{"id":3854,"date":"2023-04-24T10:00:33","date_gmt":"2023-04-24T08:00:33","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=3854"},"modified":"2023-04-28T12:19:44","modified_gmt":"2023-04-28T10:19:44","slug":"ba-al-zenekien-osalanek-30-urte-beteko-dituela-hilabete-honetan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-osalanek-30-urte-beteko-dituela-hilabete-honetan\/","title":{"rendered":"Ba al zenekien OSALANek 30 urte beteko dituela hilabete honetan?"},"content":{"rendered":"<p>Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak (OSALAN) 30 urte beteko ditu apirilean. <strong>30 urte lanean laneko arriskuen prebentzioaren eta <\/strong>lantokian <strong>langileen osasuna sustatzearen eta babestearen alde. <\/strong><\/p>\n<p><strong>OSALAN <\/strong><a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/y22-bopv\/es\/bopv2\/datos\/1994\/01\/9400055a.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">7\/1993<\/a> Legea onartuta <strong>sortu zen, <\/strong>Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko lehen Estatu Legea onartu baino bi urte lehenago. Haren <strong>helburu eta funtzio <\/strong>ugariren artean, honako hauek zeuden: laneko ezbeharrei buruzko <strong>informazio eta datu estatistikoak egitea <\/strong>eta <strong>lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunen kausak eta faktore <\/strong>erabakigarriak <strong>aztertzea <\/strong>eta ikertzea, ondoren, <strong>prebentzio-azterketa <\/strong>egiteko, dagozkion <strong>neurri zuzentzaile <\/strong>eta guzti.<\/p>\n<p>Halaber, beste helburu bat da <strong>laneko segurtasun, higiene eta osasuneko metodo eta teknikei buruzko ikerketa-programak <\/strong>egitea, sustatzea eta garatzea, edota gai hauen inguruan <strong>prestakuntza-planak eta -ikastaroak <\/strong>antolatzea eta garatzea: laneko segurtasuna, higienea eta <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/bazenekien-lanek-esaten-duela-lan-osasuna-hiru-printzipiotan-oinarritzen-dela\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">osasuna.<\/a><\/p>\n<p>30 urte hauetan zehar, OSALANek, enpresetako <strong>segurtasun- eta higiene-mailei <\/strong>eta langileen <strong>lan-baldintzei<\/strong> buruzko <strong>zaintza- eta kontrol-lan<\/strong> orokorrak eta sektorialak egiteaz gain, <strong>arrisku profesionalak prebenitzeko eta osasuna sustatzeko praktika egokien berri ere eman die <\/strong>enplegatzaileei eta enplegatuei, eta eskuratutako eta urtetik urtera gehitutako ezagutzak partekatu ditu.<\/p>\n<p>Gainera, <strong>laguntza eta aholkularitza teknikoa <\/strong>eskaini die enpresei, langileei, erakundeei eta agintari publikoei, <strong>laneko arriskuen prebentzioa eraginkorragoa izan dadin. <\/strong><\/p>\n<p>Hogeita hamar urte hauetan, pertsonak berritu dira, <strong>ezagutzan aurrera egin da, <\/strong>zenbait lehentasun aldatu dira, eta laneko <strong>ergonomia eta psikosoziologia <\/strong>bezalako <strong>gai batzuek garrantzi handiagoa hartu dute. <\/strong>Halaber, aurrera egin da <strong>arrisku higienikoen <\/strong>ezagutzan eta <strong>prebentzioan, <\/strong>eta <strong>segurtasuna areagotu da istripuen prebentzioan, <\/strong>baina beti helburu nagusi bati eutsiz: lanak langilearen <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-osasuna-zaintzea-azterketa-medikoak-egitea-baino-zerbait-gehiago-dela\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">osasuna<\/a> ez kaltetzea.<\/p>\n<p>30 urte hauetan zehar, eskaini duten <strong>aholkularitzaren kalitatea handituz joan da, <\/strong>lan osasuntsua lortzeko helburu bera duten eragile guztien hurbiltasunari, parte-hartzeari eta lankidetzari esker. <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/enpresa-seguruak\/laneko-arriskuen-prebentzioan-ez-dago-balio-duen-atsedenaldirik-lourdes-iscar-osalaneko-zuzendari-nagusia\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Gure elkarrizketan<\/a> <strong>OSALANen zuzendari nagusiak berak, <\/strong>Lourdes Iscarrek, adierazten duen moduan, erakundeak 30 urte daramatza agenteei laguntzen lanarekin loturiko arriskuak murrizteko eta lan-osasuna hobetzeko ahaleginean, arlo horretan <strong>erreferentziazko erakunde bihurtu arte, <\/strong>pertsona askoren lanari, ahaleginari eta dedikazioari esker.<\/p>\n<p>OSALANen 30. urteurrena dela-eta, eta Laneko Osasunaren eta Segurtasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen den astearekin bat eginez, <strong>OSALAN <\/strong><a href=\"https:\/\/www.osalan.euskadi.eus\/albistea\/2023\/laneko-segurtasun-eta-osasunari-buruzko-nazioarteko-v-biltzarra-osalanen-30-urteurrena\/webosa00-contresu\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko V. Biltzarra<\/a> egiten ari da egun hauetan, \u201cErronkak onartuz, ahaleginak batuz\u201d lelopean. <strong>Topaleku bat <\/strong>sortu nahi da <strong>laneko segurtasunaren eta osasunaren inguruko ezagutzan aurrera egiten jarraitzeko <\/strong>eta laneko arriskuen prebentzioaren hobekuntzan <strong>esperientziak partekatzeko, <\/strong>pertsonen ahalik eta ongizate-egoera handiena lortzeko jarduera garrantzitsu eta eraginkorrenetariko bat baita.<\/p>\n<p>Biltzarrean <strong>ehun bat hizlari izango dira, <\/strong>eta laneko segurtasun eta osasuneko eragileen parte-hartzea lortu nahi du, arriskuen prebentzioa eguneroko jardueren barruan modu naturalean egoteko beharrezko aliantzak ezartzearren. Guztiok beharrezkoak gara <strong>prebentzioaren bidean aurrera egiteko, <\/strong>proposaturiko helburuari begira; hau da, gizartearen laneko arriskuen prebentzioaren ezagutza, parte-hartzea eta eskakizuna hobetzea.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak (OSALAN) 30 urte beteko ditu apirilean. 30 urte lanean&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":3851,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[53],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3854"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3854"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3854\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3851"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3854"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3854"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3854"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}