{"id":3811,"date":"2023-05-09T10:00:58","date_gmt":"2023-05-09T08:00:58","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=3811"},"modified":"2023-04-25T12:14:55","modified_gmt":"2023-04-25T10:14:55","slug":"zure-etxean-konponketaren-bat-egin-behar-baduzu-aurretik-irakurri-prebentzio-neurri-hauek","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/zure-etxean-konponketaren-bat-egin-behar-baduzu-aurretik-irakurri-prebentzio-neurri-hauek\/","title":{"rendered":"Zure etxean konponketaren bat egin behar baduzu, aurretik irakurri prebentzio-neurri hauek"},"content":{"rendered":"<p>Gure etxea egoera onean izatea lortzeko, beharrezkoa da zenbait mantentze-lan egitea; hori dela-eta, lehenago edo beranduago, konponketaren edo birmoldaketaren bat egin beharreko une beldurgarria iristen da. Baina horretarako <strong>beharrezkoa al da profesional bati deitzea? <\/strong>Edo <strong>guk geuk egin dezakegu? <\/strong>\u00a0Hori egitera animatzen diren pertsonetakoa bazara, zenbait <strong>prebentzio-aholku <\/strong>eman nahi dizkizugu, etxeko istripurik ez izaten laguntzeko.<\/p>\n<p>Ongi moldatzen zara, eta erreforma edo konponketa hori egitea erabaki duzu. Primeran! Baina kontuan izan behar duzu trebetasunaz, ezagutzaz eta hori burutzeko beharrezko materialez eta <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/ezagutu-eta-egiaztatu-zure-esku-erremintak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">erremintez<\/a> gain, beste <strong>faktore bat ere oso kontuan hartu behar duzula: segurtasuna. <\/strong><\/p>\n<p>Gogoan izan behar duzu gure etxean <strong>istripu txikiak <\/strong>gertatzen direla eguneroko egoeretan; beraz, erreformen edo konponketen kasuan, <strong>are kontu handiagoz ibili behar dugu. <\/strong>Hori dela-eta, <strong>aholku orokor <\/strong>batzuk emango dizkizugu, <strong>prebentzio-neurriak areagotzen <\/strong>lagun diezazuten. Hona hemen!<\/p>\n<p>1-<strong>Lan bakoitzerako tresna egokiak<\/strong> hautatu beti. Egiaztatu <strong>erabiltzeko baldintza onetan <\/strong>daudela. <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/erreminten-mantenua\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Erremintak<\/a> aldian-aldian <strong>ikuskatu <\/strong>behar dira <strong>egoera onean mantentzeko. <\/strong><\/p>\n<p>2- <strong>Ez utzi materialak edo erremintak inguruan botata <\/strong>edo zirkulazio-eremuaren erdian. <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/txukuntasuna-antolaketa-eta-garbiketa-segurtasuna\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Ordenatuta eta txukun<\/a> izan behar duzu dena estropezurik ez egiteko edo horietako baten kontra ez joateko. <strong>Eduki beti lurzoruak garbi. <\/strong>Substantzia irristakorren bat erabiltzen baduzu, hots, pinturak edo olioak, erori edo tantaka ari daitezkeenak, garbitu berehala hondakinak.<\/p>\n<p>3- <strong>Erabili arropa egokia <\/strong>eta estali gorputz osoa. Erabili arropa erosoa, baina ez dadila zabalegia izan, erremintekin edo objekturen batekin ez lotzeko.<\/p>\n<p>4- Egin beharreko konponketa-motaren arabera, baliteke eskuak, azala, begiak, belarriak, ahoa eta\/edo sudur-zuloak babestu behar izatea. <strong>Arriskuak identifikatzeaz gain, beharrezko babesak aplikatu behar dituzu <\/strong>aurrean dituzun arrisku horien arabera.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/bi-begi-besterik-ez-duzu-ez-ahaztu-segurtasun-betaurrekoak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Segurtasun-betaurrekoek<\/a> hautsaren, zikinkeriaren edo begietara jauzi dezakeen edozein material-zatiren kontra babesten zaituzte. Belarrietarako <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-alemanek-tapoiak-sortu-zituztela-zarata-gorrotatzen-zutelako\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">tapoiak<\/a> ezinbestekoak dira zarata oso handia aterako duten tresnak erabili behar badituzu. <strong>Maskarak jantzita <\/strong>hautsetik, zikinkeriatik eta lurrun toxikoetatik babestuko zara. <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/eman-bostekoa-zure-segurtasun-eskularruekin\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Eskularruek<\/a> zure eskuak babestuko dituzte ebakirik, zauririk, ziztadarik ez izateko.<\/p>\n<p>5- Pinturak, bernizak, disolbatzaileak edo lakak erabili behar badituzu, <strong>ez nahastu inoiz produktuak, <\/strong>lurrun toxikoak direla-eta <strong>intoxikazio-arriskua <\/strong>saihesteko.<\/p>\n<p>6- <strong>Erabili arretaz erremintak, <\/strong>batez ere aho ebakitzaileak badituzte edo arrisku mekanikoa eragiten badute.<\/p>\n<p>7- <strong>Zaindu arretaz zure eskuen eta hatzen posizioa <\/strong>lanak egin aurretik, harrapatzeko, ebakitzeko, anputatzeko edo ubeldurak izateko arriskuak saihestearren.<\/p>\n<p>8- <strong>Tresna elektriko bat edo etxetresna elektriko bat konpondu <\/strong>aurretik, txikia bada ere, <strong>desentxufatu beti <\/strong>sare elektrikotik.<\/p>\n<p>9- <strong>Desmuntatu torlojuekin <\/strong>edo bestelako euskarri desmuntagarriekin <strong>lotuta dauden <\/strong>aparatu elektrikoen <strong>zatiak, <\/strong>baina <strong>inoiz ez errematxeen edo soldaduren bidez lotuta dauden zatiak. <\/strong><\/p>\n<p>10- Hautsita dagoen piezaren bat ordezkatu behar baduzu, beharrezkoa da <strong>aparatu horrentzat fabrikatua izan den pieza berria jartzea <\/strong>edo <strong>fabrikatzailearen edo banatzailearen jarraibideen <\/strong>arabera bateragarria dena. <strong>Uneoro jarraitu behar dira <\/strong>adituek edo profesionalek emandako <strong>jarraibideak.<\/strong><\/p>\n<p>11- <strong>Ez erabili egoera txarrean aurkitzen den <\/strong><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/infografiak\/eskailera-beharreko-erronka\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>eskailerarik<\/strong><\/a> edo bestelako <strong>objektu desegokirik <\/strong>eta nahi den altuera iristeko oso seguruak ez direnak.<\/p>\n<p>12- <strong>Ez jarri inoiz zure pisua erresistentzia gutxiko elementuen gainean, <\/strong>elementu horiek amore eman, erori edo hautsi badaitezke.<\/p>\n<p>13- <strong>Saihestu gehiegizko esfortzuak eta ez jaso 25 kilotik gorako zama astunik, <\/strong>eta ez behartu zure gorputzaren posizioak jarrera txarrak jarrita.<\/p>\n<p>14- <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/etxean-gasa-erabiliz-gero-zeintzuk-dira-ezagutu-behar-dituzun-arriskuak-eta-prebentzio-neurriak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>Gasaren<\/strong><\/a> <strong>hoditik gertu konponketaren <\/strong>bat egin behar baduzu, komenigarria da <strong>aurretik hornidura ixtea<\/strong> arriskurik ez izateko. Ez hurbildu inoiz sopleterik edo txinpartak eragin ditzaketen bestelako tresnarik.<\/p>\n<p>15- Konponketa hasi eta hori burutzeko <strong>gai ez bazara, onartu ezazu eta uko egin. <\/strong>Hobe da arazoa modu eraginkorrean eta seguruan konponduko duen <strong>profesional bati deitzea, <\/strong>konponketa baldintza txarretan utzi eta zure etxeko eta zure familiaren segurtasuna arriskuan jartzea baino.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gure etxea egoera onean izatea lortzeko, beharrezkoa da zenbait mantentze-lan egitea; hori dela-eta, lehenago edo&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":3793,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[34],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3811"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3811"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3811\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3793"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3811"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3811"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3811"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}