strong>portaera seguruak sustatzeko<\/strong> erabiltzen den <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-zenekien-xx-mendearen-lehen-erdian-laneko-arriskuen-prebentzioari-buruzko-kartelek-beldurrezko-filmek-baino-izu-gehiago-eragiten-zutela\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">prebentzio izaerako<\/a> neurri bat da. <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-emakume-batek-gaur-egungo-seinaleen-eredua-diseinatu-duela\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Seinaleztapen<\/a> egoki bat eraginkorra izaten da segurtasun teknika bezala, baina <strong>ez du arriskua ezabatzen<\/strong>. Horregatik, segurtasun sistema bat erabiltzeak ez du salbuesten, inolako kasutan, unean-uneko prebentzio neurri teknikoak nahiz eratzaileak hartu behar izatetik.<\/p>\n<p>Beraz, seinaleztapena jadanik finkatutako <strong>segurtasun neurri eta xedapenen gehigarri<\/strong> <strong>bezala erabili behar da<\/strong> eta ez da zaio erabilera indiskriminatu bat eman behar, bere eraginkortasuna neutralizatzera edo ezabatzera iritsi litekeelako.<\/p>\n<h2><strong>Orduan nolakoa izango da segurtasun seinaleztapen egoki bat?<\/strong><\/h2>\n<p>Seinaleztapenak, eraginkorra izateko eta bere helburua betetzeko, inplikatuen <strong>arreta erakarri<\/strong> behar du, <strong>gaizki-ulertzerik gabe<\/strong> jakinaraziko den mezua ulertze aldera <strong>behar adinako gardena<\/strong> <strong>izanik<\/strong>.<\/p>\n<p><strong>Behar adinako aurrerapenarekin kokatu <\/strong>beharko da arriskua edo perilezko egoera ezagutzera emateko eta <strong>maniobrarako denbora nahikoarekin <\/strong>dagozkion prebentzio neurriak eta praktika errealean adierazitakoa betetzea ahalbidetzeko.<\/p>\n<p>Seinaleztapena <strong>bisuala<\/strong>, <strong>akustikoa<\/strong>, <strong>usaimenekoa eta ukimenekoa<\/strong> izan liteke, baina ohikoenak <strong>seinale bisualak<\/strong> eta <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekin-hiru-seinale-akustiko-mota-daudela\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>akustikoak<\/strong><\/a> dira. Biak behin-behinekoak edota behin-betikoak izan litezke. Lau <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-ataleanseinaleztapen-kolore-desberdinak-daudela\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>seinale<\/strong><\/a> <strong>mota daude<\/strong>:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Debekua<\/strong>: Balizko arriskuaren aurkako portaerak debekatzen dituzte.<\/li>\n<li><strong>Ohartarazpena<\/strong>: Uneko arrisku edo peril batez ohartarazten dute.<\/li>\n<li><strong>Obligazioa<\/strong>: Segurtasuna bermatzeko portaera zehatz bat derrigortzen dute.<\/li>\n<li><strong>Salbamendua edo sorospena<\/strong>: Sorospen irteerak edo lehen sorospeneko lekuak edo salbamendu xedapenak adierazten dituzte.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Segurtasun seinaleztapenaren prozeduran barne hartuko dira ondorengo alderdiak:<\/p>\n<p>&#8211; <strong>Seinaleen hautaketa<\/strong>. (485\/1997 ED) legediaren arabera normalizatu beharko dira.<\/p>\n<p>&#8211; Seinaleen <strong>kokapen<\/strong>, irudikapen edo entzumen <strong>egokia<\/strong>. Jomuga dituen langileen ikusmen eta entzumen gaitasunak kontuan hartuta.<\/p>\n<p>&#8211; Seinaleztapenaren esanahiaren gaineko <strong>informazio edota prestakuntza<\/strong> programa pertsona langileentzat, seinaleztapen sistemaren ezagutza egokia izan dezaten premiazkoa bada. Arreta berezia jarriz egoera haietan zeinetan kanpoko pertsonalari arriskuak ohartaraztea edota bere sarbidea debekatzea komenigarria den.<\/p>\n<p>&#8211; Seinaleen <strong>kontserbazio eta eraberritze<\/strong> sistema. Aldizka, garbitu, mantendu nahiz egiaztatzea derrigorrezkoa da. Baita konpontzea edo ordeztea ere, hala badagokio.<\/p>\n<p>&#8211; <strong>Larrialdi elikaduraren<\/strong> sistema. Energia-iturri baten beharra duten seinaleen kasuan, bere funtzionamendua bermatzen duen larrialdiko elikadura batekin kontatu beharko dute.<\/p>\n<p>&#8211; Pertsona langileek seinaletan <strong>xedatua betetzen dutela<\/strong> ziurtatuko da, <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/gehiegitan-arriskatuz-gero-segurtasun-prebentzioko-behaketak-prebentzioa-jokabide-ez-seguruak-errepikatzea-saihesteko\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Laneko Prebentzio Ohartarazpenak<\/a> prozedurak direla medio.<\/p>\n<p>&#8211; <strong>Seinaleztapen sistemaren eraginkortasuna egiaztatu<\/strong> dagokion auditoretza eginez.<\/p>\n<h2><strong>Zer seinaleztatu behar da?<\/strong><\/h2>\n<p>Seinaleztapena erabiliko da ondorengo zirkunstantzietako bat nabarmendu nahi denean:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Arriskuak, debekuak edo obligazioak<\/strong>.<\/li>\n<li><strong>Erorketa, talka edo kolpe arriskuko guneak<\/strong>. Pertsonen erortze, talka edo kolpe arrisku nabarmena eragiten duten desnibelak, oztopoak, hondeaketak, <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/infografiak\/zangetan-arriskua-saihesteko-oinarrizko-neurriak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">zangak<\/a> barne dituzten eremuak.<\/li>\n<li><strong>Substantzia eta material arriskutsuak<\/strong>. Behar bezala seinaleztatuko dira, unean-uneko lege-etiketa eramanez.<\/li>\n<li><strong>Substantzia eta material arriskutsuak biltegiratzeko eremuak<\/strong>. Dagokion ohartarazpen seinalearekin edo dagokion etiketarekin identifikatu beharko dira.<\/li>\n<li><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/infografiak\/seguruak-al-dira-nire-lanpostuko-larrialdietarako-bideak-eta-irteerak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>Zirkulazioko irteerak eta bideak<\/strong><\/a>.<\/li>\n<li><strong>Suteen aurkako babes ekipoak<\/strong>. Bere koloretan gorria nagusituko da.<\/li>\n<li><strong>Salbamendu eta sorospen baliabideak eta ekipoak.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Larrialdi egoerak.<\/strong> Arrisku egoera baten agerpenaz eta modu zehatz batean jokatzeko edo arrisku-eremua husteko ondoriozko presaz jokatzeko beharraz ohartaraztea xede duen seinaleztapenaz ari gara. Argiztapen, soinu edota ahozko komunikazio seinaleen konbinaketa bat erabiliko da.<\/li>\n<li><strong>Maniobra arriskutsuak.<\/strong> Keinu-seinaleak edo ahozko jakinarazpenak direla medio.<\/li>\n<li><strong>Zeregin bereziak. <\/strong>Instalaziotako <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/segurtasuna-eta-industria-mantentzeko-lanak-beti-eskutik\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">mantentze-lanak<\/a>, garbiketa eta zerbitzutik kanpokoak zeinetan pertsonalari instalazioaren egoeraz ohartarazi behar zaion. Egoeraren arabera zerbitzutik kanpo dauden makina eta instalazioen gordailua, testu batez seinaleztatuko da horrela: Zerbitzutik Kanpoko Instalazioa-Pertsonala Lanean. Seinaleztapen hau ezin izango da erretiratu lanak amaitu diren arte.<\/li>\n<li><strong>Instalazio eta ekipo berezien seinaleztapena<\/strong>. Arrisku garrantzitsuetarako bidea eman lezaketen tokiko ekipo edo instalazio haiek seinaleztatu egin beharko dira.<\/li>\n<li><\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Segurtasun seinaleztapenak arrisku edo peril bat existitzen denaz informatu edo ohartaraztea du helburu; hori saihesteko&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":3647,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[34],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3676"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3676"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3676\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3647"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3676"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3676"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3676"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}