{"id":3820,"date":"2023-05-16T10:00:43","date_gmt":"2023-05-16T08:00:43","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=3820"},"modified":"2023-04-25T12:36:06","modified_gmt":"2023-04-25T10:36:06","slug":"ikuspen-handiko-arropa-babes-mailak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/ikuspen-handiko-arropa-babes-mailak\/","title":{"rendered":"Ikuspen handiko arropa. Babes-mailak"},"content":{"rendered":"<p>Aurrean aipatutako moduan, ikuspena ezinbestekoa da <strong>harrapatzeko arriskua <\/strong>duten lanetan aritzen diren pertsonentzat; hori dela-eta, eskura dituzten baliabide guztiak erabili behar dituzte edonork eta edozein lekutan <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/lanean-eta-errepidean-egon-zaitez-beti-ikusteko-moduan-harrapatzeak-saihesteko\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ikusteko.<\/a> Baliabide horien artean ikuspen handiko arropa aurkitzen da, eta funtzio espezifiko bat betetzen du lan-motaren eta hori burutzeko baldintzen arabera. Jakin dezagun zeintzuk diren ikuspen-arropak eskaintzen dituen <strong>babes-mailak <\/strong>arrisku-mailaren arabera.<\/p>\n<p>Ikuspen handiko arropa <strong>langileen presentzia nabarmentzeko eta bisualki <\/strong><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/segurtasun-seinaleztapena-nolakoa-da-eta-zer-seinaleztatu-behar-da\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>seinaleztatzeko <\/strong><\/a>diseinatu da. Hain zuzen ere, jantzita daramanari segurtasuna eta babesa emateko diseinatu da. <strong>Erabiltzailea <\/strong>ingurunearen aurrean modu eraginkorrean nabarmentzeko egin da, arrisku-baldintzetan detektatua izan dadin, eguneko edozein argitan eta iluntasunean mugimenduan dagoen ibilgailu baten argien aurrean.<\/p>\n<p>EN ISO 20471 Araudiaren arabera, <strong>hiru babes-maila <\/strong>daude.<\/p>\n<p><strong>-1. Mailako arropa islatzailea, babes-maila baxukoa. <\/strong>Ikuspen handiko arropa da, baina <strong>babes txikiena <\/strong>eskaintzen du. Erabiltzaileak <strong>arrisku txikia <\/strong>du, eta trafiko-baldintzak motelak dira. Arropa hori erabiltzea gomendatzen zaie barruti itxietan gehienez <strong>20 km\/h-ko <\/strong>abiaduraren pean aurkitzen diren langileei, ibilgailuen nahiz makineriaren gidariek osorik ikusi behar dituztenei.<\/p>\n<p>Gutxienez 0,80m\u00b2-ko <strong>hondo fluoreszenteko materiala <\/strong>eta 0,20m\u00b2-ko <strong>material retro islatzailea <\/strong>izan behar dute, 5 cm-ko zabalerako 4 metroko zinta islatzailean banatuta.<\/p>\n<p>Babes-maila hori biltegietan edo plataforma logistikoetan makineria mugimenduan (orga jasotzaileak, makina garraiatzaileak, e.a.) dagoela trafikoaren aurrean lan egin behar duten langileentzat <strong>da <\/strong>\u00a0edo parking publikoetan edo zentro komertzialetako aparkalekuetan etengabe sartu eta irteten diren ibilgailuen eraginpean daudenentzat eta espaloi iskinetan garbiketa eta mantentze-lanak egiten dituztenentzat.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>-2. Mailako arropa islatzailea, babes-maila ertainekoa.<\/strong><\/p>\n<p><strong>Normalean gehien erabiltzen den <\/strong>babes-maila da. Erabiltzailea <strong>arrisku ertainean <\/strong>aurkitzen da, makineria eta\/edo ibilgailuen trafiko handiagoaren aurrean edo zirkulazio-abiadura handiagoaren aurrean. Ikuspen handiko arropa horiek erabili behar dira langileek <strong>hiri-eremuan<\/strong> lan egiten dutenean, trafikoaren arreta galarazten dutenean edo lana <strong>40 Km\/h-tik <\/strong>gorako abiaduran dabiltzan ibilgailuetatik oso gertu egiten dutenean. Errepidean soilik erabil daitezke ohiko ikuspena eta trafiko-karga txikia izatean.<\/p>\n<p>Gutxienez 0,50m\u00b2-ko <strong>hondo fluoreszenteko <\/strong>materiala eta 0,13m\u00b2-ko <strong>material retro islatzailea <\/strong>izan behar dute, 5 cm-ko zabalerako 2,60 metroko zinta islatzailean banatuta.<\/p>\n<p>Babes-mota hori <strong>erabili behar dute <\/strong>zaborrak biltzeko lanak, <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/kontuz-zuhaitza-erne-ibili-baso-lanen-arrisku-handienekin\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">basoetako lanak<\/a>, banaketa-lanak, bidesarietako lanak, aireportuetako pistetakoak, trenbideetakoak, portuetakoak edo trafiko handia dagoen parkingetako lanak egiten dituzten langileek.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>-3. Mailako arropa islatzailea, babes-maila handikoa. <\/strong><\/p>\n<p><strong>Babes handiena <\/strong>ematen duenez, arropa hau erabiltzea gomendatzen zaie <strong>arrisku handia, <\/strong>arrisku-baldintzak, <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-trafiko-konoek-bizitza-salbatu-diezazuketela\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">trafiko<\/a> oso azkarra eta trinkoa edo ikuspen eskasekoa dagoenean lan egin behar duten erabiltzaileei. <strong>60 Km\/h-tik gorako abiaduraren <\/strong>aurrean, hiriguneetatik kanpo eta haien ikuspena beste erabiltzaileentzat ere erabakigarria denean lan egin behar duten pertsonentzat egokia da.<\/p>\n<p>Gutxienez 0,14m\u00b2-ko <strong>hondo fluoreszenteko <\/strong>materiala eta 0,10m\u00b2-ko <strong>material retro islatzailea <\/strong>izan behar dute, 5 cm-ko zabalerako 2 metroko zinta islatzailean banatuta.<\/p>\n<p><strong>Bereziki gomendatzen da <\/strong>errepideetako eta autopistetako mantentze-lanak egin behar dituzten langileentzat, larrialdiko langileentzat, poliziarentzat, osasun-langileentzat, itsas salbamendukoentzat, ikuskapeneko langileentzat, obretako eta eraikuntzako langileentzat,\u2026<\/p>\n<p>Batzuetan, klimaren, argiaren edo trafikoaren dentsitatearen ondorioz, gomendio horiek aldatu egiten dira, eta beharrezkoa da proposatutakoa baino babes-maila handiagokoa erabiltzea.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aurrean aipatutako moduan, ikuspena ezinbestekoa da harrapatzeko arriskua duten lanetan aritzen diren pertsonentzat; hori dela-eta,&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":3801,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3820"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3820"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3820\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3801"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3820"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3820"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3820"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}