{"id":3839,"date":"2023-05-26T10:00:38","date_gmt":"2023-05-26T08:00:38","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=3839"},"modified":"2023-04-25T13:23:04","modified_gmt":"2023-04-25T11:23:04","slug":"gas-ihesa-nire-etxean-nola-jokatu-behar-dut","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/gas-ihesa-nire-etxean-nola-jokatu-behar-dut\/","title":{"rendered":"Gas-ihesa nire etxean. Nola jokatu behar dut?"},"content":{"rendered":"<p>Gas-ihesa, txikia bada ere, oso arriskutsua izan daiteke, <strong>arnastearen <\/strong>ondorioz <strong>intoxikatzeko edo itotzeko arriskua <\/strong>baitago, <strong>sutea edo leherketa bat <\/strong>gertatzeko <strong>arriskua <\/strong>izateaz gain. Beraz, <strong>ihesa badago nola identifikatu <\/strong>behar den jakitea eta egoera hori gertatzen bada <strong>nola jokatu <\/strong>behar den jakitea funtsezkoa da guztiontzat. Gaur, horrelako kasu baten aurrean nola jokatu behar duzun azalduko dizugu.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/etxean-gasa-erabiliz-gero-zeintzuk-dira-ezagutu-behar-dituzun-arriskuak-eta-prebentzio-neurriak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Etxean gasarekin gorabehera bat izaterik<\/a> ez baduzu nahi, lehenik eta behin <strong>gas-ihesa dagoen identifikatzen <\/strong>jakin behar duzu. Horretarako, arreta jarri behar da eta gure bi zentzumenak <strong>erabili: <\/strong><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-usaimenak-ez-duela-inoiz-atseden-hartzen-eta-lagun-nekaezina-dela-zure-babesean\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>usaimena<\/strong><\/a><strong> eta entzumena. <\/strong><\/p>\n<p>Gure herrialdeko etxeetan gas naturala, butanoa edo propanoa erabiltzen dira normalean gas moduan, eta denek <strong>berezko usain bereizgarria dute, <\/strong>erraz identifikatzeko modukoa. Izan ere, hornitzaileek <strong>usain hori gehitzen diete, <\/strong>gas usaina dagoela jakin ahal izateko airean ihesa edo gasa badago, gasak berez usaingabeak dira-eta.<\/p>\n<p>Bestalde, baita ere ohikoa da gas-ihesa izanez gero <strong>txistu txiki bat <\/strong>entzutea, gasak kanpora ateratzeko duen <strong>presioarengatik. <\/strong>Hori dela-eta, entzumena eta usaimena zorrozteak ihesa badagoen jakiten laguntzen digu.<\/p>\n<p>Gas-ihesa badagoela <strong>behin detektatuta, egoeraren larritasuna ebaluatu <\/strong>behar dugu ondoren. Gas-usain handirik ez badago, ziurrenik ihes txiki bat izango da; aldiz, usaina oso handia bada, ihesa garrantzitsua eta are eta arriskutsuagoa izango da.<\/p>\n<p><strong>Ihesa oso larria dela detektatu baduzu, etxebizitza berehala hustu behar duzu. <\/strong>Usaina oso handia bada, inguruan gas asko egongo da, eta, beraz, <strong>ez duzu saiatu behar ihesa aurkitzen, <\/strong>hori arnasteak karbono monoxidoa arnastearen bidezko intoxikazioa eragin baitezake, eta konortea galdu dezakezu, asfixiatzeraino ere iritsiaz.<\/p>\n<p>Jakina, <strong>ez duzu sugarrik piztu behar, ezta txinpartaren bat <\/strong>sor dezakeen <strong>aparatu elektrikorik piztu edo entxufatu ere, <\/strong><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/su-bat-itzaltzea-nola-joka-dezakegu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">sutea<\/a> edo eztanda gerta daiteke-eta.<\/p>\n<p>Kontagailua <strong>ixteko giltza <\/strong>eskaileran badago edota etxetik kanpo, <strong>itxi ezazu <\/strong>ahalik eta azkarren. <strong>Etxebizitzaren barruan badago, <\/strong>berriz, <strong>ez saiatu ixten, <\/strong>gasa arnasteko eta lehen aipatutako ondorioak izateko arriskua baituzu.<\/p>\n<p>Behin etxebizitzatik kanpo zaudela, <strong>deitu berehala larrialdietara. <\/strong>Argibideak emateaz gain, galderak egingo dizkizute, behar izanez gero suhiltzaileekin harremanetan jarriz. Egoera hain larria ez dela uste baduzu, <strong>deitu zure gas konpainiari. Ez sartu berriro etxean, <\/strong>harik eta horretarako baimena jaso arte.<\/p>\n<p><strong>Ihesa txikia bada, <\/strong>lehenik eta behin gasa <strong>ixteko giltza orokorra itxi behar duzu. <\/strong>Ondoren, <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/nola-aireztatu-egoki-etxea\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>aireztatu<\/strong><\/a><strong> etxea<\/strong> ahalik eta azkarren, etxeko leihoak, pertsianak eta ateak irekiaz. Gortinak ere kendu ditzakezu <strong>aire-korronte<\/strong> handiena sortu eta ahalik eta azkarren berritu dadin.<\/p>\n<p>Ondoren, <strong>egiaztatu etxeko\u00a0 gas-iturriak, <\/strong>galdarak, suak, labetxoak, berogailuak,\u2026 horietakoren bat irekita utzi baduzu edo anomaliaren bat nabaritzen baduzu. Kasu horretan ere <strong>ez piztu <\/strong>metxerorik, pospolorik <strong>eta ez entxufatu aparatu elektrikorik, <\/strong>aurrean azaldutako arrazoi berberak direla-eta.<\/p>\n<p><strong>Kalera irten eta deitu zure gas konpainiari, <\/strong>jakinarazi zure gorabehera <strong>teknikari bat lehenbailehen bidal dezaten. <\/strong>Ez egin deia etxe barrutik.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/gas-neurgailua-sakelako-salbatzailea\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Gas<\/a> konpainiak teknikaririk bidaltzen ez badizu, bilatu baimendutako teknikari bat instalazioa berrikustera ahalik eta azkarren joan dadin. <strong>Ez erabili berriro gasa<\/strong> eta ez ireki ixteko giltza <strong>baimendutako teknikariak segurutzat jo arte. <\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gas-ihesa, txikia bada ere, oso arriskutsua izan daiteke, arnastearen ondorioz intoxikatzeko edo itotzeko arriskua baitago,&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":3777,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[34],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3839"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3839"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3839\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3777"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3839"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3839"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3839"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}