{"id":3824,"date":"2023-05-23T10:00:50","date_gmt":"2023-05-23T08:00:50","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=3824"},"modified":"2023-04-25T13:10:06","modified_gmt":"2023-04-25T11:10:06","slug":"zer-nolako-betebeharrak-ditu-segurtasun-eta-osasun-arloko-koordinatzaileak-eraikuntza-obra-bat-egin-bitartean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/zer-nolako-betebeharrak-ditu-segurtasun-eta-osasun-arloko-koordinatzaileak-eraikuntza-obra-bat-egin-bitartean\/","title":{"rendered":"Zer-nolako betebeharrak ditu segurtasun- eta osasun-arloko koordinatzaileak eraikuntza-obra bat egin bitartean?"},"content":{"rendered":"<p>Segurtasun- eta osasun-arloko koordinatzaileak <strong>funtsezko funtzio <\/strong>batzuk bete behar ditu obraren garapenarekin loturiko langile guztien <strong>segurtasuna eta osasuna bermatzeko <\/strong>obrak irauten duen bitartean. Izenak adierazten duen moduan, obran lan egiten duten <strong>pertsona guztiak koordinatzeko eta obrako jarduerak planifikatzeko arduradun <\/strong>nagusia da, eta betiere eraikuntza-proiektua osatzen duten guztien segurtasuna eta osasuna zaindu behar ditu.<\/p>\n<p>Bere funtzioak betetzen hasten da <strong>obra-proiektua egiten den bitartean, <\/strong>eta <strong>LAPen printzipio orokorren aplikazioa koordinatu behar du <\/strong>proiektuan eta <strong>ondorengo lanak egiteko aurreikuspen eta informazioetan. <\/strong>Halaber, <strong>segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko azterketan <\/strong>egindakoaren ardura hartu behar du. Zenbait kasutan, proiektua gauzatzerakoan, koordinatzailea izendatu gabe badago, proiektugileak hartuko ditu bere gain funtzio horiek.<\/p>\n<p><strong>Obra gauzatzerakoan, <\/strong>segurtasun- eta osasun-arloko koordinatzailearen <strong>funtzio nagusia da <\/strong>obran lanean ari diren <strong>enpresa ezberdinen eta autonomoen lanak koordinatzea. <\/strong><\/p>\n<p>Segurtasun- eta osasun-arloko koordinatzaileak <strong>funtzio <\/strong>hauek garatu beharko ditu obra gauzatzerakoan:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Prebentzio eta segurtasuneko printzipio orokorren aplikazioa koordinatzea <\/strong>obra gauzatzerakoan.<\/li>\n<li>Proiektuko <strong>zeregin eta fase <\/strong>ezberdinen <strong>antolaketa eta plangintzako erabaki <\/strong>teknikoak<\/li>\n<li><strong>Lan ezberdinak edo lan-faseak <\/strong>egiteko beharrezko <strong>iraupena kalkulatzea. <\/strong><\/li>\n<li>Ezarriko diren erabaki teknikoen eta antolakuntzakoen berri izatea behar adinako <strong>aurrerapenarekin, bitartekoak eta indarrak hitzartzearren.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Kontratisten, azpikontratisten eta autonomoen jarduerak, ekintzak eta funtzioak koordinatzea, <\/strong><a href=\"https:\/\/www.boe.es\/eli\/es\/l\/1995\/11\/08\/31\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>LAPen Legearen 15. artikuluko<\/strong><\/a> prebentzio-ekintzaren printzipioak modu koherentean eta arduratsuan aplikatzen dituztela bermatzearren.<\/li>\n<li>Obraren <strong>zuzendaritza fakultatiboan integratuta egotea <\/strong>eta erabakietan parte hartzea, prebentzio-ekintzako printzipioak kontuan hartu direla egiaztatzeko.<\/li>\n<li>Kontratistak edo kontratistek egindako <strong>segurtasuneko eta osasuneko plana onartzea. <\/strong><\/li>\n<li>Obrako <strong>enpresa-jarduerak <\/strong><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/bisitak-segurtasunez-jaso\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>antolatzea eta koordinatzea<\/strong><\/a> (<strong>LAPi buruzko 31\/95 Legearen 24. artikulua). <\/strong><\/li>\n<li><strong>Koordinazio hori abian jartzea, bultzatzea eta artikulatzea, <\/strong>behar bezala garatzen dela zainduz, kontratistekin harreman estua izanik.<\/li>\n<li>Obran esku hartzen duten enpresen eta langileen artean <strong>bilerak antolatzea, lankidetza sustatzearren. <\/strong><\/li>\n<li><strong>Obraren kontrola eta mantentzea burutzea, <\/strong>langileen segurtasun- eta osasun-arloko akatsak zuzentzeko helburuarekin.<\/li>\n<li><strong>Lan-metodoen aplikazio zuzena kontrolatzeko <\/strong>ekintzak eta <strong>funtzioak <\/strong> Horien garapenaren segimendua egitea, aurreikusitakoaren arabera egiten ari direla bermatzeko.<\/li>\n<li><strong>Kontrolatzeko <\/strong>dagozkion <strong>mekanismoak ezartzea. <\/strong><\/li>\n<li>Obran esku hartzen duten enpresaburu eta autonomo bakoitzari <strong>beharrezko informazioa ematea <\/strong>funtzioak modu seguruan eta kontrolatuan egin ahal izan ditzaten.<\/li>\n<li>Pertsonen nahiz ibilgailuen <strong>obrarako sarbidea kontrolatzeko <\/strong>kontratistak proposaturiko <strong>prozedura baliozkotzea eta gainbegiratzea. <\/strong><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/infografiak\/obra-baten-kanpoaldeko-segurtasuna\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Beharrezko neurriak hartzea<\/a> <strong>soilik baimendutako pertsonak <\/strong>sar daitezen eta obra <strong>behar bezala seinaleztatuta egon dadin. <\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Segurtasun- eta osasun-arloko koordinatzaileak funtsezko funtzio batzuk bete behar ditu obraren garapenarekin loturiko langile guztien&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":3753,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3824"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3824"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3824\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3753"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3824"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3824"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3824"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}