{"id":3690,"date":"2023-04-18T10:00:46","date_gmt":"2023-04-18T08:00:46","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=3690"},"modified":"2023-03-20T13:50:07","modified_gmt":"2023-03-20T12:50:07","slug":"huts-egitea-gizatiarra-da-eta-okerra-behar-bezala-kudeatzea-jainkotiarra-bidezko-kultura-eta-giza-akatsaren-kudeaketa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/huts-egitea-gizatiarra-da-eta-okerra-behar-bezala-kudeatzea-jainkotiarra-bidezko-kultura-eta-giza-akatsaren-kudeaketa\/","title":{"rendered":"Huts egitea gizatiarra da eta okerra behar bezala kudeatzea jainkotiarra. Bidezko Kultura eta Giza Akatsaren Kudeaketa"},"content":{"rendered":"<p>Saga. Prebentzio-kulturaren 10 osagaiak. Bidezko Kultura eta Giza Akatsaren Kudeaketa<\/p>\n<p><strong>Bidezko kultura <\/strong>izanez gero, lan-ingurunean <strong>langileak seguru sentituko dira arrisku-egoeren edo egin dituzten akatsen berri emateko. <\/strong>Ildo horretan, funtsezkoa da langileek jakitea haien ekintzak ez duela ondorio negatiborik izango; alegia, bidezko kulturaren bidez, akatsek ez dute zigorrik, baizik eta ikasteko eta hobetzeko aukera moduan hartzen dira.<\/p>\n<p>Bidezko kultura aplikatzen den enpresa batean, <strong>gardentasuna, ekitatea eta tratu-berdintasuna <\/strong>baloratzen dira langile guztientzat. <strong>Erabakiak eta ekintzak etikan eta integritatean oinarritu behar dira <\/strong>eta ez aurreiritzi edo faboritismoetan.<\/p>\n<p>Halaber, bidezko kultura <strong>aukera-berdintasunean eta diskriminazio-ezean <\/strong>oinarritzen da. Langileak errespetuz eta duintasunez tratatzen dira, haien generoa, arraza, jatorri etnikoa, sexu-orientazioa edo beste edozein ezaugarri pertsonal edozein direla ere. Horrek lan-giro osasuntsua eta produktiboa izaten laguntzen du.<\/p>\n<p>Bestalde, kontuan izan behar da <strong>pertsonok akatsak egiten ditugula <\/strong>etengabe, bereziki tentsio- edo estres-egoeretan. Akatsak gerta daitezke <strong>konfigurazio mental desegokia <\/strong>izateagatik edo zerbait <strong>gaizki interpretatzeagatik <\/strong>edo <strong>arretarik ez jartzeagatik. <\/strong>Langileak zeregina betetzeko duen moduak ere eragina du, Ezagutza-moduan, Lan Arautuaren moduan edo modu Automatikoan egin baitaiteke.<\/p>\n<p><strong>Ezagutza-moduan, <\/strong>esperientzia edo ezagutza gutxi izaten da, eta beharrezkoa da inprobisaziora jotzea. Akatsa eragingo lukete arreta-nekeak, distrakzioek edo ezagutza espezifikorik ez izateak. <strong>Lan Arautuaren moduan, <\/strong>berriz, zeregina ezagutzen da, baina pertsonak erantzun beharreko egoera batzuk gertatzen dira. Akatsa egingo litzateke egoera ondo ez interpretatzeagatik. Azkenik, <strong>modu Automatikoak <\/strong>arreta-maila kontziente nahiko baxua eskatzen du, errepikapena eta domeinua direla-eta gertatzen den automatizazio psikomotorraren ondorioz. Ohiko eragiketak direnez, akatsa arreta-ezaren ondorioz gertatu ohi da.<\/p>\n<p><strong>Giza akatsa kudeatzeko, langileek egindako okerrak identifikatu, aztertu eta zuzendu behar dira. <\/strong>Garrantzitsua da kontuan izatea edozein erakundetan saihestezina dela giza akatsak gertatzea. Hala ere, akats horiek behar bezala kudeatzen badira, ondorioak txikiagotu daitezke.<\/p>\n<p>Enpresa batean giza akatsak murrizten ahalegintzeko, hainbat urrats jarraitu behar dira; hala nola okerrak <strong>identifikatzea, <\/strong>horien eragina <strong>ebaluatzea <\/strong>eta berriro ez errepikatzeko <strong>prebentzio-neurriak <\/strong>ezartzea. Halaber, garrantzitsua da identifikatutako akatsak eta ezarritako prebentzio-neurriak <strong>modu eraginkorrean jakinaraztea; <\/strong>izan ere, modu horretan, langile guztiek ezagutuko dituzte arriskuak eta, horiek gertatuz gero, nola jokatu jakingo dute.<\/p>\n<p>Bidezko kulturan eta giza akatsaren kudeaketan oinarritzen den prebentziozko kultura eraginkorra izango da baldin eta <strong>komunikazio irekia sustatzen bada langileen eta erakundeko liderren artean. <\/strong>Horrela, arriskuak eta arazoak goiz identifikatu ahal izateaz gain, ondorio negatiboak txikiagotzeko beharrezko neurriak ezarri ahal izango dira.<\/p>\n<p>Garrantzitsua da, baita ere, <strong>langileek prestakuntza egokia jasotzea <\/strong>laneko segurtasunaren eta osasunaren prozedurei dagokienean nahiz arriskuak identifikatzeari eta kudeatzeari dagokienez. Horri esker, prestatuta egongo dira modu prebentiboan jokatzeko eta arrisku-egoerak saihesteko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Saga. Prebentzio-kulturaren 10 osagaiak. Bidezko Kultura eta Giza Akatsaren Kudeaketa Bidezko kultura izanez gero, lan-ingurunean&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":3639,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3690"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3690"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3690\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3639"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3690"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3690"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3690"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}