{"id":3841,"date":"2023-05-30T10:00:08","date_gmt":"2023-05-30T08:00:08","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=3841"},"modified":"2023-04-25T13:31:34","modified_gmt":"2023-04-25T11:31:34","slug":"ba-al-zenekien-erorketen-aurka-norbera-babesteko-sistemetan-erabiltzen-diren-konektoreen-sailkapen-bat-existitzen-dela","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-erorketen-aurka-norbera-babesteko-sistemetan-erabiltzen-diren-konektoreen-sailkapen-bat-existitzen-dela\/","title":{"rendered":"Ba al zenekien erorketen aurka norbera babesteko sistemetan erabiltzen diren konektoreen sailkapen bat existitzen dela?"},"content":{"rendered":"<p>Erorketen aurka norbera babesteko sistemetan erabiltzen diren konektoreak <strong>konexio-elementu metalikoak <\/strong>dira, eta irekitzeko eta ixteko mekanismo automatikoa edo hari-mekanismoa izaten dute. Zer-nolako funtzioa dute? Sarbide-sistema osatzen duten ekipoak eta osagaiak sokekin konektatzea. Konektoreak <strong>bost motatan sailkatzen dira. <\/strong>Jakin nahi duzu zeintzuk diren? Hemen esango dizugu.<\/p>\n<p>Konektoreak oso garrantzitsuak direnez, <strong>NBEtzat ere hartzen dira. <\/strong>Aurrean aipatu moduan, konektoreak <strong>harizkoak izan daitezke, <\/strong>iraupen luzeko konexioetarako erabiltzeko, edo <strong>itxiera automatikoa izan dezakete. <\/strong>Itxiera automatikoa gai da <strong>bere kabuz <\/strong>konektore itxiaren posiziora itzultzeko, erabiltzaileak edozein irekiera-posiziotik askatzen duenean. Aldiz, harizko itxierak <strong>erabiltzaileak eskuz egitea eskatzen du, <\/strong>azkoina konektore itxiko posiziora eramateko.<\/p>\n<p>Itxiera-mota ez da nahastu behar <strong>itxieraren blokeo-motarekin. <\/strong>Itxiera automatikoko konektoreek itxiera blokeatzeko mekanismo bat dute, eta automatikoki egin daiteke edo erabiltzaileak eskuz. Kasu horretan, konexio seguru bat egiteko, ezinbestekoa da konektorea itxi ondoren blokeatzea.<\/p>\n<p>Itxiera automatikoko <strong>konektoreak irekitzeko, <\/strong>erabiltzaileak <strong>bi ekintza desberdin egin behar ditu eskuz <\/strong>nahita, gutxienez.<\/p>\n<p>Konektoreak <strong>modu seguruan erabiltzeko, lau alderdi egiaztatu behar ditugu: <\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Segurtasun-itxituraren egoera <\/strong>egokia dela uneoro egiaztatzea.<\/li>\n<li><strong>Atal mugikorrak <\/strong>behar bezala dabiltzala egiaztatzea (katua, itxiera)<\/li>\n<li>Luzetarako ardatzeko kargei dagokienez, <strong>behar bezala kokatuta daudela <\/strong>uneoro egiaztatzea.<\/li>\n<li>Konektoreak erabiliko diren <strong>ekipamendu edo <\/strong><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/infografiak\/heldu-ondo-altueran-garatutako-aldi-baterako-lanetarako-ainguraketa-gailuak-eta-sistemak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>osagaiekiko<\/strong><\/a> duen <strong>bateragarritasuna<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>UNE-EN 362 arauaren arabera, <strong>konektoreak honela sailkatzen dira: <\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Oinarrizkoa (B motakoa):<\/strong> itxiera automatikokoa. Ohikoenak dira. Hainbat formakoak izan daitezke, eta emango zaion erabileraren arabera aukeratuko dira. Adibidez: obalatua\/simetrikoa (kargaren orekarako egokia), D formakoa (esfortzuak ondo banatzen ditu eta errotazio-mugimenduak mugatzen ditu), asimetrikoa (heldulekua eta irekidura hobetzen ditu), etab.<\/li>\n<li><strong>Amaierakoa (T motakoa):<\/strong> itxiera automatikokoa, karga aurrez zehaztutako norabide batean egiteko moduan diseinatua. Hainbat osagairen amaiera gisa erabiltzen dira.<\/li>\n<li><strong>Harizkoa (Q motakoa):<\/strong> harizko itxierakoa; behin hariztatuta, kargaren zati bati eusten dio. Konexio iraunkorretan edo iraupen luzekoetan erabili behar dira soilik. \u201cMailoi\u201d bezala ezagutzen dira.<\/li>\n<li><strong>Ainguraketakoa (A motakoa):<\/strong> itxiera automatikokoa eta zuzenean ainguraketa-mota espezifiko bati lotzeko diseinatua (adibidez, begidun torlojuak, habea).<\/li>\n<li><strong>Erabilera anitzekoa (M motakoa):<\/strong> harizkoa edo oinarrizkoa, ardatz handi edo txikiaren gainean karga daitekeena. Ardatz txikiaren erresistentzia gutxienez 15kN-koa da; oinarrizkoarena, berriz, soilik 7 kN-ra iristen da.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Kasu guztietan, itxita eta blokeatuta egonda, ardatz nagusian gutxienez eskatzen den erresistentzia 20 kN-koa da, harizkoarentzat izan ezik, 25 kN-koa baita kasu horretan. Salbuespenak salbuespen, konektore bat ardatz nagusiaren arabera erabiltzeko diseinatuta dago; hau da, kargari ardatz nagusiaren luzetarako noranzkoan eusteko, katua itxita eta blokeatuta izanik.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Erorketen aurka norbera babesteko sistemetan erabiltzen diren konektoreak konexio-elementu metalikoak dira, eta irekitzeko eta ixteko&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":3749,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[53],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3841"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3841"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3841\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3749"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3841"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3841"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3841"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}